Atzealdea

ANTZERKIA EMOZIOEN ETA SINESMENEN ISPILU GISA

Egitasmoa: ANTZERKIA EMOZIOEN ETA SINESMENEN ISPILU GISA

Eragilea : Noemi Cupido

Telefonoa
+34 722337891
Kontaktua
Noemi

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Musika
Gorputz hezkuntza
Etika
Zein balio sustatzen ditu
auto ezagutza, enpatia, irizpide kritikoa, buru-zalutasuna, inklusioa, aniztasuna.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
GUZTIAK
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
GELA BAT
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

TOTALA = 850 € + BEZa (%21) = 1028,25€

Jardueraren deskribapena:

Jarduera honen bidez, nerabeen adimen emozionala eta hauen sinesmenekin harremanetan jarri nahi da antzerkiaren bitartez. Horretarako, hiru unitate didaktikoz osatutako prozesu bat burutuko da:

1. UNITATE DIDAKTIKOA: KONTAKTUA.

Lehenik eta behin, ikasleek norbere buruekin harremanetan jartzeko bisualizazio bat jarraituko dute, ikasle bakoitzak bere gorputza eta buruan zer topatzen duen ikusi ahal izateko. Ondoren, erritual bat egingo da, non bakoitzak paper batean nola sentitzen den orain eta nola gustatuko litzaiokeen sentitzea idatzi dezan. Ondoren, paperak bi kutxa ezberdinetan jarriko ditugu: batean orainean sentitzen dituzten zirrarekin eta bestean zirrara idealenekin. Lehenengo kutxako paper anonimoak irakurriko dituzte eta ea zer iruditzen zaien galdetuko zaie. Papereetan azaltzen den gai bat aukeratuko dute hurrengo egunean antzezlan bat prestatu eta aurkezteko.

2. UNITATE DIDAKTIKOA: ESPERIENTZIA.

Lehenengo egunean aukeratutako sentimendua edota egoera erabiliko dute hura biltzen duen antzezlan bat prestatzeko. Horretarako, istorioaren espazioa, denbora, azaltzen diren pertsonaiak eta haien arteko harremana definituko dituzte alde batetik, eta bestetik, hasiera, korapiloa eta amaiera eduki beharko ditu.

Antzeztu ondoren, esperimentatutakoari buruzko sentimenduak, sinesmenak eta iritziak partekatuko ditugu proposatuko zaien zenbait galderei erantzunez.

Hitz egindako guztia kontutan hartuta eta behar izanez gero, irudikatutakoaren antzezlan ordezkoa proposatu eta egingo da, pertsonaien behar hipotetikoetara hobe egokitu baldin eta badaiteke.

3. UNITATE DIDAKTIKOA: HAUSNARKETA.

Bigarren kutxako mezuak irakurriko ditugu eta veste bisualizazio bat egitera gonbidatuko zaie, non bakoitzak bere egoera ideala nola lortuko duen imajinatu beharko du. Prozesu hau beste antzezlan bat prestatuz eta erakutsiz landuko dute.

Amaitzeko, ebaluazio bat egingo da non lantegian bizitakoa eta ikasitakoa partekatuko da.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

- Espazio diafanoa.

- Musika erreproduktorea eta altabozak.

- Folio txuriak eta boligrafoak.

- Lurrean esertzeko kuxinak edo koltxonetak (hautazkoa)

* COVID19-k eragindako egungo egoera dela eta, prebentzio neurri batzuk hartuko dira, beti ere osasun agintariek transferitutako irizpideetan oinarrituta, hala nola, maskara eta gel hidroalkoholikoaren erabilera, ikasleen arteko 1.5metroko diastantiza errespetatzea eta jardueraren hasieran eta bukaeran espazioa desinfektatzea.

Jarduerari buruzko txostena:

 JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALA

Euskal antzerkigintza hasiera batean antzerki ikuskizuna erritoari lotuta zegoen, eta ongi dakigu herri bakoitzak bere errito formak dituela, bere modu propioak alegia, sakratuarekin eta ezezagunarekin harremanetan jartzeko. Beraz, mimo, mozorro, dantza, kantu eta abarren bidezko harreman hori espazio berri bat sortzeko modu magiko bat zen. Aktoreek, gizabanakoaren joerari kanporakoiari erantzunez, alteritate baten sortzaile ziren eta honek dibertimendua zekarren berekin, aktorearen eta ikusle zein komunitatearen artean harremana sortaraziz jai-giroan.

Euskal Herrian baditugu horrelako erritoen aztarnak harpeetako pinturetan, eta halako antzerki-ukitu bat duten elementu folklorikoak ugari dira, esaterako, bertsolaritza, errandoak eta maskaradak. Fenomeno hauen guztien jatorria oso aspaldian erroturik dago.

Barneko antzerkia 1920. urteen hastapenetik goiti garatu da Euskal Herrian. XIX. mende hondarrean, Martzelino Soroa donostiarrak, antzerki obra onak idatzi zituen, molde klasikoan. 1960. urteaz geroztik, euskal idazle batzuek (Antonio-Maria Labayen, Piarres Larzabal, Telesforo de Monzon, Iñaki Begiristain, Imanol Elias, Daniel Landart, Guillaume Irigoyen, Mattin Irigoyen, Pantzo Hirigaray, Antton Luku...) bai eta idazlan arrotzen itzulpenek aberastu dute euskal antzerkigintza.

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta laurogeiko hamarkadaren hasieran antzerkiaren egoerak nabarmen egiten du onera, ordura arte isilpean eduki zituzten hainbat dramaturgoren lanak ezagutzen hasten dira eta.

Euskal antzerki abangoardistak talde-lanak, bat-bateko happeningak... hobetsi ditu eta egile-antzerkia ukitu eta adierazpide berrie-kin aberastu nahi izan da. Kasu gehienetan, Grotovvski eta besteren esanak gogoan hartuz, testu dramatikoa talde-sorkuntza prozesuaren ondorena zen emaitza bilakatu zen. Oraindik ere, Ander Lipus-en gidaritzapean, Bilboko Mina Espazioa bezalako eremuetan bizirik dagoen muturreko abangoardismo hori leunduz joan da azken urteotan eta, inguruko herrialdetan gertatu denaren ildotik, 90eko hamarkadan testu dramatikoak berriro ere bere garrantzia aldarrikatzeari ekin dio.

Antzerkiak oso leku garrantzitsua bete du kulturan, benetako edo fikziozko istorioen interpretazioaren bidez zirrarak, beldurrak, sentsazioak, zalantzak, kezkak eta horien bidez errealitate horietatik hurbilago edo gutxiago sentitzen den publikoari erakartzeko aukera ematen diolako eta haiekin identifikatu zaitezkeelako.

JARDURAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA

Hezkuntza arloan zirrarek duten garrantzia gero eta handiagoa da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan. Ikasleek inguruan bizitzen dutena eta hautematen dituzten zirrarak, baita irakaslearekin, espazioarekin, ikaskideekin, bere buruarekin eta zereginarekin ezartzen duen lotura emozionalak funtsezko eragina dute beraien garapen pertsonalean eta sozialean, haien ongizate eta errendimenduan ere.

Adimen Emozionala (AE) zirraretatik datorren informazioa prozesatzeko trebetasun intelektualen multzoa da. Sentitzen duguna eta besteek sentitzen dutenen arretarekin hasten da hau, baita hau konfiantzaz adierazteko gaitasuna izatea ere; alde batetik, zirrarak aztertu eta ulertu, eta bestetik, esperientzia emozionala, zirrara bat bizitzearen zergatiak eta ondorioak hautemateko. Azkenik, AE-k zirrarak erabiltzea eta modu eraikitzailean kudeatzea ere suspertzen du, horrela hainbat egoeretan hobeto egokitzen lagunduko digu. Beste modu batera esanda, AE-k egokitzapena eta ongizatea sustatzen duten erabaki jakintsuak hartzea lortzen du eta zirrarek ematen diguten informazio aberatsa kontutan hartzen dituzte, beraz, emozio eta sentimenduei arreta jartzen hastea ezinbestekoa da.

Antzerki Aplikatua berez helburu gisa ez ezik bitarteko gisa ulertzen dena da. Jokoaren balio erantsia eskaintzen du, ikasteko ibilgailu gisa. Antzerki dinamiken izaera ludikoak gelan jendearen inplikazioa eta parte hartzeko maila areagotzen du. Balio horri, zirrarak eta sinesmenak aztertzeko esperientzien ikaskuntza gehitzeko aukera optimoa da. Boalen hitzetan: "Denok egin behar dugu antzerkia nor garen jakiteko eta nor bihur gaitezkeen ezagutzeko".

Hori dela eta, ikaskuntza esperientzia honek Adimen Emozionalerako ikuspegia proposatzen du antzerki dinamiken bidez, honek eraldaketak ahalbidetzen bait ditu “norberaren bizitzari buruzko saiakerak” egiteko tartea eskaintzen duen neurrian.

Gainera, antzerkia ezinbestekoa da, ikasgai kurrikularretan orokorrean aurkitzen ez diren tresnak eskaintzen dituelako, esate baterako, ikasleei talde bateko kide izateak zer balio duen jakitea, balioetan heztea, sormena sustatzea, haien nortasunaren garapena sustatuz, baita arrazoibide kritikoa eta abstraktua, gatazka baten kudeaketarekin eta horrek dakartzan zirrarekin esperimentatzeko gai izateko, edota zure gorputza espazioarekin, besteekin eta zeure buruarekin esperimentatzeko.

Lantegi hau beste ikasgaiekin osa daitekeela uste dut, batetik, gimnastika ikastaroarekin, adibidez, ikaslea bere gorputzarekin eta honen erabilerarekin esperientzia gehiago izaten lagunduko baitio. Bestalde, plastika ikasgaiaren sormena indartuko du, lantegian landuko den ezaugarri garrantzitsuetako bat baita sormena. Azkenean, tutoretzako irakasgaiaren konpetentziak indartzeko oso egokia izan daitekeela uste dut, komunikazioa eta gure beharrak bestearekiko identifikatzea lagunduko digulako.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Noemi Cupido Donostia eta Cadiz artean hazitako aktore, sortzaile, psikologo eta psikoterapeuta da. Psikologian eta RESAD-en antzerki fisikoan lizentziatua, maskararen hizkuntzan murgiltzen da Mar Navarrorekin eta Jacques Lecoq-en pedagogiarekin, Helena Ferrarirekin gorputz adierazpenean eta Chejov teknikan Sol Garrrerekin. Ondoren, besteak beste, Jo Kelly, Carles Vila, Alain Vigneau, David Shiner eta Raul Massanarekin ikasten jarraitzen du.

Hamar urte baino gehiago daramatza arte artistikoen munduan murgilduta. Bere azken lanen artean Euskal Aktoreen Batasunak antolatutako “Sormenaren parte izan” ekimenean zuzendari artistiko gisa lan egiten du, bigarren hezkuntzako ikasleen artean elkarbizitza sustatzeko antzerki-sorkuntzan hain zuzen ere. Aldi berean, zenbait ekoizpenetan parte hartu du, hala nola, “Camino a la perdición”, “La llegada”, “Bizipoza” eta “Por nuestro albedrío” filmetan hain zuzen ere.

Antzezpen grina bere beste bokazioarekin, psikologiarekin, uztartzen du, batetik, bere praktikan psikoterapeuta humanista integratzaile gisa lan eginez, eta bestetik, terapeuta artistiko sortzaile bezala tailerrak emanez.