Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea. Edizio honen ardatza izango da Ondarea plazara! Aurten, publikoari eskatuko zaio esploratu ditzala aisialdiak ondarearekin zerikusian dituen osagai ukigarriak eta ukiezinak.
Gai zabala denez, edizio honetako programaren barruan aisialdi ekintza ugari dago. Jendeak gozatu ahal izango du hainbat ekintzarekin: ikuskizunak, bisita eta ibilbide gidatuak edo antzeztuak, jardunaldi edo lantegi gastro-kulturalak, erakusketa fisikoak eta birtualak eta abar. Gainera, jolas tradizionalak egin ahal izango dira, hala nola bola txapelketak, gymkhanak edo treska estropadak. Ekitaldi gehienak urrian zehar egingo diren arren, irailean eta azaroan ere zenbait ekintza programatu dira.
Jardunaldi hauen helburuak dira:
62 jarduera aurkeztu dira, Gipuzkoa osoko 32 udalerrietan egingo direnak, eragile publiko nahiz pribatu askoren bitartez, hartara jendeak, egun batzuetan zehar, aukera izan dezan ondarearekin zerikusia duten baliabide ugaritara iritsi eta ezagutzeko, ohikoa ez den modu batean, gainera.
Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko aldundiek elkarrekin lan egin dute eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, Jardunaldiek Euskadi osoan barrena eragina izan dezaten, baita ahaleginak bikaintzeko eta esperientziak trukatzeko ere.
Jardunaldi hauen xedea da ondareari balioa ematea, Gipuzkoako herritarrei ohi ez bezalako beste modu batean gerturatuz, gai komun batekin, eta egun jakin batzuetan. Ekitaldiak irailaren 14an hasi eta azaroaren 15ean amaituko dira.
Jardunaldi hauek herritarrengana hurbiltzeko asmoz, Foru Aldundiak esku-orriak inprimatu eta banatu ditu, gure lurraldeko aisialdi gune guztietan, liburutegietan eta kiroldegietan. Programa osoa eskuragarri dago Gipuzkoa.eus webgunean.