Atzealdea

Arbeletik gorputzera

Egitasmoa: Arbeletik gorputzera

Eragilea : Kultza

Telefonoa
687396502/ 697746716
Kontaktua
Elene Carreto Velez eta Iker Sanz Goyaz

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Dantza

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gorputz hezkuntza
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH ikasle guztientzat
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

1580€ (BEZa salbuetsita)

Jardueraren deskribapena:

Bitartekaritza artistikorako proiektu honetan prozesu pedagogiko bat irekiko da ikastetxe bakoitzarekin. Hezkuntza eta artea batuko dira proiektuan, bi mundu eta hainbat erakundeen lana uztartuz. Kultza, sorkuntza koreografikoaz eta ekoizpenaz arduratuko da, eta ikastetxearekin elkarlanean arituko dira proiektua ikaslegoaren beharretara hurbildu ahal izateko. Astebetez ikastetxe bakoitzean egonaldi bat egitea proposatzen da bertan sorkuntza prozesu batean murgilduko dira mugimendua, gorputz adierazpen eta dantzaren bitartez. Prozesuaren amaieran erakustaldi bat antolatuko da. Sorkuntza prozesua gazteen ideietan oinarrituko da.
Proposamen honetan norbera bere gorputzarekiko eta beste kideekiko dituzten harremanak landuko dira sormen prozesu bat abiatuz.  Honetan, sortzaileek koreografia bat sortzeko orduan kontun hartu behar dituzten elementuak identifikatu eta landuko dira (soinua, espazioa, erritmoa, gorputzen arteko harremanak,…). Proiektua eta sormen prozesuaren bidez elkarren arteko harremanak, emozioen kudeaketa eta gatazkei konponbidea ematea modu praktiko batean bizitzea eta lancea proposatzen da. Praktikotasunetik hausnartzeko bideak irekitzea, norberak bere egunerokotasunean aplikatzeko beste tresna eta lenguai batzuk eskeiniz. Honetaz gain, sormena abiatzeko momentuan eskolan landutako gai batean oinarritzea bilatuko da, edota beste artelan batean landutako ideia batean.
Prozesua borobiltzeko beste disziplina artistiko bat lantzen duen beste artista batekin saio berezi bat egitea ahalbidetuko da. Honen helburua, beste sortzaile batzuen inspirazio, lanketa, ideia eta prozesuak ezagutzea eta elkarbanatzea da. Azken hau, hautazkoa izango da.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
  • Espazio zabal bat.
  • Musika aparatu bat.
  • Erakustaldia egiteko toki bat, eskolan, kiroldegian edo herriko antzokian.
Jarduerari buruzko txostena:

Justifikazioa

Gaur egun mundu mailan gertatzen ari den pandemia batean murgilduta gaude. Egoera honek frustrazio eta ziurgabetasunarekin lotutako emozio asko azaleratu ditu. Horregatik, mugimendua lenguai bat izanik, gizakiak emozioak kudeatu eta komunikatzeko bidea ezberdinak topatzea ahalbidetuko da proiektuaren bidez, egoera honetan norberak garatzen dituen barne eta kanpo gatazkak bideratzeko.

Horrelako proiektu batean bizitako esperientzia ezinbestekoa da pertsonen arteko harremanak garatzeko. Pertsonen arteko harremanak gizartearen garapenaren funtsa dira eta. Hau da, besteekin garatutako harreman, gatazka eta bizipenen bidez ikasten dugu.

Alderdi honen garapena gizakiek elkarren artean dituzten harremanetan ageri dira, eta ondoren norbanakoak garatzen ditu gatazkak konpontzeko baliabide hori. Gizakiak lehenengo gatazkak bizi eta horrelako egoerak esperimentatzen ditu. Ondoren, honi buruz hausnartu egiten du gertatutakoa identifikatu eta ulertzeko gaitasunak garatuz. Honek gizakiaren alderdi kritikoa garatzeko aukera ematen dio bizitzan zehar gertatutako gatazka eta hauek sortutako egoera ezberdinei aurre egiteko gaitasuna eskeiniz.

Proiektuak, beharrezkoak ditugun trebetasun sozialak garatzea ahalbidetuko du. Partaideek elkarren arteko bizikidetza osasuntsu bat garatzea sustatuko da. Honetaz gain, lankidetza, elkarlana, parte-hartzea eta kooperazioa balioan jarriko dira, gatazka bati konponbidea topatzeko prozesuan funtsezkoak baitira. Partaideek, inprobisaketa, konposizio eta dantza sortzailearen bidez landuko dituzte komunikatzeko eta arazoak konpontzeko tresnak.

Beraz, gatazkak sortzen diren egoera hauek bizitza guztian zehar gertatuko dira, nahiz eta nerabezaroan nabarmenagoak izan eta hauek kudeatzeko zailtasunak eduki. Pandemia garai honek oraindik gehiago areagotzen ditu norberak bere buruarekiko eta besteekiko dituen arazoak. Horregatik, Arbeletik gorputzera proiektuak emozioak kudeatzeko eta komunikatzeko bide berriak eskeiniko dizkie partaideei.

Honezkero, emozioak identifikatzeko, kudeatzeko eta honek dakarren gaztazken konponbidea topatzeko onuragarria da dantza eta sormena, abiatutako prozesuak norbera bere gorputza eta ideietara gerturatzea ahalbidetuko du. Bizipen hauek ere pertsonen arteko harremanak garatzea ahalbidetuko du norbanakoa norberarekin duen esperientziatik kolektibotasunera zabalduz. Sorkuntza prozesu batean edota gatazkak konpontzeko prozesu batean hau gertatzen da.

Honetaz gain, proiektuak pertsonen arteko harreman fisiko eta presentzialak bultzatuko ditu. Mugimendua eta dantzaren bidez aktibo mantenduko dira partaideak, gaur egun, murgilduta gauden mundu teknologikoa alde batera utziz. Egun bizi dugun egoerak teknologiarekiko genuen menpekotasuna areagotzen du eta hutsune hauek betetzeko asmoz, partaideak betiko eta benetazkoak izan diren harreman mota hoietara bueltatzea proposatzen da behintzat une batez. Horretarako ARBELETIK GORPUTZERA gorputzak zein erlazio fisikoak garatzeko, indartzeko eta sendotzeko aukera emango die parte hartuko duten gaztei. Jarduera fisikoa mugimendura eramanez.

ARBELETIK GORPUTZERA proiektuaren funtsa harremanak direnez guztiz beharrezkoa ikusten dugu aniztasun kontzeptuari arreta berezia jartzea. Partaideak elkarren artean komunikatu eta bakoitzak bere nortasunetik elkarbanatu ahalko du esperientzia. Honek, proiektuari aberastasuna ematen dio.

Laburbilduz proiektuan proposatzen den sorkuntza prozesuaren bidez hezkuntza kurrikulumean ezarritako hainbat konpetentzia, helburu eta kontzeptu lantzeaz gain, kirol arloa, eleaniztasuna eta kultur aniztasuna ere landuko dira modu zuzenean harremanak kontzeptuaren baitan.

Gainera, saio berezi bat antolatuko da beste disziplina bateko sortzaile batekin batera artista horrek bere arloko ezagutza batzuk erakutsi eta dantza eta disziplina honen artean nola egin daitezken uztarpenak ikertzeko.

Landuko diren konpetentziak

1. Konpetentzia motorra: honekin harremandutako edukiak integratu eta hauen inguruan eztabaidatuko da prozesuan zehar. Partaide
bakoitza bere mugimendua identifikatu eta gorputzak duen botere komunikatiboaz baliatuko dira emozioak identifikatu eta kudeatzeko.
2. Konpetentzia artistikoa: sormen prozesu batean murgilduko dira honen funtsa diren elementuak identifikatu eta garatuz. Hauek,
gorputza, espazioa, erritmoa, soinua eta gorputzen arteko harremanak dira. Honetaz gain, dantza eta beste disziplina baten arteko
uztarpena egingo da proiektua aberastuz eta alderdi multidisziplinarra eraikiz.
3. Zeharkako konpetentziak: Hizkuntza ez berbala, ikasten ikastera, pentsatzen ikastera, bizitzen ikastera, bizikidetzarako konpetentziak
eta gatazkak konpontzeko gaitasuna landuko dira.
4. Kultur aniztasuna eta eleaniztasuna: Saioetan gorputzaren bidez komunikatuko dira partaideak. Azalpenak ematerako orduan euskera
izango da hizkuntza nagusia. Aldiz, partaideren batek zailtasunak izango balitu elkarren arteko komunikazioa bermatuko da tresna
ezberdinak erabilita.
Horretaz gain, gaur egun gure gizartea garatzeko funtsezkoak diren gaiak ere azaleratuko dira.

Helburuak

  • Komunikatzeko eta emozioak kudeatzeko tresna ezberdinak erakustea beste lenguai batzuk deskubritzeko.
  • Proiektu pedagogiko honek gazteak kultura praktikariak bihurtzea du helburu.
  • Dantza eta kultura eskoletara hurbiltzea hezkuntza prozesuarekin uztartuz.
  • Nerabeen nortasuna eraiki gazte bakoitzak bere gorputzarekin duen harremana galdekatuz, galdekatze hori dantzaren pratikak ekartzen duelarik.
  • Gazteen irekitasuna munduari begira azkartu: umeak interprete eta sortzaile izan daitezen.
  • Laborategi bat sortzea Kultza, eta ikastetxe ezberdinen artean. Ho n e t a n g o r p u t z a r e n mugimenduaren bitartez gatazken konponbidea lantzeko, elkarren arteko herreman osasuntsuak zainduz eta indartuz.
  • Gorputzen aniztasunak mundea aberatsagoa egiten duela ulertzea.
  • Gazteek dantzaren bidez ariketa fisikoa egitea, eskolaz kanpoko orduetan duten gabezia betetzeko.
  • Kulturak eta zehazki dantzak duen balio komunikatiboa azaleratzea eta honetaz baliatzea sormen prozesu baten bidez gatazkak  konpontzeko.
  • Proiektu hone hezkuntza fisikoan, hezkuntza artistikoan eta etikan lantzen diren konpetentzia eta helburuekin bat dator. Honetaz gain, zeharkako konpetentziak lantzea du helburu.
  • Parte hartzaileen arteko bizikidetza osasuntsu bat garatzea elkarren artean lagundu eta kooperatzeko.
  • Bi mundu desberdinen arteko loturak egitea: dantzaren poterea hezkuntza prozesuarekin harremantzea hezkuntza, eta erreminta koreografikoak uztartuz sorkuntza eta ekoizpen artistikoa garatzeko.
  • Proiektu honen bitartez kulturaren balioa eta honek gizartean duen eragina azaleratzea.
  • Sormena eta mugimenduaren bitartez hainbat arlo, kontzeptu eta ideiei buruzko lanketa sakon bat egitea.

Metodologia

Saioa aurrera eramateko metodolgia jolasean oinarrituko da. Honetan oinarrituz koreografiak eta ariketak proposatuko dira beti partaideen ideietatik abiatuta. Sorkuntza gazteei emandako estimulo ezberdinen bidez sortuko da.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Elene Carreto (1995, Durango)

Sortzaile, dantzari eta dantza irakaslea dantza garaikidean. Elenek Euskadiko Goi Mailako Arte Dramatiko eta Dantza eskolan interpretazio eta koreografia titulua lortzen du (2015-2019). Aurretik Rey Juan Carlos unibertsitaten bi urtez Arte bisualak eta Dantza graduko bi urte egiten ditu (2013-2015). Dantzari moduan Ballet Joven de Cámara de Madrid (2013-2015), Nuria Perez konpainia (2017-gaur egun) eta Lokkê de Olatz de Andrés (2019) koreografoekin lan egin du. Sortzaile moduan, 2017an Durangoko Azokako itxieran “19.55 DESAFIOA” pieza aurkezten du eta 2017tik gaur egun arte hainbat kolaborazio egin ditu Olatz Salvador eta Skakeitan musika taldeekin.
Dantzertin dagoen bitartean dantza klaseak ematen ditu Elorriko eskola publikoan (2015-2019) eta The Loopers konpainiarekin batera Dance2gether eta Five Days to Dance proiektuetan parte hartzen du (2015-2019). 2019an Dantzaz konpainian sartzen da dantzari eta mediazio taldearen parte izanda. Bertan, hainbat koreograforekin lan egiteko aukera du, adibidez, Itzik Galili, Vita Osojnik, Martin Harriague, Sade Mamedova, Laida Aldaz, Eneko Gil, Josu Mujika,…mediazio arloan, Dantzabideak, Dantzazubiak, OETH proiektu pedagogikoak eta  Balentziaga museoko bisitaldi dantzatuak, Elektrikal Flower edo Dagaz proiektuetan publiko berriak sortzeko asmoz.
Dantzazen bi urte igaro ondoren, bere lan propioak garatuko ditu sorkuntza, mediazio eta pedagogiarekin harremanduta daudenak. Hauetako asko Iker Sanzekin batera garatuko ditu, Dantzaz bezero edukita.

Iker Sanz (1994, Lezo)

Dantzaren munduan txikitatik murgiltzen da euskal dantzetan hainbat dantza taldetan ikasi eta euren sorkuntzetan parte hartuz. 16 urterekin dantza klasikoko klaseetara joaten hasten da Donostiako Thalia dantza eskolara. Horretaz gain, hainbat proiektutan parte hartzen du, Vitali Safronkine, Iker Arrue edo Eneko Gil koreografoak direla.
16 urterekin, batxilergoa ikasten duen bitartean, dantza tradizionaleko klaseak ematen hasten da hainbat herrietan ( Lesaka, Ibarra, Ordizia, Villabona).
22 urterekin Dantzaz konpainian sartzen da eta bertan hainbat koreograforekin lan egiteko aukera du, adibidez, Martin Harriague, Judit Argomaniz, Vita Osojnik, Sade Mamedova, Josu Mujika, Laida Aldaz, Iñaki Azpillaga, Marta Coronado edo Carmen Larrazekin.
Konpainian 2 urte pasa ondoren mediazio taldearen parte izatera igaro zen, Dantzabideak eta Dantzazubiak proiektu pedagogikoak aurrera eramaten edo Balentziaga museoko bisitaldi dantzatuak eta Elektrikal Flower obrako prizes eta emanaldietan parte hartuz.
Gaur egun, mediazioarekin harremandutako proiektu propioak aurrera eramaten ditu, Elene Carretorekin elkarlanean arituz, Dantzaz edo Global izeneko entitateak bezero izanda.

Zer da Kultza?

Kultza dantza, mugimendu e t a s o r k u n t z a r e k i n h a r r e m a n d u t a k o bitartekaritza proiektuak disenaitu, garatu eta aurrera  eramaten dituen eragile bat da.

Zer da bitartekaritza guretzako?

Dantza eta mugimenduarekin harremandutako bitartekaritza proiektuen bidez gizartearen hazkundean eta eraldaketan eragina izatea bilatzen da. Hauetan gaur egun gizartean garrantzia eta eragin handia duten baloreei buruz hausnartzea proposatzen da mugimendu, sorkuntza eta prozesu artistikoen bitartez.
Esperientzia hauetan elkarren artean bizipenak elkarbanatzea eta komunikatzeko beste bide batzuk aztertzea proposatzen da denok elkarrekin hazi eta ikasteko.