TXALAPARTA IKASTAROA

Egitasmoaren izena : TXALAPARTA IKASTAROA

Eragilea : BITTOR PASTOR

Telefonoa
616 211 434
Kontaktua
ESZENIKA

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Musika
Gorputz hezkuntza
Zein balio sustatzen ditu
Txalapartaren inguruko ezagutza zabaltzea, Txalapartaren jolas alderdia ohartzea, Txalaparta jotzeko oinarrizko baliabide teknikoak ikastea, Txalaparta jotzea, Ondo pasatzea, etab.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Partaideak umeak baldin ba dira egokiena sei urtetik aurrera da, batez ere arreta mantentzeko beharrezkoa den gaitasuna dela eta, eta, adinari dagokionez, taldeak ahalik eta homogeneoen izan daitezen. Ezinezkoa balitz, egoera aztertuko genuke, horrek ez baitu esan nahi sei urte baino gutxiago dituztenekin lan egitea ezinezkoa denik, baina bai iraupena eta edukia euren beharretara egokitu beharko genituzkeela.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Ordu beteko eskolak izango dira, gehienez sei ikaslerekin (kopururik egokiena lau bada ere). Garrantzitsua da ikasleen kopurura mugatzea; izan ere, gehiago badira, ez dute jotzeko denbora nahikorik izango. Horrek, gainera, berriro jotzeko txandari denbora luzez itxaron beharra ekarriko lukenez, ikaslearen asperdura eta arreta falta ekarriko luke. Eskolaren iraupena dela eta, antzeko zerbait gertatzen da, oso zaila baita arreta ordu bete baino gehiago mantentzea. Ikasleak helduak baldin badira, aldiz, iraupen hori luza daiteke, baina arreta mantentzeko zailtasuna hor izango dugu beti.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

3000€, BEZa salbuetsita.

Jardueraren deskribapena:

IKASTARO JARRAIAK

Ordu beteko eskolak izango dira, gehienez sei ikaslerekin (kopururik egokiena lau bada ere). Garrantzitsua da ikasleen kopurura mugatzea; izan ere, gehiago badira, ez dute jotzeko denbora nahikorik izango. Horrek, gainera, berriro jotzeko txandari denbora luzez itxaron beharra ekarriko lukenez, ikaslearen asperdura eta arreta falta ekarriko luke. Eskolaren iraupena dela eta, antzeko zerbait gertatzen da, oso zaila baita arreta ordu bete baino gehiago mantentzea. Ikasleak helduak baldin badira, aldiz, iraupen hori luza daiteke, baina arreta mantentzeko zailtasuna hor izango dugu beti.

Txandaketa eta oinarrizko teknikak (kolpeak) barneratzeko ariketa burutuko dira.

Nahiz eta joaldiak libreak izan, apurka-apurka arauak proposatuko dira baliabide teknikoak barneratu eta sakontzen laguntzeko.

Jotzen ez dutenek entzumen aditsua gauzatuko dute, joaldia bukatutakoan, denon artean zer ikusi eta entzun dugun astertuko baitugu.

ALDIZKAKO IKASTAROAK

Iraupen laburreko iakstaroak egitea posiblea da ere: ordu pare bat egun zehatz batean, asteburrukoak, egun betekoak, bi egunekoak,… Dena dela, horietan parte hartzen duten persona kopurua handiagoa izan daiteke eta holan ohi da. Izan ere, zailtasun eta eragozpenak beste ikastaroetakoak bezalakoak badira ere, hauetan espektatiba ez ohi da berdina izaten. Bestalde, helburuak, bai orokorrak bai zehatzak, berdinatsuak badira ere, helburu zehatzak garatzea askoz zailagoa da.

Halaber emanaldiak, kontzertuak edota hitzaldi didaktikoak burutu ahal dira, banatuak zein konbinatuak, ikastaro baten ondoren edo berau egin baino lehen, edota Txalaparta ardatz izanik bururatu ahal zaizuen edozein formula gauzatzeko prest ere bagaude.
 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

MATERIALA

Ikastaroetan darabilgun material nagusia egurrezko oholak dira, eta astotxo batzuen gainean horizontalki jarriko ditugu. Beharren arabera, altuera ezberdinetako astotxoak izango ditugu, baita egur mota ezberdinak ere; horrela, bakoitzak eskeintzen duen soinu-ezaugarriak ikusi eta aztertu ahal izango ditugu. Horrez gain, hainbat neurritako ohol eta makilak erabiliko ditugu. Horrez gain, Txalaparta jotzeko ohikoak diren beste batzuk ere izango ditugu: harriak, burdina eta bidoiak, besteak beste.lzan ere, gure hitzaldi, erakustaldi edo kontzertuaren errepertorioa zein den, material batzuk ala besteak erabiltzen ditugu.

 

Jarduerari buruzko txostena:

HELBURU OROKORRAK

  • Txalapartaren inguruko ezagutza zabaltzea
  • Txalapartaren jolas alderdia ohartzea
  • Txalaparta jotzeko oinarrizko baliabide teknikoak ikastea
  • Txalaparta jotzea
  • Ondo pasatzea

HELBURU ZEHAZTUAK

  • Entzumena, arreta eta errespetua garatzea, bai jotzen ari direnen artean, bai entzun eta ikusten ari direnen artean.
  • Ohol batek eskaintzen dituen soinu posibleak ezagutzea, baita ohol eta material ezberdinen konbinazioak ere.
  • Patroi erritmiko ezberdinak ikasi eta aztertzea.
  • Bi eskuen arteko koordinazioa garatzea.
  • Egiten den joaldi bakoitzaren dinamika eta garapena arduratzea hasiera eta amaiera jabetuz.
  • Taldeko edozein lagunekin jotzeko kapaz izatea, behintzat, kideen gogo eta ahalmenetara moldatuz; norberaren ahalmenak besteenekin alderatzeko joera ekiditea, horrek deserosotasuna eta frustrazioa baitakar.

Helburu horiek lortzea jarrerak, maiztasunak eta ikastaro motak baldintzatuko dute.

 

ZER DA TXALAPARTA?

Antzinako euskal eraunspen tresna da. Berari buruz ezagutzen dugun lehen idazkia XIX. mendekoa da, baina askoz zaharragoa omen da. Oso txalapartari gutxi zeuden XX. mendearen erdialdean eta desagertzeko arriskuan egon zen. Gutxi batzuen ahalmenari esker, bizirik iraun zuen, eta ordutik ona zabalkunde eta garapen handia izan du.

Nahiz eta normalean egurrezko eraunspen tresnatzat definitu, esan dezakegu txalaparta jotzeko erabiltzen den materiala baino gehiago, jotzeko era bat dela: txandakakoa, jotzen ari diren pertsonen artean eraikitzen eta lantzen diren erritmo eta esaldi erritmikoen emaitza.

Esanak esan, gehienetan ohola da erabilitako materiala; horizontalki euskarri batzuen gainean kokatuta, material bigun baten bidez euskarri horietatik isolatuta eta, orokorrean, bertikalki erabilitzen diren egurrezko makilekin eraunsten dira ohol horiek. Horixe dugu txalaparta tradizionala, errotuena.


ZERGAITIK JO TXALAPARTA?

Dibertigarria, hunkigarria eta atsegina da; eta beste musika tresna bat ikasten denean bezala, honekin ere oroimena, arreta, kontzentrazioa, erritmoa eta koordinazioa lantzen dira. Badu, halere, berezitasunik: txandaka, jarraian eta kontsekutiboki bi persona edo gehiagoren artean jotzen da; horri esker, elkarri aditzeko gaitasuna eta lankidetza ditu ardatz nagusi, azken emaitza baita garrantzitsuena, "sortzen den soinua" bera. Emaitza hori jotzen ari diren txalapartarien arteko elkar ulermenean datza, baita bestearen, edo besteen, adierazpen espazioa errespetatzeko eta ezagutzeko gaitasunean ere. Txalapartariek elkarri lagundu, eutsi eta elkar aberasten dute, norberak dituen baliabideak erabiliz eta unean uneko gogo eta gaitasunak baldintzatuta. Azken emaitza hori, joaldia, guztion ekarpenaz sortutako osotasuntzat hartzen dugu.

Bestalde, joaldi libreak egitean, esandakoaz gain, sormena eta bapatekotasuna ere sustatzen ditugu. Aldiz, joaldiak baldintzatuak direnean (partitura txiki bat interpretatzean edota patroi erritmikoak errepikatzean), arreta, oroimena eta pultsua lantzen ditugu.
 

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Txalaparta baten aurrean soinua ateratze o paratu nintzen lehenengo aldia 1993an urtean izan zen. Ordutik hona, urteak daramatzat ahal izan dudan guztia eta ahal izan dudan edonorekin jotzen eta ikasten: bidean hainbat txalapartarirekin, hasiberriekin zein trebeekin, elkartu eta gozatu dut. Gaur egun ere, bide horretan jarraitzen dut. Elkar ukitze horren berotasunean hazi egin naiz ni txalapartari. Garapen horretan Dabid Otaegirekin (1999), Jesüs S. Alcâzarrekin (2003) eta Ander Sânchezekin (2008tik aurrera) izandako harremana eta jasotako irakaspenek eragin handia izan dute nigan.
Ander Sânchezekin hainbat talde, ikuskizun eta kolaboraziotan aritzen naiz eta hamaika musika tresna eta estilorekin elkartu dugu Txalaparta beroietan: jazzetik flamenkora, rockera edota folketara egin dugu salto. Dantza estilo ezberdinak ere jorratu ditugu: klaketik hasi eta dantza bertikalera. Horren adierazleak dira egun antzezten ari garen ikuskizunak: "Sincopados", non klakea, pianoa, txalaparta eta perkusioa nahasten diren emanaldi atsegina, dinamikoa eta dibertigarria sortzeko asmoz. "Txalapartyn" ere nahasketa dugu ardatz, non D.J. batek musika elektronikoak eta txalapartaren soinuak bat egiten duten. Eta, azkenik, "Winter", non film baten musika zuzenean burutzen den Guggenheim Bilbao museoan.
Emanaldietan aritzeaz gain, eskolak eta iraupen ezberdineko ikastaroetan ere aritzen gara.