BINETEN ARTEA(N) solasaldi ilustratua

Egitasmoaren izena : BINETEN ARTEA(N) solasaldi ilustratua

Eragilea : Joseba Larratxe Berazadi

Telefonoa
676293395
Kontaktua
Joseba Larratxe Berazadi

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikus-arteak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Norbere arte adierazpenerako gaitasuna balioan jartzea, kultur ondare herrikoia, memoria historikoa, genero berdintasuna eta pentsamendu kritikoa.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasmaila guztientzako jarduera aproposa.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
20-40 ikasle
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

60 minutuko saioa (90 minututara luzatzeko aukerarekin)
270€ (BEZetik salbuetsia) 
 

Jardueraren deskribapena:

Saioa solasaldi ilustratu bat izango da; hau da, irudiak proiektatuz eta arbelean marrazkiak eginez lagunduko da solasaldia.

Komikia arte sekuentzial modura definituko dugu, eta historia osoko adibideak ikusiko ditu-gu: Erromako Trajanoren zutabetik hasi eta komiki modernoetaraino. Zuzeneko marrazke-taz lagunduta, Euskal Herriko eta atzerriko komiki pertsonaia eta marrazkilari famatuak ere ezagutuko ditugu.

Gero, hizlariaren komiki bat oinarri hartuta, komiki orrialde batean erabiltzen diren baliabi-de narratiboak aztertuko ditugu, hala nola orrialdearen konposaketa, bineten arteko elipsia, bineta bakoitzaren ikuspuntua, bunbuiloen forma, onomatopeiak, marra zinetikoak, kolorea eta karikaturizazioa. Aztergai dugun komikiaren sortze prozesuaren faseak ere ikusiko ditu-gu: gidoia idatzi, pertsonaiak diseinatu, orrialdeak konposatu, arkatzez marraztu, tintaztatu eta koloreztatu. 

Azkenik, eredu horretatik abiatuta, ikasleek komiki labur bat marraztuko dute. Lehenik, ikas-talde osoak batera pertsonaia bat asmatuko du: ikasleak gidoilariaren larruan jarriko dira eta hizlariari pertsonaiaren adina, generoa, gorpuzkera eta lanbidea proposatuko dizkiote. Deskribapen horretan oinarrituta, hizlariak pertsonaia marraztuko du arbelean. Bukatzeko, ikasleek pertsonaia hori protagonista duen lau binetako komiki bat marraztuko dute hizlari-aren laguntzarekin.
 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
  • Arbel zuria eta proiektore bat.
  • Ikasleek arkatza eta ezabagoma beharko dituzte.
  • Hizlariak ekarriko ditu ordenagailua eta ikasleek komikiak marrazteko txantiloiak.
     
Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturala:

Komikiak arte sekuentzial gisa historian izan duen bilakaera errepasatuko dugu labur-labur, hainbat kultura eta garaitako adibideak ikusiz. Kultura bakoitza dagokion garai historikoan kokatuko dugu, eta artea jorratzeko hainbat teknika aztertuko ditugu: erliebea, papiro-margoak, tapizak, grabatuak eta gaur egungo komikigintzan erabiltzen diren marrazketa teknika analogiko eta digitalak. Bestalde, Euskal Herrian aitzindari izandako Ipurbeltz, Abe-koMik, Gabai eta beste hainbat komiki aipatuko ditugu, eta gaur egungo egile eta komiki ba-tzuk ikusiko.

Komikia narraziorako bitarteko gisa ere aztertuko dugu. Komikigileek erabiltzen dituzten baliabideak ikusiko ditugu, eta komikigintza beste adierazpide batzuekin alderatuko dugu: li-teraturarekin (hizkuntza idatziaren erabileraren aldetik), zinemarekin (sekuentziaren erabi-leraren aldetik), pinturarekin (kolorearen erabileraren aldetik) eta argazkigintzarekin (kon-posaketaren erabileraren aldetik).

Bukaeran, neska-mutilek beren komikia marrazten dutenean, sortzea erabakiak hartzea de-la ikasiko dute; izan ere, sorkuntza lanean, zenbat eta faktore gehiago erabaki kontzienteki, orduan eta artelan hobea sortuko dugu. Horren erakusgarri, marrazkilari profesional baten lan egiteko modua zuzenean ikusteko aukera izango dute.


Jardueraren arlo pedagogikoa:

Saioa hizlariaren aurkezpen labur batekin hasiko da, eredu horren bidez neska-mutilek ikus dezaten marrazkigintza lanbide bat izan daitekeela.
Solasaldiaren hasieran, komikiaren ospe txarra desegiten saiatuko gara. Izan ere, komikia arte sekuentzial gisa definitzean, ikasleak jabetuko dira etengabe erabiltzen den baliabide bat dela. Horrela, ikusiko dugu gauza guztiek dutela aurrekari bat, ezer ez dela hutsetik sor-tzen, eta begirada kritiko batetik aztertu behar dela uste orokorra. 


Komikien sorkuntza prozesua aztertuz, kontsumitzen dugun kultura eskaintzak atzean zer- nolako jakinduria eta denbora inbertsioa duen ikusiko dugu.  Gauza bakoitzari bere balioa aitortu behar ziola ulertuko dugu, eta aurrerantzean irakurri, ikusi edo entzungo ditugun ar-telanen balioa gehiago balioetsiko dugu.  


Komikietan erabiltzen diren baliabide narratiboak aztertzeko garaian, asko azpimarratuko dugu marrazkia baliabide horietako bat besterik ez dela, eta, komiki bat ona izateko, ez di-tuela nahitaez marrazki onak eduki behar. Komikiak ongi irakurri ahal izateko, marrazkiak baino garrantzitsuagoak dira narrazioaren koherentzia, pertsonaien karakterizazioa edo orrialdearen konposaketa. Horrela, ikasleei sortzeko beldurra kendu nahi zaie, eta nork bere trebetasunak erabiliz istorioak kontatzera animatu. Izan ere, komikia adierazpide anitza da: komikilari bezainbeste komiki-mota daude.


Ikasgela osoak batera pertsonaia bat sortuko du, eta, horretarako, pertsonaiaren adina, se-xua, gorpuzkera eta lanbidea proposatuko dizkiote hizlariari. Une horretan aurreiritzi eta topiko asko azaleratu daitezke: emakume eta gizonek bete beharreko kanon fisikoak, sexu bati edo besteari lotzen zaizkion lanbideak… Ikasgelan piztuko diren eztabaidetan, aurreiri-tzi horiek deseraikitzen saiatuko gara.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

IKASKETAK:

Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan lizentziatua.

Hamar urtetik gorako esperientzia komikigintzari buruzko hitzaldi eta ikastaroetan:

  • Solasaldiak ikastetxe, liburutegi, gazteleku eta kultur etxeetan: Donostia, Larzabale, Bera, Tafalla, Oion, Bilbo, Ibarra, Lezo, Irun…
  • Helduentzako ikastaroak hiru urtez jarraian Tolosako liburutegian.
  • Nerabeentzako ikastaroak Usurbilen, Donostian, Anoetan, Irunen, Beran…
  • Komiki irakurketa klubak Tolosan eta Usurbilen.
  • Komikien aurkezpenak, zuzeneko elkarrizketa eta marrazketa saioak.


MARRAZKILARI LAN HAUTATUAK:

Argitaratutako komikiak

  • Eneko Aritza, lehen errege baskoia. Nabarralde, 2016 (Gidoia: Angel Rekalde) [gaztelaniara itzulia]
  • Isidoro Fagoaga, bada tenorea! Berako Udala, 2017 (Gidoia: Jon Abril)
  • Xabiroi aldizkaria, Pako Aristi (2012), Asisko Urmeneta (2013) eta Yurre Ugarteren (2015) gidoiekin.
  • Joana Maiz. Harriet, 2019 (Gidoia: Yurre Ugarte) [gaztelaniara itzulia]
  • Basolatik berri onik ez. Xabiroi, 2020 (Gidoia: Asisko Urmeneta)
  • Mikel Laboa: eleberri grafiko bat. Elkar, 2022 (Gidoia: Harkaitz Cano, Unai Iturriaga) [gaztelaniara itzulia]

Ilustrazio lanak

  • Argixorgin. Elkar, 2014 (Testua: Esti Vivanco)
  • Eireren egunerokoa. Elkar, 2015 (Testua: Esti Vivanco)
  • Eskularru beltzak saila. Elkar, 2017-2019 (Testua: Jasone Osoro)
  • Hankazikin. Begiko, 2020 (Testua: Pablo Barrio)
  • Gau beltza. Txalaparta, 2020 (Testua: Josu Ozaita)
  • Argia aldizkaria, 2012. urteaz geroztik.
  • Donostiako Jazzaldiko kartela, 2020