ARI! Aniztasunean jolastu

Egitasmoaren izena : ARI! Aniztasunean jolastu

Eragilea : Artaziakoop

Telefonoa
Kontaktua
Andrea Arrizabalaga Lasa

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikus-arteak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gorputz hezkuntza
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Aniztasunaren onarpena eta hau balioan jartzea, jolas inklusiboa, genero berdintasuna, errespetua, komunikazioa, sormena, eguneroko harremanak euskaraz.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiei.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela batek.
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

600€ (Bez-a salbuetsita)

Jardueraren deskribapena:

ARI! Anitzasunean jolastu hiru jolasek osatzen duten jolasa da. Hirurak leku eta denbora berean gertatuko dira: eskolako patioan. Proposatzen dugun jolas hau arte garaikidearen hiru ildo artistikotan oinarritzen da, hauen estrategiak erreskatatu eta lanabes pedagogiko bihurtu ditugularik.

ARI! Aniztasunean jolastu bi helbururekin jarri dugu martxan: batetik, ikastetxeko patioan jolasteko eta egoteko ditugun inertziak gelditzea beste aukera batzuk zabaltzeko eta, bestetik, espazio honetan dauden gorputzen aniztasunaz jabetzea eta ikusgarri egitea. 

Zertara jolastuko gara?

Lehenengo jolasa. Jarri oztopoak futbolari.

Egoera berriak planteatuko ditugu joko-zelaian, ezarriak dauden arauak berrikustea eta egoera berrietara egokitzea eskatuko digutenak. Aldi berean, erabilera berriak eta espazioan egoteko bestelako modu batzuk eskainiko dizkigu jolas honek.

*Jolas hau Maider Lopez artistaren lanean onarritzen da:
https://www.maiderlopez.com/portfolio/polder-cup-2/ 
https://www.maiderlopez.com/portfolio/campo-football-bienal-de-sarjah-2007-emiratos-%C3%A1rabes/ 

Bigarren jolasa. Gorputza eta zinta; patioko espazioa eraldatuz.

Jolas honen oinarrian ideia hau dago: espazioek eragina dute gorputzetan, eta gorputzek ere eragin dezakete espazioetan. Eskolako espazioaren antolaketan esku hartzea da proposamena, gure egunerokoan burutzen dugun ekintza baten bidez eta elementu plastiko sinpleak erabiliz.

*Jolas hau Esther Ferreren artistaren lanean oinarrituzen da:
http://todoesperformance.blogspot.com/2015/12/esther-ferrer-se-hace-camino-al-andar.html 

Hirugarren jolasa. Galdetegiak; taldearen aniztasunarekin jolastuz.

Taldea bere aniztasunean antzeman eta ezagutzeko beharra planteatuko dugu jolas honekin. Partehartzaileen arteko harremanetan posibilitate berriak irekitzen ditu honek eta gaitasun desberdinak balioesten.

*Jolas hau Monica Mayer artistaren artelanean oinarrizen da
https://muac.unam.mx/objeto/el-tendedero
 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Proiektorea, ordenagailua, patioa libre egotea.

Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren arte eta kultura alderdiei buruzko txostena

ARI! Aniztasunean jolastu proposamenak gorputzarekin, arteekin eta mugimenduarekin lotutako ekimen berritzaile bat sortzea du helburu, izaera inklusibokoa eta genero ikuspegia duena.

Artearen eta jolasaren bitartez, ikastetxeko hainbat eremutan (ikasleen arteko harremanak, patioaren espazioa eta aisialdian ematen diren jolasak) aniztasunaren ikuspegia txertatu eta bizipen berriak sortu nahi ditu.

Gorputza ikaskuntza prozesuetan modu berri eta esperimentalean barneratu nahi da, bide partehartzaileak bultzatzen dituzten jolasen bitartez, gure bizipenak eta inguratzen gaituzten espazioak eraldatzeko helburuarekin. Gorputza ulertzen dugu bere ingurarekin harremanetan dagoen sorkuntza kultural moduan, ezagutzarako, hausnarketarako, adierazpenerako, komunikaziorako eta eraldaketarako bide gisa.

Arte garaikideko lanek pertzepzio-kognizio analisia ahalbidetzen dute (abstrakzioa, hautaketa eta errealitatearen sintesia), aniztasuna, enpatia, mundu alternatibo batean parte hartzeko gai izatea, errealitatearen perzepzioa jorratzea, anbiguotasuna toleratzea, funtzio desbideratzailea lantzea (ezaguna zaigunarekin apurtzea ahalbidetzen du honek, aurresangarria dena desordenatzea, ohiturazkoa dena desikastea…), eta adaptaziorako jarrerak garatzeko aukerak eskaintzen dizkigu konponbide zaharrek balio ez digutenean.

Kultura aldaketarako lanabesa izan daiteke, eguneroko espazio, talde eta praktiketan aldaketa txikien bitartez eraldaketak eman daitezke, baita ikaskuntza berriak ere norbanakoaren eta taldearen ikaskuntzan.

Jardueraren alderdi pedagogikoa

Gorputza ikaskuntzaren eramaile: prozesu pedagogikoetan gorputzaren inguruko ikerketa sustatuz, ikaskuntzarako posibilitate berriak eta beste gorpuztasun batzuk bultzatzen dira. “ Gorputzaren ikaskuntza eta erabilpenak eta, ondorioz, gorputz identitatea ez da berbera giza talde ezberdinetan. Badira hainbat faktore gorputzaren bidezko ikaskuntzetan ezberdintasunak txertatzen dituztenak, besteak beste, sexua, generoa, adina, gizarte-klasea, jarduera (...)”. Mariluz Esteban. Antropología del cuerpo (2004)
Adimen anitzak: proposamenean barneratzeko puntu ezberdinak erakintzen dira adimen anitzak lantzeko.

“Adimena ulertzen dugu arazoak konpontzeko gaitasun moduan, baita testuinguru komunitario edo kultural jakin batean baliagarri izango diren produktuak garatzeko ere, zazpi adimen mota edo gehiago proposatuz (...) adimen ezberdinak aldi berean ematen dira eta elkar osatzen dute, eta guztiak dira garrantzitsuak modu berean”.( Motivart Serveis Educatius-ek sorturiko testua, 2005). 

 

Solasa elkarrizketaren praktika pizten duen lanabes moduan: Ikasleen parte-hartze aktiboa bilatzen da, saioa bera elkarrekin eraikiz, batak besteareangandik ikasten dugula ulertzeko.

Esperientzia kontzeptua beste modu batean ulertzea: trantsizio hauek esperientzia kontzeptu moduan berraurkitzera garamatzate, “gertakariak bizitze” soil bezala ulertu beharrean, honi gehituz “partaideek gertakariak eraiki dituzte hauek bizi bitartean” (Sewell, 1990).

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Artaziak hezkuntza artistikoa eta bitartekaritza kulturalean aritzen den gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Praktika eta metodologia artistikoak, ezagutzen partekatzea, eta eraikuntza zein eraldakeratako tresna baliagarriak diren ikasketa-prozesuak bultzatzen ditugu. Hezkuntza elkarren arteko hartu-eman gisa ulertzen dugu; elkarrizketaren bidez, harreman eta errealitate berriak sortzeko aukera duen espazio gisa.
http://artaziak.eus/eu/