Atzealdea PLAY PROIEKTUA

Egitasmoaren izena : PLAY PROIEKTUA

Eragilea : InPut konpainia.

Telefonoa
669022819
Kontaktua
Aiala Etxegarai

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Dantza

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Gaztelania
Gorputz hezkuntza
Fisika eta Kimika
Zein balio sustatzen ditu
Inklusioa, genero, berdintasuna
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
2/3/4 DBH
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
20-25 ikasle
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1950 + BEZa (%21a)

Jardueraren deskribapena:

InPut konpainiaren bitartez proiektu hau aurkezten dugu. Guztira 9 ordutakoa izango dena.

Hasteko, “PLAY” ikuskizunean erabili ditugun dantza tekniken ikastaroa eskeiniko dugu:

  • Contact-improvisación (Gazteleraz) – 4 ordu.  Zelan harremantzen dira gorputzak batera dantzatu nahi dutenean? Modu bat, lege fisikoen araberan da: pisua, grabitatea, kontaktua eta improbizazio. Eta beste aldetik, musikarekin eta objektuen bitartez.
  • Sorkuntza- koreografikoa (Euskeraz) – 4 ordu. 

Egun honetan sorkuntzan sartuko gara, aurreko tailerrean ikasitako tresna guztiak erabiliz. Taldea talde txikietan banatuko dugu, bakoitza bere sorkuntza egin dezan. Klase bukaeran,sortutako piezak, besteen aurrean aurkeztuko dituzte. 

Bukatzeko, hirugarren egunean, “PLAY” ikuskizunaren funtzioa egingo dugu. Gerora, ikasleekin kolokio bat izango dugu, lanaren inguruko ausnarketa egiteko. (ordu 1).
 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
  • Tailerra: Musika ekipoa bluetooth edo minijack sarrera duena. Gorputz hezkuntzako gela edo ikastetxeko gela handia.
  • Ikuskizuna: 7m x 7m ko espazioa. Musika ekipoa bluetooth edo minijack sarrera duena.
Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren arte eta kultura alderdiei buruzko txostena.

2015ean Play ikuskizuna Fringe festibalean (Madril) estrenatu genuen. Urte horretan, Madrilgo 29. Koreografia Lehiaketan parte hartu zuen, “GAZTE SARIA” irabaziz. Hortik aurrera, zenbait festibaletan eta aretoetan parte hartu genuen: Madril, Santander, Bizkaia, Cáceres. 

Gaur egun, 2022an, PLAY lana kaleko ikuskizuna bihurtu dugu. Horretarako, formatoaren ideiari buelta oso bat eman diogu: arropa, musika eta materiala aldatuz. Estrenoa 2022ko BLV-ART festibalaren barruan izan zen eta oso interesgarria iruditu zitzaigun ikustea familia publikoari zuzenduta dagoela. Bertara gerturatu ziren umeak eta gazteak, oso erne disfrutatu zuten lana eta gero, hor ikusi genituen irteeran piezaren material desberdinak egiten. 

PLAY lanaren bitartez transmititu eta landu nahi dugun idei garrantzitsuena, izenburuak esaten duen moduan, jolasa da. Atzera pausu bat egin eta gure haurtzaroko jakin-min xaloarekin konektatu. Zelan jolastu hitza erabili barik? Eta beste aldetik, harremanak landu. Lehenik eta behin, nirekin eta nire gorputzarekin eta bigarrenik, inguratzen nauten guztiekin. 

Jardueraren alderdi pedagogikoei buruzko txostena.

PLAY lanaren bitartez aukera asko irekitzen dira gazteekin lan egiteko. Lehenik eta behin, dantza. Dantza ez da bakarrik mugitzeko era bat, gauza asko jorratzen ditu: emozioak, komunikatzeko era bat, alde kreatiboarekin konektatzeko modu bat, imaginazioa, sentimenduak azalarazteko bidea… Hiru egunetan lan egingo dugun taldearekin hau da gehienbat trasladatu nahi dieguna, sentitu dezatela, hitza ez dela modu bakarra bizitzeko, dantza tresna oso baliagarria dela pozik bizitzeko. 

Beste aldetik, haien gorputzekin konektatzeko ere beste modu bat da. Askotan burua indar asko dauka gure egunerokotasunean eta ahaztu egiten zaigu zer sentitzen dugun. Modu honetan, barnealdearekin konektatzera gonbidatu nahi ditugu. 

PLAY ikuskizuna, jolastera gonbidatzen gaitu. Berriro, haurtzaroan, geneukan jakin-min horrekin konektatzera. Zer gertatuko litzateke hau eginez gero? Gainera, kontak-inprobizazio teknikak, lege fisikoekin lan egiten du eta horregatik, aukera ematen digu fisika ikasgaia dantzarekin bateratzera.

Orduan, Zer eskainiko diegu ikasleei proiektu honen bitartez? Esperientzia, tresna eta komunikatzeko era berri bat. Denok erabili ahal dugun tresna, altuera, zabalera, kolorea, hezkuntza, hizkuntza edo pentsamendu desberdinak alde batera utziz. Denok ulertu eta praktikatu ahal dugun hizkuntza, dantza.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Aiala Echegaray koreografo eta dantzariak 2012an InPut konpainia sortu zuen. Hortik aurrera, sorkuntza desberdinak aurkeztu ditu zenbait sari eta diru-laguntzak irabaziz: Imperfectas lana (2018) Eusko Jaurlaritzaren Koreografia Sorkuntzarako Laguntza eta ekoizpen eta banaketarako diru-laguntza lortu 
zuen. 2015an PLAY, Madrilgo 29. Koreografia Lehiaketan “GAZTE SARIA” irabazi zuen. Honetaz gain, 2017 an konpainiak talde desberdinei zuzendutako tailerrak ematen hasten da: Dantza inklusiboa, emakumeekin dantzan eta eskoletara dantza hurbildu. 

Denis Martinez 2018tik konpainiarekin lanean hasi zen. Kubako Dantza Eskola Profesionalean graduatu zen 2008an. Urte bete beranduago, Kubako Dantza Konpainia Nazionalaren parte bihurtzen da.2014ean Bilbora dator bizitzera eta Matxalen Bilbao, LaRutan, Ertza, Blanca Arrieta eta Hortzmuga Teatro konpainiekin lan egiten du. Koreografo moduan, bere sorkuntza propioak egin ditu. Eta 2019tik dantza eskola desberdinetan dantza garaikideko klaseak ematen ditu. 

Mar Garcia 2018tik konpainiarekin lanean hasi zen. Burgosko Dantza Eskola Profesionalean dantza garaikidean lizentziatua. Milena Nowak eta Steven Desanghere (Belgika) profesionalekin Ikaskuntza Esperientzialeko irakasle gisa trebatzeaz gain. Dantza eta zirko munduan aritua.Dantzari moduan, Colectivo cuarto segundo, compagnia della quarta, colectivo 3eran3 eta Konpania zirkozaurre-rekin lan egin du.