Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Zinemaren hiriburu izango da Donostia irailaren 20tik 28ra, Donostiako Zinemaldiarekin. Asko eta asko dira beren presentzia baieztatu dutenak: 67. edizioko Donostia saridunez gain –Penélope Cruz, Donald Sutherland eta Costa-Gavras–, Zinemaldian izango dira Javier Bardem, Laetitia Casta, Ricardo Darín, Anaïs Demoustier, Gael García Bernal, Valeria Golino, Nina Hoss, Reda Kateb, Catherine McCormack, Sam Neill, Tim Roth eta Kristen Stewart aktoreak, besteak beste.
Zinematografia garaikideko zuzendari garrantzitsuenetako batzuk ere bertaratuko dira Donostiara: esaterako, Benedict Andrews, Darren Aronofsky, Olivier Assayas, Kantemir Balagov, Bertrand Bonello, Andrés di Tella, Alan Elliot, Sarah Gavron, Ciro Guerra, Oliver Laxe, Ken Loach, Hirokazu Koreeda, Ladj Ly, Roger Michell, Takashi Miike, Olivier Nakache eta Éric Toledano, Guillaume Nicloux, Nicholas Parisier, Malgorzata Szumowska, Ina Weisse, Alice Winocour eta Wang Xiaoshuai. Michel Houellebecq idazlea eta Yanis Varoufakis greziar ministro ohia ere Donostian izango dira.
Zinemaldira bertaratuko diren aktore eta zuzendarien zerrenda osoa
Jose Luis Rebordinos, jaialdiko zuzendariak, eta Ruth Perez de Anucita komunikazio arduradunak nabarmendu dutenez, ia 200 film eskainiko dituzte Zinemaldiaren programazioaren barruan.
Azken orduan bi lan gehiago sartu dituzte egitarau ofizialean: 'Seberg' pelikulak Perlak sailari hasiera emango dio. Bigarrena, Yorgos Lanthimos greziarraren 'Nimic' film laburra izango da, Zabaltegi - Tabakalera sailean parte hartuko duena.
Egitarau osoa ohikoa baino lehen argitaratuko dute aurten: asteazkenean, hilaren 11n. Zinemaldiaren webgunean eta tokiko hedabideetan kontsultatu ahal izango dira emanaldi guztien ordutegiak. Filmen gida ere egun horretatik aurrera jarriko dute salgai Tabakalerako info puntuan, 1,6 euroren truke. Irailaren 12tik aurrera, berriz, Gipuzkoa osoko kiosko eta liburudenda nagusienetan eskuratu ahal izango da.
Zinemaldiko sarrerak irailaren 15an, igandea, jarriko dira salgai, 09:00etatik aurrera. Zinemaldi Plazako leihatilan (Kursaaleko beheko solairuan), Kursaal Elkarguneko leihatiletan (Sail Ofizialeko abonamenduak eta 10 sarreratik beherako erosketak) eta internet bidez (https://sansebastianfestival.janto.es eta http://tickets.kutxabank.es) eskuratu ahal izango dira. Donostia Sarien, inauguruazioko eta klasurako galen sarrerak jada salgai jarri ziren duela aste batzuk.Saio bakoitzeko gehienez 4 sarrera erosi ahalko ditu pertsona bakoitzak.
Leihatilen ordutegiak, ordaintzeko moduak, deskontuak eta sarreren salmenten inguruko xehetasun eta baldintzak jaialdiaren webgunean kontsultatu daitezke.