Atzealdea

2019ko Ondarearen Europako Jardunaldietako proposamenak bidaltzeko epea irekita

2019ko Ondarearen Europako Jardunaldietako proposamenak bidaltzeko epea irekita

Maiatzaren 13ra arte bidali daitezke Foru Aldundiko webgunearen bidez

-ren irudia 2019ko Ondarearen Europako Jardunaldietako proposamenak bidaltzeko epea irekita

Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldietako laugarren edizioan parte hartu nahi duten pertsonek proposamenak Foru Aldundiko webgunearen bidez bidali ditzakete.

2019ko edizioko gaia Artea eta aisialdia izango da eta "Ondarea, plazara!" goiburuaren pean aktibitate ezberdinak antolatuko dira. Jarduerak Urriaren inguruan ospatuko dira.

Egitarauaren barruan, hainbat ekintza antolatu daitezke: alde baterako erakusketak, bisita eta ibilbide gidatuak edo antzeztuak, erakusketa fisikoak eta birtualak, jolas tradizionalak, tailerrak, jardunaldi gastrokulturalak, eta abar.

Ondare kulturalarekiko interesa duten eragile, elkarte, enpresa, erakunde publiko, erakunde eta entitate kulturalak proposamenak aurkeztu ditzakete.

Ondarearen Europako Jardunaldietako Helburuak:

  • Aisialdia, kirola, jokoa eta festa inguruko ondarearen garrantzia azpimarratzea.
  • Gure kulturako tradizio eta aktibitate dibertigarrienak ezaguraztea.
  • Jokoa eta festa kultur arteko zubi bat bezala erabiltzea.
  • Kultur ondarea babesteko kontzientziazioa hobetzea.

Inskripzioaren kronograma:

  • Martxoaren 21ean: Aktibitateak proposatzeko deialdia irekita
  • Maiatzaren 13an: Parte hartzeko deialdia eta proposamenak aurkezteko epea izten da
  • Maiatzaren 30a: Proposamenaren materialak (textuak eta argazkian) jasotzeko epea izten da

Inskripzioa egiteko webgunea: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/ondarea/proiektuak/europako-jardunaldiak/2019

Informazio gehiago: gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus , Tlf. 943 291 105