Atzealdea

Ahotsak batzen

Egitasmoaren izena : Ahotsak batzen

Eragilea : Demode Quartet

Telefonoa
655540217
Kontaktua
Joli

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika
Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Musika
Zein balio sustatzen ditu
Aniztasuna, inklusioa eta genero berdintasuna.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
3025€ (BEZa barne)
Jardueraren deskribapena:

Demode Quartetek "abesti bat" abesten irakatsiko die modulua egingo duten ikasgela edo ikasgelei. Horretarako ikasgela osoa ahotsetan, lau taldetan, banatuko da.

METODOLOGIA

1. IKASGELAKO TUTORETZAREKIN ALDEZ AURRETIK ELKARTZEA

Lehenengo egunean Demode Quartet-eko zuzendaritza gelako tutoretzarekin bilduko da, gela bakoitzeko ikasleen ezaugarriei buruzko informazioa jasotzeko eta esperientziaren arrakastarako lagungarri izan daitekeen informazio garrantzitsua edo jakin beharrekoa trukatzeko.

2. JARDUNALDIAREN LEHEN ZATIA

Bigarren egunean klaseari azalpen orokor bat eman ondoren, Demode Quarteteko kideek klasea lau taldetan banatuko dute. Talde bakoitza ahots batez arduratuko da eta talde bakoitzaren buru Demodeko 4 kideetako bat izango da. Lehen zatian, ikasleek ahots bakoitza ikasteko erronkari aurre egin beharko diote, Demode Quarteten "Coach" aren gidaritzapean.

3. JARDUNALDIAREN BIGARREN ZATIA

Jardunaldiaren bigarren zatian, Demode Quartet taldeko kideek lau taldeen ahotsak bilduko dituzte, elkarrekin erlazionatuko dira eta gaiaren eszenaratzea erabakiko dute.

4. EMAITZA. LABURPENA. EZTABAIDA ETA GALDERAK.

Emaitza egokia denean, ikasgelak eta Demode Quartetek elkarrekin abestuko dute landutako abestia. Azkenik, solasaldi ireki bat egingo da ikasleek Demodeko zuzendari eta kideei egindako galdera erantzunekin. Bertan azpimarratuko da konpartituko duguna bezalako gertakari artistiko baten atzean denok ez ditugula talentu berberak, eta abeslari gisa nabarmentzen ez diren horiek edozein iseka edo diskriminazio alderdiak baztertzea. Horretarako Demode Quartet-eko zuzendaria bera adibide gisa jarriko da, azpimarratzeko kantuan nabarmentzen ez direnek     taldean proposamen artistikoaren arrakastarako funtsezkoak diren beste trebetasun batzuk aurki ditzaketela. Taldearen zerbitzura jarriz, aldagelagile, argiztatzaile, gidoilari, teknikari, dekoratzaile, ilustratzaile edo zuzendari postua.

Galderen txandaren ondoren, esperientziari amaiera emateko, erronka bat jarriko zaie ikasleei, beste abesti bat aukeratu eta talde gisa bizitako esperientzia errepikatzea proposatuko zaie, ikasturtean zehar beraiek koordinatuz eta aukera hori beren aisialdian edo jolasaldian sartuz.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Gela handi bat edo ekitaldi-aretoa beharko da esperientzia hau ondo garatu ahal izateko. Behar den musika ekipoa taldeak eramango luke.

Ekitaldi honen helburuak kontuan hartuta, gela bateko esperientzia bezala eskaintzen da. DBHko maila guztietara dago zuzenduta baina gela batek biziko du esperientzia modulo bakoitzarekin.

Taldeko harremana helburua denez curriculumeko ikasgai guztiekin ditu loturak, zeharkako gai bat delako.

Bi egunetan garatuko da: Lehenengoan irakaslearekin edo tutorearekin bilera (ordu bat) eta bigarren batean (egun osoa eskolako ordutegian). Lehenengo eta bigarren egunaren artean aste bateko artea izango litzateke.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA

Musika bokazioa piztea. Ikasleek aukera izango dute musikako eta interpretazioko profesionalekin harreman zuzena izateko eta esperientzia horrek ikasleengan eragiten dituen sentsazioak edo ziurtasunak esperimentatzeko.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA

Ahots bakoitzak, pertsona bakoitzak bezala, talde-lanetan duen inportantzia senituko dute. Nola abesti batean edo talde-lan batean inportanteak dira ahots guztiak, batek zestea barik ez da gauza bera eta aldrebes ulertuko dute.

Talde-kohesioa. Ikaskideen arteko harremanak indartzen dute ikasgela helburu komun baten inguruan elkartuz eta emaitza artistikoa lorpen kolektibo bat dela sentituz.

 

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala
ADEGIk, Gipuzkoako enpresen elkarteak, "Orkestra-zuzendari gisa lider izaten" lelopean egin zuen kongresua. Zuzendari baten zeregin nagusia ahotsak banatzea eta afinatuak aritzea da. Lau taldetan banatu genituen eta gurekin batera "Aitormena" abestu zuten lau ahotsetan.
Dokumentu osagarriak
Loturak

Bideoa