Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
DONOSTIAKO BERE 4. OPERA-DENBORALDIA AURKEZTUKO DU OPUS LIRICAK
Donostiak opera izateko helburuarekin jarraitzen du Opus Lirica konpainiak; hori dela eta, bere laugarren denboraldia, 2017/18, aurkeztu du. Kursaaleko Auditorioan eta Victoria Eugenia Antzokian izango dute lekua bi operek. “Aurkezpen hau pausu garrantzizkoa da oso konpainiaren ibilbidean, Donostian opera-denboraldi iraunkorra sortzeko helburuz sortu baitzen, eta, hiru urtetako lan handi eta gogorraren ondoren, lortu egin dugu. Amets hau errealitate bilakatu zen lehen denboraldiarekin, eta, orain, aurrera daramagun denboraldi berri honekin Donostian operaren finkapena lortu dugu” adierazi du Mari Jose Telleria Kultura zuzendariak.
La Selva Padrona
Opus Lirica eta Cuenca Ciudad de Música-ren arteko lehenengo kolaborazioa izango da. Beste partaideak: Oiasso Orkestra eta ADAO Abesbatza figurante gisa.
Argumentua: Uberto ezkongai zahar bat da eta haserretuta dago bere dontzeila edateko txokolatea ez diolako ekartzen. Serpina oso harroputz bihurtu da eta etxeare jabea dela uste du. Ubertok bere zerbitzari Vesponeri ezkontzeko emakume bat bilatzea agintzen dio, modu honetan Serpinatik libratzeko. Hau ikusita, dontzeila Vesponerekin batera Uberto engainatzen saiatzen da. Zerbitzaria Tenpesta Kapitainaz mozorratzen da eta diru kopuru bat eskatzen dio Ubertori neskarengatik. Gizon zaharrak uko egiten dio diru hori ordaintzeari, Serpinaz betidanik maiteminduta egon dela konturatu baita.
Don Giovanni
“Libertino zirgortua edo On Juan” (jatorriz italieraz Il dissoluto punito, ossia il Don Giovanni) drama barregarri bat da, bi ekitalditan egina, Wolfgang Amadeus Mozart-en musikaz eta Lorenzo da Ponte-ren italierazko libretoaz; libretoa Tirso de Molinaren jatorrizko obran oinarritua dago. Pragako Antzokian estreinatu zen 1787ko urriaren 29an. Da Ponteren libretoa, bere garaian, “dramma giocoso” edo drama barregarritzat jo zuten askok, ekintza komikoa eta serioa adierazten dituen terminoa erabiliz. Mozartek “opera buffa” gisara sartu zuen obra bere katalogoan. Nahiz eta askotan obra komiko gisa sailkatua izan den, berez komedia, melodrama eta naturaz gaindiko elementuak nahasten ditu. Emanaldiak otsailaren 21ean eta 22an izango dira, 20:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren. Opus Lirica taldearen eta Kursaal Eszena-ren arteko elkarlana izango da. Familientzako emanaldi familiar bat ere izango da otsailaren 23an, arratsaldeko 17:00etan.