Atzealdea Agosti Xahoren Lehen Karlistaldiko bi testu argitaratu ditu Zumalakarregi Museoak

Agosti Xahoren Lehen Karlistaldiko bi testu argitaratu ditu Zumalakarregi Museoak

Zumalakarregi Museoak, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroarekin elkarlanean, Agosti Xaho idazlearen bi testu argitaratu ditu

Agosti Xahoren Lehen Karlistaldiko bi testu argitaratu ditu Zumalakarregi Museoak

Lan hauek, Lehenengo Karlistaldian idatziak eta beraiei buruzko iritzi interesgarriak eskaintzen dituzte. Lehena, Paroles d’un Biskaïen Parisen 1834.ean argitaratutako testu laburra da eta euskaldunen askatasunaren aldeko borroka aldarrikatzen du, Karlistaldiaren sakoneko arrazoiak ulertzeko. 

Bigarrena, Euskal Herriari buruzko eleberri erromantikoaren gailurra da, Voyage en Navarre pendant l´insurrection des Basques (1830-1835), Parisen 1836.ean argitaratua. Bertan Karlistaldi bete betean Nafarroara egindako bidaia kontatzen du, Tomas Zumalakarregiren irudi erromantikoa eskainiz.

Pertsonaia eztabaidatsua, Xaho oraindik gutxi ezagutzen den idazle, filosofo, hizkuntzalari, kazetari eta politikaria izan zen. Bere lanera gerturatzeko aukera aproposa da gure argitalpen hau.

Liburu hau elebiduna da, egilearen jatorrizko frantsesa eta gaztelerara Justo Garate eta Rafael Galarzaren itzulpenak biltzen ditu. Edizioa Agosti Xahori buruzko aditua den Patri Urkizuren sarrera aberats batek osatzen du.

Argitalpena Reno eta Ormaiztegiren arteko elkarlanaren bigarren emaitza da, izan ere, 2015ean Frederick Henningsenen The Most Striking Events of a Twelvemonth’s Campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces argitaratu baigenuen. Ildo honekin Tomas Zumalakarregiren figura nazioartean ezagutarazteko bide bat irekitzen ari gara, aldi berean Euskal Herriaren historiaren difusioa ere zabalduz.

Kafe-tertulia

Zumalakarregi Museoak Nevadako Unibertsitatearekin elkarlanean Escritos sobre la primera guerra carlista J. Augustin Chao (2019) publikazioaren inguruko tertulia antolatu du. Bertan, liburua aurkezteaz gain, Xahoren bizitza eta egindako lana aztertuko da. Sarrera doakoa da, baina aurrez izena eman beharko da mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidean edo 943 88 99 00 telefono zenbakian.

Lekua, data eta ordua: Zumalakarregi Museoa, ekainak14, ostirala, 19:00tan

Partaideak:

  • Xabier Irujo, Nevadako unibertsitatean irakasle eta euskal ikasketen arduraduna

  • Patri Urkizu, idazlea

  • Mikel Alberdi, Museoko dokumentazio zentroko arduraduna