Atzealdea

Aldundiak kulturako 8.854 bonu jaulkiko ditu bihar, “askatasuna oparitzeko” erreklamu gisa

Aldundiak kulturako 8.854 bonu jaulkiko ditu bihar, “askatasuna oparitzeko” erreklamu gisa

Donostiako Hontza Liburudenda izan da Kultura Bonuaren 5. edizioa aurkezteko aukeratutako lekua.

-ren irudia Aldundiak kulturako 8.854 bonu jaulkiko ditu bihar, “askatasuna oparitzeko” erreklamu gisa

 

·   Liburuak, musika nahiz DVDak erosteko balio izango dute. 3.542 euskarazko produktuak erosteko izango dira, eta 5.312 beste hizkuntzetan dauden produktuak erosteko. Gipuzkoako 26 herritan egongo dira salgai.

 

·    12 euroraino beherapena sortuko dute euskarazkoetan, eta 8 eurorainokoa gainerakoetan. Urtarrilaren 15a arte erabili ahal izango dira.

 

  • Itxaso: "Ekimen honen bidez, kultura ondasunak eta produktuak eskuratzen lagundu nahi diegu herritarrei, eta, era berean, kultura sektoreko enpresak indartu nahi ditugu, baita banaketa artistikoaren eta kulturalaren merkatua dinamizatu ere".

 

Donostiako Hontza Liburudenda izan da Kultura Bonuaren 5. edizioa aurkezteko aukeratutako lekua.  Asteazken honetatik aurrera, abenduaren 4tik aurrera jarriko da salgai Kultura Bonua, Lurraldeko 26 herritako 65 saltokitan.  Guztira 8.854 kultura bonu daude salgai: 3.542 euskarazko kultur produktuetarako izango dira, eta 5.312 beste hizkuntzetako kultur produktuak erosteko.  Horretarako, Kultura Departamentuak 85.000 euroko partida bideratu du.

 

Aurten, beste herri batek eta lau establezimendu gehiagok egin dute bat ekimenarekin. Hauek dira kultura bonoa izango duten herriak:  Andoain (1), Arrasate, (1), Asteasu (1), Beasain (1), Bergara (1), Donostia (24), Eibar (2),  Elgoibar (1) , Errenteria (4), Hernani (2), Irun (4), Lazkao (1), Legazpi (1), Mendaro (1), Mutriku (2), Oiartzun (1), Ordizia (1), Orio (1), Oñati (4), Pasaia (1), Soraluze (2), Tolosa (2), Usurbil (1), Villabona (1), Zarautz (2) eta Zumarraga (2).

 

Programari atxikitako establezimendu guztiek bereizgarri bat izango dute, bonua erosi nahi dutenek erraz ezagutu dezaten, eta urtarrilaren 15era arte erosi den establezimendu berean kontsumitu beharko da.

Kultura bonuek modalitate hauek izango dituzte:

 

Euskarazko kultura produktuen bonuaren hobaria, 12 euro artekoa, 20 eurotik gorako erosketarekin.

 

Beste hizkuntza batzuetako kultura produktuen bonuaren hobaria, 8 eurora artekoa, 20 eurotik gorako erosketa batengatik.

 

 

Liburuak (testuliburuak, ikasketetakoak eta profesionalak izan ezik), musika (edozein euskarritan) eta filmak erosi ahal izango dira bonuarekin.

 

Bonuak salgai egongo dira liburuak, musika edozein euskarritan eta filmak saltzen dituzten Gipuzkoako dendetan, betiere kanpaina honi atxikitakoetan. Lurralde eta eskualde orekaren eta establezimendu bakoitzaren pisu espezifikoaren arabera banatuko dira.

 

Ekimen honen helburua da herritarrei laguntzea kultur ondasunak eta produktuak eskuratzen eta kultur sektoreko enpresak indartzea. Horrela, kultura bonoa banatzeko sare bat egongo da, liburuak, formatu komertzialean egindako filmak eta musika saltzen duten Gipuzkoako saltokiena.

 

"Eskerrak eman nahi dizkiet bat egin duten establezimenduei, urte osoan nahi dugun kulturaz gozatzeagatik nolabaiteko sukar kutsakor bat sortzen duen kanpaina honetan berriro ere konfiantza izan dutelako.  Lortu nahi dugu bonua ahalik eta pertsona gehienek baliatu ahal izatea, eta Gipuzkoa osoko hurbileko merkataritza bultzatzea. Halaber, euskarazko eta gaztelaniazko produktuetarako bonuak bereizi ditugu, euskarazko kulturaren kontsumoa bermatzeko. Izan ere, kulturaren salmenta sustatzeaz gain, euskal kulturaren ekoizpena eta sorkuntza ere bultzatu nahi ditugu”, esan du Itxasok.

 

Eguberriei begira, Kultura Departamentuak kulturaz gozatzea sustatu, saritu eta fidelizatu nahi du, eta kultur edukien merkataritza eta banaketa sarea indartu; liburu dendak eta disko dendak, kultura produktuen eskaintza zabala baitute, Gipuzkoa bezalako gizarte moderno eta multikultural bati dagokion bezala.

 

Hemengo estekan mapa bat dago Bonokultura saltzen duten dendak non dauden ikusteko:

 

https://www.google.com/maps/d/viewer?mid=1UpUjWqoOK8kvTCkq0aFac6tqus1hGtrj&ll=43.18680346394852%2C-2.140057150000075&z=10