Atzealdea Alberto Rey

 

Alberto Rey

Kritikaria eta idazlea

Gauza askori buruz hitz egiten du toki askotan, baina batez ere telebistari buruz aritzen da El Mundo egunkarian. Asesino en Serie bloga dauka han aspalditik. Esquire, Vanity Fair, GQ edo Icon aldizkariekin ere aritzen da lankidetzan. Movistar Plusen ikusi dugu Likes, Pool Fiction-en, zine eta telesailei buruzko programa berezietan, eta Urrezko Globen edo Emmyen sari banaketan. Girls telesailean esaten zuten «ez zait ezer inporta, baina gauza guztiei buruzko iritzia dut» da bere leloa, eta beti dauka maleta prest, ea azkenean, Robin Wrightek elkarrizketa bat ematen dion. Behin David Simonekin bazkaldu zuen, baina arreta gehiago jarri zien kroketei elkarrizketari baino.