Atzealdea

AMA-ALU-LUR (Fokoa aldatzen)

Egitasmoaren izena : AMA-ALU-LUR (Fokoa aldatzen)

Eragilea : Intujai Teatro

Telefonoa
678990162
Kontaktua
May Gorostiaga (Intujai Teatro)

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Natur zientziak
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Jarduera honekin bereziki landuko ditugun balioak, berriz, honako hauek dira: errespetua, genero-berdintasuna, sexu-identitatea, aniztasuna, tabu kontzeptuak gure hizkuntzan hitzez adieraztea eta naturalizatzea, bai eta emakumeak historian zehar izan duen presentzia ere.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Bi gela gehienez. 50 gehienez (egokiena 35-40)
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
1500€ (+BEZ)= 1815€
Jardueraren deskribapena:

Esperientzia ahaztezina proposatzen dizuegu: ANTZERKIA+HITZALDIA+ TAILERRA. 
AMA-ALU-LUR (Fokoa aldatzen) proposamena goiz batean zehar garatuko da, honako programa honen arabera: 

1- AMA-ALU-LUR (Sorgin baten ametsak) obraren aurkezpena. 
(80´-90´) 

- Atsedena. 
(25´-30´) 

2-HITZALDIA Bea Sever: 
"AMA-ALU-LUR" 
Munduko populazioaren erdiak badauka ere, alua ezezagun handia da. 
Aipatzen ez den gorputz-atala da, askotan izenik ere ez duena eta “hor azpikoa” deitzen duguna. 
Horregatik, tailer honetan argi eta garbi hitz egingo dugu aluari buruz: ze itxura duen, ze atalek osatzen duten, zein diren bere funtzioak… 
Aluaren alde sinbolikoari buruz ere jardungo dugu: zergatik ez den aipatzen, zer dagoen alua inguratzen duen isiltasunaren atzean, zein diren ezezagutza horren ondorioak… 
Baliabide anitzak erabiliko ditugu (maketa, irudiak…) eta hainbat ariketa egingo ditugu hausnartu eta emozioen bidez ikasitakoa finkatzeko. 
Sexualitatearen oinarriak nork bere burua ezagutu, onartu eta maitatzea direlako, hortik abiatuta baino ezin baititugu harreman egokiak eraiki eta elkarbizitza hobea sortu. 
(50´-60´) 

3-TAILER Jesus Tapia: 
"GURE GORPUTZA HISTORIARREAN" 
Zenbait adibide arkeologikotan oinarrituta, honako alderdiak lantzen hasiko gara tailerrean: irudiak egiteko euskarriak eta teknikak, estiloa eta konbentzionalismoak, eta errepresentatu diren gaiak. Aurkezpen labur horren ondoren, saio praktiko bat egingo dugu: margo naturalez baliatuta, ikasleek Historiaurreko gai batzuk (bisonteak, zaldiak, eskuak, aluak…) margotu beharko dituzte eta lagun baten erretratua egiten saiatu. 
Saio praktikoa bukatzean, denon arteko hausnarketa bat egingo dugu alderdi hauek aztertzeko: Historiaurrean gai guztiak modu berean irudikatzen al ziren? Erantzuna baiezkoa edo ezezkoa izan, zer esan nahi du horrek? Ze alde dago orduko eta gaurko ikonografia eta estereotipoen artean? Zein izan daiteke orduko eta gaurko ikonoen irakurketa soziologikoa? 
(50´-60´) 

* Ordutegiak orientagarriak dira.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Euskal geografia osoan antzerkiaren bidez egindako hezkuntza-programetan ia hamabost urteko esperientzia izateak argi uzten digu gure irakasleek egiten duten lan ikaragarria, zer esanik ez, COVID-19ak bete-betean astindu gaituen garaiotan. 

Gure lana eta egitekoa da, beraz, ikastetxe bakoitzari ahalik eta gehien erraztea proposatzen dugun jarduera. Hauek dira gure beharrak: 

Edukiera: 

  • Jarduera gehienez bi ikasgelatara bideratuko da. (Egokiena: 40 ikasle) 
  • Gomendagarria da irakasleak jardueran egotea. 

Aretoa: 

  • Jarduera antzezpena egiteko nahikoa zabala den gela batean egingo da. Espazio eszenikoaren neurriak gutxienez 4m x 3 '5m dira. 
  • Areto Nagusia edo antzekoa ezinhobea da. Halakorik ezean, jarduera mota hori egiten den ohiko leku hurbilera lekualda daiteke. 
  • 220v-ko korronte-hartune bat beharko dugu. 
  • Antzezlana bideo-proiekzioez lagunduta dago, eta, beraz, ezinbestekoa da aretoan iluntasunerako aukera izatea. 
  • Historiaurreko tailerra kanpoan egitea komeni da. Ikastetxearekin batera aukeratuko dugu lekurik egokiena. Ezinezkoa bada edo euria egiten badu, gela berean egin daiteke. 

Deskarga-Aparkamentua: 

  • Ikastetxeak ibilgailu bat sartzea erraztuko du zamalanetarako, aretotik hurbilen dagoen punturaino eta aparkatzeko leku bateraino. 
  • Harrera egingo digun pertsonarekin harremanatzeko telefono-zenbaki bat helaraziko zaigu. 

Ordutegiak: 

  • 8:30: Iristea, deskargatzea, muntatzea. 
  • 9:30: Antzerkia. AMA-ALU-LUR (Sorgin baten ametsak) 
  • 11:00: Atsedenaldia. 
  • 11:30: Hitzaldia. (Bea Sever: "AMA-ALU-LUR") 
  • 12:30: Tailerra. (Jasus Tapia: "GURE GORPUTZA HISTORIAURREAN") 
  • 13:30: Agurra. 

(* Ordutegia gutxi gorabeherakoa da. Ikastetxearekin adostuko da) 

Materiala: 
Programa garatzeko behar den guztia INTUJAI Teatrok emango du.

Jarduerari buruzko txostena:

2017 uztailan, prentsako lerroburu batek ezohiko indar batez erakarri zuen gure arreta... 
“Oreretako AITZBITARTE IV kobazuloan, duela 14.000 urte inguruko paleolito garaiko irudiak aurkitu dituzte. Guztien artean goi-behe metro bat baino gehiago den alu bat nabarmentzen da…”.

Sorkuntzarekin hasi ginen eta gure obrak AMA-ALU-LUR (Sorgin baten ametsak…) DONOSTIA KULTURA POLTSIKO ANTZERKI SARIA irabazi zuen.

DENONARTEAN Argitaletxeak argitaratu du liburua.

Jakintza ezberdinetako adituekin elkarrizketak izan ditugu: Arkeologia, Mitologia, Feminismoa, Sexologia, Filosofia, Antropologia, Historia, Artea... 

Galdera batzuen bidez aurreratuko dizkizuegu zenbait zertzelada: 

  • Duela 15.000 urte, zergatik margotzen ote genituen aluak gure helmenetik urrun zeuden kobazulo ezkutuenetan? 
  • Ze mito, sinesmen, ohitura ostentzen dituzte margo horiek? 
  • Milaka urte geroago, zergatik zaigu hain arrotz geure alua emakume gehienoi? 
  • Zergatik kostatzen zaigu askotan hitza bera ahoskatzea? 
  • Zergatik ez daki inork ezer Potone-z, Platon-en arrebaz? 
  • Nolakoa ote zen “Potoneren haitzuloa”? 

Gure esentziarekin konektatzeko jardunaldi bat. 

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA. 

Ikasleek Historia eta Filosofian zeharreko bidaia bat biziko dute, arte, geologia, sexologia, anatomia, balio, adierazpen artistiko eta plazer estetikoz zipriztindua.

Proiektuari jarraipena emateko bestelako hainbat baliabide eraginkor ere baditugu gainera. Antzerkia bera Denonartean argitaletxearen bidez argitaratua dago, ikasleekin hainbat pasarte irakurri, gozatu eta aztertzeko… Historian zehar erreferente izan diren filosofo, pentsalarien nahiz oharkabean joan diren emakumeen inguruan sakontzeko bide ere ematen du proiektuak, Potone bezala…

Horrelakorik irudikatzen duzue?... 
”Zer jakingo du nire anaiak!!! … Emakume batek kobazulo honetan bere kateetatik askatzerik balu, ez litzateke ihesian argiaren atzetik tematuko; areago barrenduko litzateke itzalen itzalean unibertsoaren esentziaz jabetzeko”. 

“Potoneren haitzuloa” 
(Potone; Platonen arreba)

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

MAY GOROSTIAGA 
Aktore, irakasle, sortzaile eta antzerki zuzendaria 25 urtetik gorako esperientziarekin. 
2007tik antzerki sozial eta parte-hartzailearen dinamizatzailea eskoletan balore etikoak bultzatzeko. 
2006an Intujai antzerki proiektua sortu zuen Beatriz Larrañagarekin batera.

BEA SEVER
Sexologoa, haur eta gazteen transexualitatean espezializatutako lehen kabinete sexologikoaren sortzailea. 
Adingabe transexualen familiei laguntzeko arduraduna Chrysallis Euskal Herria elkartean lehenik eta Naizen elkartean 2019az geroztik. 
"Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak. Horrelaxe da!”, "Oso erraza", kanpainaren koarduraduna. 

JESUS TAPIA
Filosofia eta Letretan lizentziatua, Historia espezialitatean, Granadako Unibertsitatean, 1996an. Hainbat indusketa eta esku-hartze arkeologikotan parte hartu du Aranzadirekin 1993tik. 2002tik, bazkide aktiboa eta Aranzadiko Historiaurreko Arkeologia Saileko kidea da.  

BEATRIZ  LARRAÑAGA 
Gizarte integrazioan goi-mailako teknikaria. 
Clownaren artean espezializatzen ari da hainbat irakasleren eskutik: Ana Pérez, Antton Valen, Gardi Hutter, May Gorostiaga, Leo Bassi, Virginia Imaz, Pep Villa, Pablo Ibarluzea, Anduriña Zurutuza, Chefo Rodriguez… 

ITZIAR SAENZ DE OJER 
Ikasketaz Pedagogo eta Sexologoa, 2005. urtean ekin zion clown mundua ezagutu eta lantzeari Bazen Behin Clown taldearen eskutik. Ordutik, Peio Arnaez, Gabriel Chamé, May Gorostiaga, Ana Perez, Anduriña Zurutuza, Chefo Rodriguez eta Leo Bassirekin hainbat formazio ikastaro egin ditu. 

EKAITZ GOIKOETXEA
Euskal Filologoian lizentziatua, egun euskal hizkuntza eta literatura irakaslea Beasaingo institutuan. 
Sortzailea. Bertsolaria. Poeta.
Aniztasunaren, izatearen eta askatasunaren inguruko lanketak eskolaratzen eta gizarteratzen dihardu NAIZEN, INTUJAI eta beste elkarte eta eragile batzuekin batera. 
Trans-formatzen dokumentalaren egilea. 
 Mahaitasunez / Mésame emanaldiaren sustatzailea. 

IMANOL ARABAOLAZA
 “Gernika ilunetik argi” eszena zuzendari. 
 “Laida pilota” eszena zuzendari.