Egitasmoa: AMUA

Eragilea : Artedrama

Telefonoa
615779511
Kontaktua
Iasone Parada

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Natur zientziak
Musika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Genero berdintasuna.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
12-16 urte
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
2700€+ BEZ
Jardueraren deskribapena:

Haurtzarokoa, nerabezarokoa eta gaztarokoa garai berezia da, norbanakoak nor diren eta nor izan nahi duten adierazteko garaia. Eta ikuspegi horretatik antzerkia bitarteko ideala da gure ustez. Saiatzen gira antzerkigintza ulertzen semantikoa eta sozialaren artean lotura egiten duen tresna moduan, etengabe ari gira horretan eta are funtsezkoagoa bilakatu da hori gure ikasle gazteen garapenean, bizi dugun kontestuan, zeinetan isolamendua handituz joan den,  espazio-denboraren arteko markak eta erreperioak galduz.

Diziplinen arteko proiektu pedagogiko bat jorratzen dugu: euskara, natura, plastika musika…  AMUA ikusgarriko gaietatik abiatuz, ahotsa eta gorputza landuz antzerki tailerra ikasleek berek idatzitako testuakgaratuz. Hots, idazkera tailer eta metodoak irakasleei eta ikasleei transmititzeko ariketa sinple eta baliagarriak proposatzen ditugu. Euskarari balio erantsi bat eskaintzendiogu. Euskaraz egiten duguna, euskaraz soilik egin dezakegu. Sormen esparrua berriz asmatzeko aukera irekia da, eta paradaz jabetu behar dugu: idazkera, irudimena, gorputza, elkarbizitza.Horrek animaziotik urruntzen gaitu, sormen partekatutik hurbiltzeko, artearekiko lotura afektiboa gauzatzeko aukera eskainiz.

Joko eredu ezberdinak lantzen ahal ditugu, jokatzeko espazioaren eta gunearen arabera (antzokia, plaza, kameraren aurrean agertzea). Jokoa landuz, gorputzarekiko harremana, generoen arteko loturak eta ezagutzak, taldean bizitzeko aukerak lantzen dira.

Gazteak antzerkiarekin buruz buru jarri nahi dituen dinamika berri bateangaude. Ikasgelan bertan, ikastetxean bertan eta antzokietan ere bai. Hiru espazio horiek sinbolikoak direlako, gazteek beharrezkoak dituzten transmisio guneak.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Gure proposamenak bi atal dauzka. Alde batetik, ikastetxean bertan lantzeko erantsitako txosten pedagogikoa jartzen dugu irakasleen eskura. Txosten honen erabilpenari buruzko xehetasun eta gomendioak emateko, txostena bera egin duen eta gure antzerki taldeko kide den Arantxa Hirigoyen irakasle ohiaren laguntza izango dute irakasle parte hartzaileek ikastetxean bertan. (1-2 ordu gutxienez)

Gainera, hala nahi izan ezkero, gure konpainiako kideen eskutik antzerkirako hurbilpen gisa ikastetxean antzerki tailerrak jasotzeko aukera ere badago (1 ordu gutxienez).

Bukatzeko, landutako gaiak eta teknikak oholtza gainean, antzerkia den arte disziplinan ikusiko da: AMUA antzezlana. Emanaldia bukatu eta jarraian, aktoreekin solasaldia egiteko aukera dago.

Jarduerari buruzko txostena:

Erantsita

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Arantxa Hirigoyen.Donostian Euskal Filologia ikasi ondoan eta doktoregotza buruturik Baionan, 17 urtez euskara irakasle egon da Ipar Euskal Herrian. Sehaskatik Seaskara jauzi eginez, kasik.Hainbat urtez, irakaskuntza eta antzerkia bereganatudituen bi mundu dira.  Emozio edo sentimenduak euskaraztransmititzeko lekuen arteko harremana landu, teorizatu eta praktikan jarri du:ikastetxea, hezkuntza arloa, antzokia, artearen arloa.Euskarazko sormen laborategiak sortu ditu, gazteei ibilbide kultural eta artistiko zabala eskainiz. Ikus eta sendi dezaten ere, euskara ez dela hizkuntza akademikoa bakarrik, baizik eta euskaraz sortzen ahal dela, euskaraz jostatzen ahal dela, euskaraz plazera hartzen ahal dela ere bai.2020/2021 ikasturtean, iparraldeko 12 ikastetxetan landu du AMUA antzezlana, irakasleekin, ikasleekin, tailerretan, eta antzerki ateraldietan.

Dokumentu osagarriak
Loturak

Teaserra