Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Honako formula erabiliko da: Gai bat hartu eta hari loturiko ondarea nola sailkatzen den aztertu, hain zuzen ondarea sailkapenen gainetik dagoela adieraztearren: zertan bereizten dira ondare arkeologikoa eta historikoa, historikoa eta etnografikoa, etnografikoa eta artistikoa, natur ondarea eta kultur ondarea?
Asmo nagusia da jendeak ondarea bertatik bertara ezagut dezan gonbidatzea. Horregatik, programaren bukaeran gaiari loturiko hainbat museo, ondare-multzo, paisaia, eraikin, erakusketa, ibilbide bisitatzeko proposamenak egingo dira, Gordailua bera barne, jakina.
Esaterako, lehen saioan, Gordailua Irunen dagoenez eta bertan Oiasso Museoa ere badagoenez, duela 50 urte Gipuzkoako arkeologia irauli zuen Ama Xantalen nekropoli erromatarraren berri emango da. Gordailuan bezala, ondare arkeologikoa bai, baina baita historikoa, etnografikoa, artistikoa ere. Gainera, uztailaren 14an bertan “Dies Oiassonis” jardunaldiak hasiko dira, asteburu osorako: erromatar garaiaren diskurtso zientifikoa publiko orokorrari zabaltzeko ekimen ludiko-didaktikoa.
Programa zuzenean izango da, baina gerora Interneten entzuteko aukera izango da.