Atzealdea 2021eko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak

2021eko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak

K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako lagungarriak izan daitezkeen ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Urtean zehar, saio irekiak eta formazio saioak tartekatu dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez.

2021eko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak

Besteak beste, fiskalitatea, publikoak, inklusioa eta irisgarritasuna, komunikazioa jorratu dira, betiere Gipuzkoako kultur eragileen beharretara egokituta. Behin baino gehiagotan online saioak izan dira, egoerak behartuta. Aitzitik, irailean eta abenduan aurrez aurreko saioak antolatu zituen K bulegoak, zorionez.
 
Eskuarki, saio irekietan kronika moduko bat sortu dugu eta formazioa saioetan aldiz baliabideak bertan landutako edukiz osatuta. Hemen dituzue bilduta, jazotakoa gogoratu eta hautatutako gaietan sakontzeko. 2022an ere, saio irekiek eta formazioek lekua izango dute K bulegoaren egutegian.

2021eko lehenengo asteetan aurreko urteko saioaren kronika partekatu genuen, ikusizko arteari lotutakoa:

Artista bisualak: sorkuntzak eta harremanak artikulatu eta indartu
Saio irekiaren kronika

Otsailan, berriz, kultur sektorean fiskalitateak sortu ohi dituen zalantzak argitzen saiatu ginen, Marta C Dehesa Coladeperro bulegoko abokatua eta aholkularitza profesionalak gidatu zuen formazio saio mamitsua "Nola ulertu eta gainditu fiskalitatea kulturan izenburupean".

Martxoan kultur proiektuen komunikazioari heldu genion. Saio irekian proiektuen garapenean komunikazioak duen garrantzi handia azpimarratu zen, harreman-moduak sortzen baititu.

Kultur proiektuen komunikazioa: ohiko arazoak eta funtzionatzen duten formulak
Saio irekiaren kronika

Apirileko saio irekiak sorkuntza izan zuen hizpide eta gaiak jarraipena izan zuen berariaz sortutako formazioa saioan. Idoia Zabeletak gidatu zuen “Nola aberastu sorkuntzak eta sorkuntza prozesuak” sortzean aurreikusi ezin diren egoera berrien aurrean baliabide edo ezagutza berriak partekatzeko xedez. Dantzagunean elkartu ginen, aurrez aurre eta online.

Kultur proiektuen sorkuntza: Nola zaindu sorkuntzak eta sorkuntza prozesuak?
Saio irekiaren kronika

Maiatzean saio berezia antolatu genuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuaren laguntza lerro nagusiak aurkezteko, hala nola Oreka, Susperka eta Olatuak.

Ekaineko saio irekian publikoak hizketagai izan genituen. Hausnarketarako saioa izan zen Irene Intxaustik gidatutakoa. Teklak Komunikazio eta Audientzien Estudioko sortzailekideak publikoak erdigunean, protagonista aktibo gisa, jartzearen garrantzian egin zuen azpimarra.

Publikoak ardatz
Saioa irekiaren albistea eta baliabidea
 
Oporretatik bueltan, kultur proiektuetan komunikazioan begirada zorrozteko helburuz Lander Arretxea (Hiru Damatxo) gonbidatu genuen.

Komunikazioa kulturan: Nola asmatu, ito gabe? 
Formazio saioaren albistea eta baliabidea

Urrian bi jardunaldik bereganatu zuten protagonismoa: batetik, Kultura eta enplegua, eta bestetik Cultura y Ciudadanía.


Urtearen hondarrean, inklusioa eta irisgarritasuna aztertu genituen saio irekian, eta 2030 Agendako helburuen gaineko formazioa eman zuen Begoña Guzmáneko, Unesco Etxea arduradunak, kultura proiektuak garapenarekin ere lotzeko.

Irisgarritasuna eta inklusioa sorkuntza prozesu eta proiektu kulturaletan
Saio irekiaren albistea eta baliabidea 

Ekintzara jo: kultura 2030 Agendan
Formazio saioaren aurkezpena eta baliabideak eta bideoa eskuragai daude.