Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
Ordu t´erdiko 11 saio: 3080 € BEZ barne (2 bidelagun)
Tailerra aurrera eramateko, bi bidelagun arituko gara lanean. Bakoitzak taldearen ardura ezberdinak hartuko ditugularik. Guztira 90 minutuko 11 saio izango dira ikasleekin
SAIOEN ANTOLAMENDUA
1- AURKEZPENA ETA TALDE DINAMIKAK.
2- IDEIA PENTSATU ETA ZEHAZTU.
3-4 GIDOIAK ETA KOORDINAZIOA.
5- GRABAZIOAK.
6-7 GRABAZIOAK ETA EDIZIOA.
8-9 EDIZIOA.
10- BERAIEI AURKEZPENA ETA ZUZENKETAK.
11- AVANT PREMIERE.
Gela handi bat. Altuera badu hobe. Ordenagailuak ( Adobe Premiere programa erabiliko da ediziorako).
Jardueraren emaitza ikasleek egindako film laburra izango da eta prozesuaren irudiak biltzen dituen bideoa gure eskutik.
LUR KORTA REDIN
2001ean bukatu zituen ARTE DRAMATIKOKO ikasketak. Orduz geroztik antzerki talde ezberdinetan lan egin du Txalo, Trokolo, Ditirambo, Pai animacion... Ipuinkontaketan eta antzerkian murgiduta dago bere ibilbide profesionala. Ipuin kontalaria 2003tik hona. Antzerki erakusten 2004tik gaur egun arte haur gazte eta helduen tallerrak gidatu ditu.
MAITRI - Idurre Ugalde Olaskoaga
Arte Ederretan Lizentziatua eta Diseinu Grafikoan Teknikaria. Erakustaretoetan bisita gidatuak eta material pedagogikoa sortzen aritu zan 10 urtez KM Kulturunean; Arte irakasle bezala eskola, institutu eta kultur etxetan; eta baita diseinatzaile grafiko gisa ere zenbait udaletxetan. Transpatioa Prozesu Sortzailean talde motorean ari da lanean, Altzariak diseinatzen ditu Paleiken; We Barakan, sorkuntza artistikoa egiten du eta tailerrak antolatzen ditu, artea eta egunerokotasuna batuz.