Atzealdea Musikaren magia ikusentzunezko lanetan

Egitasmoaren izena : Musikaren magia ikusentzunezko lanetan

Eragilea : Joseba Beristain Aizpuru

Telefonoa
658755213
Kontaktua
Joseba Beristain Aizpuru

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Musika
Zein balio sustatzen ditu
jakin-mina, artearekiko maitasuna, partehartzea, talde-lana, emozioen lanketa, komunikazioa, pentsamendu kritikoa, errespetua eta berdintasuna.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH1 tik DBH4 arteko neska-mutikoak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
10-30 ikasle
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1.126 € da, BEZ-a barne

Jardueraren deskribapena:

Musikak berebiziko garrantzia du ikusentzunezko lan batean: ikuslearen begirada eraldatzen duen elementua da. Ikusleak, musikak “esaten” diona ikusiko du. Baina, nola egiten du musikak hau guztia? Musikaren osagairik garrantzizkoena emozioa den arren, musikak informazioa ere ematen digu, eta modu honetan istorioak kontatzen ere laguntzen digu. 


Jarduera honen helburua musikak eta ikus-entzunezkoak duten erlazioari buruz konzientzia hartzea da. Modu honetan, aurrerantzean, kontzeptu nagusiak ulertu eta gero, ikusentzunezko lan bateko musika entzutean, bideo batetarako musika aukeratzean edo musika sortzean, lan hori gauzatu ahal izako erizpidea eta pentsamendu kritikoa lortu ahal izango dute. 


Horretaz gain musika eta ikusentzunezko narrazioa bera gozamen diren momentutik, jarduera honek ere gozamen iturri izan nahi du, artearekiko maitasuna kutsatuz, ikastearekiko grin bultzatuz eta soinu banden gaiarekiko jakin mina piztuz. 


Ikusentzunezkoetako musikaren “magiaren” atzean dagoen trikimailua ezagutzeko, ikasleek hainbat ariketa eta jolas egingo dituzte jardueraren zehar, naiz bakarka naiz taldean, beti ere Joseba-ren gidaritzapean jarduerak irauten dituen 3 orduetan zehar. Horrela antolatuko da jarduera:

1. Ordua: Musika eta emozioak

  • Musika filtroa gisa: begirada eraldatzen duen musika
  • Zer ikusten degu musika aldatzen badegu? Bideo bat, musika ezberdinak
  • Irudia bat – musika bat. Ze musika jarriko zenioke irudi bakoitzari?
  • Dadoen jolasa. Dadoek esandako emozioak sustatzen dituen musika topatu
  • Jarri musika irudi zeatz bati. Zer nahi duzu ikusleak ikustea/sentitzea/ulertzea?

2. Ordua. Musika eta informazioa

  • Istorioa kokatzeko: geografikoki / historikoki
  • Musika eta akzioaren arteko erlazioa
  • Nolakoa da pertsonai hau? Musikak emando digu bere deskribapena!
  • Handitasuna VS txikitasuna, Konsonantzia (etsegina) Vs Disonantzia (desatsegina)
  • Asmatuko al zenuke zer gertatzen ari da etxe honen barruan?
  • Asmatu pertsonaia!

3. Ordua. Egin dezagun geure soinu banda!

  • Istorioak asmatzeko dado-jolasa (Story Cubes), taldeka, istorio txiki bat sortu.
  • Istorio horrentzako musika ezberdinak aukeratu, istorioarentzako soinu banda bat osatuz
  • Beste taldekideekin partekatu eta kontrastatu ea hitzik gabe, irudiak eta musikarekin bakarrik, istorioa nola ulertzen duten beste ikaskideek.
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Beharrezko denbora: Jarduera 3 ordutan banatuko da. Posible bada, hiru orduak jarraian izan daitezke (deskantsu tarte batekin). Edo bestela, 2 edo 3 egunetan banatu daitezke, eskolaren beharren arabehera.

Behar materiak:

  • Ikasleak egoki sartzeko moduko gela bat (ez dute mugitu beharrik izango): Ikasleak mobila/tableta/portatila erabili badezakete gela arrunt batekin nahikoa da. Bestela, beraien gailurik ezin badute erabili, informatika gela izango da egokiena. Ordenagailu, table edo mugikorretan ez da ezer instalatu beharrik izango. Gelak pantaila handi bat edo proiektore bat izan behar du
  • Ikasle bakoitzak bere aurikularrak eramatea komeni da, elkar trabarik ez egiteko.
  • Ez ikasleek ez eskolak ez du beste ezer jarri beharrik izango.
Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

Egokitzapena: Jardueran helburuak lortzeko, bertan erabiliko diren adibide, aktibitate eta jolasak, DBH1-DBH4ko ikasleentzako daude pentsatuta. Dena den, 1. mailatik 4. mailara aldea egon daitekeenez, edade bakoitzerako aktibitateak, aukeratutako adibideak edo aktibitate eta jolasen konplesutasuna eta exigentzi maila egokitu daitezke. 

Metodologia: Jarduerak, musikak ikusentzunezko obretan duen eraginaz konsziente izatea du helburu nagusia, beti ere modu serio baina dibertigarri batean. Horretarako honako metodologia erabiliko da:

  • Jolasak eta ariketak. Musika eta zinea gozamen iturri handiak dira. Gai hauk lantzen dituen jarduera batek horrela izan beharko luke ere. Horregatik, kontzeptu guztiak jolas, ariketa eta dinamika ezberdin bidez azalduko dira. 
  • Partehartzea. Jarduera guztiontzako aberasgarria izateko asmoz, ikasleen partehartzea bilatuko da uneoro, bai galdera azkarren bidez, bai ariketa eta jolas txikien bitartez ere.
  • Talde lana. Ariketa batzuk bakarka egingo dituzten arren, beste batzuk talde txikitan egingo dira. Gainera, gero beste ikaskideekin partekatuko dituzte berauen lanak.


Balioak: Ariketa mota hauek ikasleen arteko aniztasunaz konturatzea, beraien artean entzutea eta errespetatzea, sentimenduen konsziente izatea eta pentsamendu kritikoa izaten lagun dezakete.

Curriculumarekiko lotura. Jarduera honek DBK-ko musika irakasgaiarekin lotura handia dauka, bertan ematen den irakasgaiaren konplementu gisa era jokatuz. Adibidez, jardueran zehar landuko diren gaiek honako puntuekin daukate zerikusi zuzena:

  • Jardueran musikak sentimendu eta bizipenen berri emateko duen gaitasuna egiaztatuko dugu, bai norberaren emozioak isladatzeko, bai eta besteenak ulertzeko ere, enpatia landuz. 
  • Soinu banda batek edoizein motatako musika jaso dezake, mundu osoko eta garai guztietako musika motak erabili daiteke istorio bat kontatzeko. Oso aberasgarria izan daiteke ikasleentzat, soinu banden bitartez, beste modu batetara inoiz entzungo ez lituzketen musikak entzun ahal izatea, erreferente estetiko berriak eskuratzeko eta mota askotako errealitate eta ekoizpen artistikoen bidez nork bere burua aberasteko.
  • Ikusentzunezko lanak, obra konplexuak dira ze mota ezberdinetako arte mota ezberdinen arteko integrazioaz sortutako lanak dira. Zentzu honetan musika irudiarekin eta kontakizunekin duen erlazioa lantzen da jarduera honetan.
  • Jardueran egintako lanak egitean, ikasleak norberaren trebetasun  intelektualez, ekimenaz eta irudimenaz baliatuko dira, sormen eta espresiobide indibidual nahiz kolektiboak lantzeko aukera izanez.
  • Jarduera bertan musika sortzeko aukera izango ez duten arren, hirugarren orduan kontakisun sinple batentzako musika aukeratu beharko dute, aurretik existitzen den musika erabiliz  soinu banda bat sortuko dutelarik, serie eta pelikula askotan musika editore eta  gainbegiratzaileek egin ohi dutenaren antzera.
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Joseba Beristain musikaria, 2000. urtetik diardu ikusentzunezko lanetarako musika konposatzen eta ekoizten. Azken 22 urte hauetan mota ezberdinetako lanetan artu du parte: dokumentalak, film laburrak, film luzeak, iragarkiak, telebista burukoak, etab. guztira, 30 soinu banda baino gehiago osatuz. Bere lanak euskal herrian eta bertatik kanpo entzun ahal izan dira, mundu osoan zehar.


Bereak dira, besteak beste Diblulitoon ekoiztetxearen “Elkano, lehen mundu bira” edo Uniko ekoiztetxearen “Unicorn Wars”-en soinu bandak. Datu gehiago izatea nahi izan ezkero, bisitatu mesedez bere web-gunea (http://www.josebaberistain.com) eta bere imdb-ko orria (https://www.imdb.com/name/nm3851784).

Horretaz gain, Joseba ingenieritza informatikoa tituloa lortu zuen 2001 UPV-EHU-ren eskutik. 1997-tik darama ordenagailuak erbailtzen musika sortzeko, berau izanik bere lan tresna nagusia.

Zinemagintzari dagokionez berriz, Larrotxene ikusentzunezko eskolako gidoigintza tailerreko ikaslea izan zen bi urtez, Isabel Alba idazle, gidoilari eta irakaslearekin.

Musika konposatzeaz gain, Joseba Beristain, hainbat formazio eta  erakazkuntza ekimenetan hartu du parte. 

Irakasle gisa:

  • CBANC – Programación orientada a objetos en .NET (2008)
  • HUHEZI-n (Mondragoi Unibertsitatean) soinu bande irakasgaiaren irakaslea: 2017-2020
  • ECPV soinu banden irakaslea: 2022 Ikastaroak (4-5 egunetakoak):
  • SGAE - Descubriendo las banda sonoras - Bilbo : 2019
  • SGAE - Descubriendo las banda sonoras - Zaragoza: 2020

Hitzaldiak:

  • FesTVal – Producción musical (2017)
  • FesTVal - Música para televisión (2018)
  • WeirdMarket – “La música es superimportante en mi proyecto, por eso no le hago caso hasta el final (2020)
  • Civivox – Iruñea - La historia del cine a través de las banda sonoras (2020)
  • Getxoko Udala - Beethoven zineman (2020)
  • Civivox – Iruñea - El mundo de Julio Verne en las banda sonoras (2021)
  • Cinematic Composing - Organizing your work to be truly professional (2021)

Tailerrak:

  • FesTVal - La música que transforma la mirada’: 2020
  • CLAVNA - Todo lo que la música puede hacer por vuestros proyecos (2021)
  • Universidad Villanueva, ”Cómo hacer un cortometraje profesional” ikastaroaren barruan (2021)
  • Zineuskadi – Musika zinean aurrentzako tailerra - Beasain, Gorbeia, Getxo - (2022)

Irratiko kolaborazioak:

  • Euskadi Irratiko Arratsean/Baipasa saioan: 2018-2022
  • Radio Euskadiko Iflandia saioan: 2019-2020