Atzealdea

Adimen emozionala eta enpatia arte terapiaren bitartez

Egitasmoaren izena : Adimen emozionala eta enpatia arte terapiaren bitartez

Eragilea : Maddi Sara Goikoetxea Juanena

Telefonoa
671245643
Kontaktua

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika
Dantza
Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Musika
Etika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Auto ezagutza, enpatia, errespetua, aniztasunarekiko tolerantzia eta inklusioa.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Jarduera osoa bi orduko lau saiotan (edo ordu t’ erdiko bost saiotan) banatuta egongo da, hau da, 8 ordu guztira.

Jarduera osoaren prezioa 450 eurokoa da.

 

Jardueraren deskribapena:

Bi orduko lau saiotan banatuta egongo den prozesu honek (guztira 8 ordu) ikasleen alderdi emozionala lantzea du helburu. Egungo gizartean agerian geratu da ezinbestekoa dela haur, nerabe eta gazteekin balore humanoak lantzea. Jendarte inklusibo, justu eta bakezale bat sortzeko ez ezik, per

tsona zoriontsuak izan daitezen. Adimen emozionalerako oinarrizkoak diren auto ezagutza eta enpatia landuko ditugu bereziki ikastaro honetan:Besteekiko adeitsuak izan ahal izateko, haiek entzun eta ulertzea beharrezkoa da, hau da, jarrera enaptiko bat izatea.. baina hori ez da posible lehenik eta behin geure burua entzuten eta ulertzen ez badugu. Horregatik, norberaren emozioak identifikatzen ikasteko, sentsibilitatea lantzeari ekingo diogu, bidai introspektibo batean murgilduaz: geure gorputza eta gogo-bihotza sakonki sentitzeko. Deskubrimendu horri lekua egin ostean, ikaskideekin konpartituko dugu, geure barne-mundua azaleratuz eta besteena jasoz; hau da, enpatia landuko dugu. 
Horretarako, bidelagun izango dugu Artea: Mugimendua eta dantza, antzerkia, musika, arte plastikoak, idazketa.. baliatuko ditugu. Hain zuzen ere, arrazionaltasunari ihes egiten dioten eta konplexuagoak diren alderdi humanoekin konektatzeko, Arteak eskaintzen dizkigun lengoai- espresibo ezberdinei probetxua ateraz.

“Barrutik kanpora” eta “kanpotik barrura” joatera gonbidatzen gaitu bidaia honek, etengabe: Inguruneko estimuluek (pertsonak barne) zer eragiten diguten sentitu eta adieraztera, kanporatzera, eta jasotzen dugun erantzunak berriro garamatza barrura, erraietara. Indibiduoa, kolektiboa eta elkar bizitzaren konplexutasuna esperimentatuko ditugu.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
Jarduera modu egokienean gauzatu ahal izateko, espazio zabal bat beharrezkoa da: kasu batzuetan, ohiko ikasgelatik aulkiak kenduta edo apartatuta nahikoa izango da, eta bestela, ikasgela handiago batera joan beharko gara (gimnasiora, adibidez). Nolanahi ere, ez da bestelako berezitasunik behar. Baliabideei dagokionez, eskolak musika aparatua jarri beharko luke. Euren materialen artean pintura, papera eta eskulanetarako antzeko gauzak edukiz gero, eskertuko da, baina ez da derrigorrezkoa: Eskolak material hori edukiko ez balu edo berau jartzeko prest ez balego, jardueraren dinamizatzailea arduratuko da.
Jarduerari buruzko txostena:

Geroz eta anitzagoak dira Artearen balioa eta potentzialtasuna azpimarratzen duten ikerketak. Buru-osasunari (eta osasunari zentzu integralean) dagokionean, mendebaldeko medikuntza tradizionaletik haratago doazen (eta bateragarriak izan daitezkeen) alternatibak uste baino eraginkorragoak izatea erakutsi dute; adibidez, meditazioa, “Mindfulness” edo Yoga bezalako praktikak. Europa mailan ohikoagoa den arren, gurean oraindik ez da oso ezaguna Arte Terapia. Honen helburua Artea prozesu terapeutiko baten zerbitzura jartzea da. Urte askotan zehar, eta oraindik ere, Artea hainbat “adituren” menpe egon da, instituzio eta akademia eremuetara mugatuta. Ondorioz, Artea ez da gizarteratu. Hau da, pertsona askoren kontzepzioan, zeinbait irizpiderekin bat datozen praktikek bakarrik osatzen dute Artea; eta ez dira legitimatuak sentitzen berau praktikatu ahal izateko, beren burua epaitzen baitute. Aurreiritzi zein epai horiek Artearen onurak gizarteratzea ekidin dute. Ene ustetan, pertsona guztiok dugu sormen gaitasuna, eta Hezkuntzak nork bere bidea deskubritzera animatu beharko gintuzke. Zentzu horretan, kultura eta artea sustatzeko oraindik bide luzea geratzen zaigu. Ikastaro honek hainbat diziplina artistikora hurbiltzen gaitu, ez modu inperatiboan baizik eta askatasunez esploratzeko helburuarekin, praktikaren ezaugarri ludikoa nagusi. Arteak humanoa den edonor uki lezake, humanitatea bera baita jorratzen duen gai nagusia. Ulertzen ez ditugun egora, sufrimendu, desafio eta misterioen aurrean, historian zehar Artea erantzun gisa erabili dugu: Txoriek ez omen dute abesten beren melodia ederra delako, abesteko duten beharragatik baizik.

Arlo pedagogikoari dagokionez, prozesu honek ikasleen arteko harremanak sendotu nahi ditu, euren artean eta irakasleekin elkarbizitza osasuntsu bat bultzatuz. Dudarik gabe, horrek ikasketa-prozesu akademikoa arindu eta lagunduko luke. Baina hortik haratago, ikastaroak ikasleen hausnarketa-gaitasuna indartuko du, pentsamendu autonomoa bultzatuz, beren esperientzia pertsonala baliotsua dela jakitera emanez. Ondorioz, ikasleen auto estimuak gora egingo du eta haien talentuak garatzeko pizgarria izan daiteke.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Maddi Goikoetxea Gizarte Antropologian graduatua da (2012-2016, EHU eta UCM-tik) eta bere ibilbide artistikoa antzerkiari lotuta dago: 2018an Antzerki Fisikoa ikasi zuen Buenos Airesen (“Cabuia: Escuela Internacional de Movimiento y Creación Teatral”).

Egun, Arte Terapiako posgrado bat bukatu berri du Mexiko Hirian: “Counselling y Regulación Emocional a través del Arte Terapia” (Universidad Autónoma de Madrid eta Taller Mexicano de Arte Terapia). Bertan, Gorputz-adierazpeneko irakaslea izan da Dantza- Terapiako diplomatu batean (“Semilla que Late Danzaterapia”) eta hainbat tailer eman ditu Antzerki Fisikoa eta Arte Terapia uztartuz. Momentu honetan, ildo beretik, Errenteriako Antzerki Labean bi nerabe talderi ikastaroa ematen dihardu.

2019an, Euskal Aktoreen Batasunak antolatutako “Sormenaren parte izan” ekimenean parte hartu zuen: Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean elkarbizitza sustatzeko antzerki-sorkuntza kolektiboan, hain zuzen ere, Margari Altolaguirreren zuzendaritzapean.

Antzerkiaren aplikazioari begira, hainbat ikastaro egin ditu: “Herramientas teatrales para la resolución no violenta de conflictos con perspectiva de género” (Madrid, 2019) Emma Luqueren eskutik; eta “Teatro de las oprimidas y memoria histórica” (Irun, 2017) Gorka Álvarez eta Alazne Corralen eskutik.