Atzealdea Aldundiak Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria eman dio Jose Maria Zonta Arias poeta costarricarrari

Aldundiak Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria eman dio Jose Maria Zonta Arias poeta costarricarrari

Gipuzkoako Foru Aldundiak deitutako Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Sariaren epaimahaia bildu da, eta Amalia Iglesias, Carlos Aurtenetxe, Jon Obeso, Esther Ramon eta Jose Luis Padronek osatutako epaimahaiak erabaki du Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria ematea 174. zenbakia duen lanari, Al este de la mariposa.

Aldundiak Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria eman dio Jose Maria Zonta Arias poeta costarricarrari

Itxaso:  "Sari honek esanahi sakona du, konpromiso sozialaz hitz egiten duelako, baina baita konpromiso estetiko eta intelektualaz ere.  Bizitzako une erabakigarrietan eta egunerokotasunean poesiaren presentzia eta balioa ospatzen duen saria da".

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak deitutako Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Sariaren epaimahaia bildu da, eta Amalia Iglesias, Carlos Aurtenetxe, Jon Obeso, Esther Ramon eta Jose Luis Padronek osatutako epaimahaiak erabaki du Gabriel Celaya Nazioarteko IV. Poesia Saria ematea 174. zenbakia duen lanari, Al este de la mariposa. Antología de poesía rumana izenekoari, zeina "Emerich Vogl" ezizenarekin aurkeztu baita lehiaketa honetara. Poema-liburu irabazlearen egilea Jose Maria Zonta Arias izan da, Costa Rican bizi dena. 

 

Al este de la mariposa. Antología de poesía rumana: bere originaltasunagatik eta aldakortasunagatik nabarmentzen da poema-liburua; izan ere, hainbat erregistro eta ahots poetiko baliatuz, egileak autore ugari biltzen ditu eta antologia faltsu bat asmatzen du, aforismotik poema errealistara eta hortik bertso irrazionalistara edo fantastikora pasatzen dena. Ustezko poeten biografien asmakuntza, halaber, sorkuntza poetikoaren zati da, Pessoaren heteronimoen ildotik, poesia esperimental onenarekin ahaidetutako emaitza berezi batekin, eta berezitasun bezala Errumaniako kulturan sakontzea erakusten duena.

 

Costa Ricako Pérez Zeledoneko ordokietan jaio zen Zonta Arias (1961), eta 14 urte zituenetik idazten du.  Zuzenbidean lizentziaduna da Costa Ricako Unibertsitatean, eta kazetaritza ikaslea izan zen erakunde berean. Hainbat sari irabazi ditu: bi Poesia Sari Nazional (1997 eta 1998), Sorkuntza Gazte Poesia Saria (1985), Givré Fundazioa Poesia Sari Latinoamerikarra (Argentina), Irun Hiria XXVII. Poesia Saria, Latinoamerikako Educa Poesia Saria eta Costa Ricako Unibertsitateko Poesia Saria, besteak beste.

 

Itxasok nabarmendu duenez, "Gabriel bezala, erreferentzia bihurtzeko eta pasarte ilunetan argi eginez eta gure bizitzak argituz gidaritzan aritzeko gai diren poetei buruz hitz egiten duen saria da.   Barrutik jaiotzen zaigun saria da, bihotzekoa, maitatua, poeta bera izan zen bezala. Edizio bakoitzean ziurgabetasunaren, beldurraren eta larritasunaren mende jartzen gaituena, obra bat deskubritzeko, egile bat, poesiaren hitzekin hitz egingo diguna, Gabrielek egin zuen moduan.

 

Aurreko edizioetan hauek izan dira saridunak; Miguel Sánchez Robles murtziarra “Treinta maneras de mirar la lluvia” lanarekin; Jose Manuel Martin Portales kordobarra “Patio interior” obrarekin eta   Sergio Garcia Zamora poeta kubatarra, "Diario de un buen recluso" lanarekin. 

 

 

 

 

IV. edizio honetan 191 lan aurkeztu dira. Epaimahaiak beste bi poema-liburu finalisten (Edificio 2000 eta La esposa del maiz) balio handia ere nabarmendu nahi izan du.

 

 

Gabriel Celaya saria

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gabriel Celaya (Hernani 1911 - Madril 1991) poeta gipuzkoarraren oroimenez, bere izena daraman sari hau sortu zuen 2011n, bere jaioturtearen mendeurrena ospatzeko. 

 

Oinarrietan jasota dagoen bezala, irabazleak 10.000 euroko dirusaria eta Leopoldo Ferran eskultoreak egindako oroigarri artistiko bat eskuratuko ditu. Gainera, saritutako obra poesia argitaratzen prestigioa duen argitaletxe batek argitaratuko du, edizio zaindu batean.