Alza auzoan jaioa, AIGORY-k 8 urte daramatza bere esperientziak abestien bidez azaltzen. 2017an “El barrio” bere lehen EPa kaleratu zuen SNKT taldearekin, non hirian klasiko bihurtu diren “Gudaris” bezalako abestiak aurki ditzakegun. Momentu honetatik aurrera hasten da bere ibilbidea progresiboki profesionalizatzen.
2020an “Non finito” izeneko ikus-entzunezko proiektua jarri zuen abian Aitor Aranguren filmmaker-arekin elkarlanean. Hemendik aurrera, AIGORY bere hurrengo proiektu musikalean zentratuta dago, orain arte egin duen lan profesionalena izango dena, eta horrekin nazio mailan bere lanari ahotsa emateko asmoa du.