Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Deitu edo idatzi, eta behar duzunarekin lagunduko zaitugu.
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Gurutz Linazasororekin topaketa
Izen emateko azken eguna Urtarrilak 22
Aintzinari buruzko jardunaldiak
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Antzerkia, dantza eta bestelako diziplina anitzak gerturatzen ditu dFeria jaialdiak, Donostia egun horietan arte eszenikoen hiriburu bihurtuz. Mende laurdena ospatuko du aurten, eta horren aitzakian egitarau berezia osatu du.
32 konpainiak hartuko dute parte, martxoaren 11tik 14ra bitartean, 33 ikuskizun aurkeztuz eta 36 emanaldi eskainiz. Baina urteurrenaren aitzakian, eta feriako giroa asteburutik hauspotu asmoz, martxoaren 9 eta 10erako ere hiru emanaldi berezi antolatu dituzte. Egitarau osoa dferia.eus-en dago ikusgai.
Boterea izango da edizio honetako ardatza. Zerbait egiteko edo zerbait izateko gaitasuna izan liteke boterea, baina dFeriak beste ikuspuntu batetik jorratuko du gaia: nagusitasun hegemonikoa izateko edo aginte gorena islatzeko gaitasuna islatuz.
Ikuskizunetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, antzokietako lehiatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Argazkia: MarcosGpunto