Abestiak X Izpietan

Egitasmoaren izena : Abestiak X Izpietan

Eragilea : Esti Markez eta Iker Lauroba

Telefonoa
689744575 (Esti)
Kontaktua
Esti Markez

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Musika
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Genero berdintasuna, komunikazioa, adimen emozionala, autokonfiantza, sormena, parte-hartzea, musikarekiko sentsibilizazioa…
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Bigarren Hezkuntzako edo Oinarrizko Lanbide Heziketarako zein mailatara edo zein adinetara dago zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edozein mailako ikasleei.
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

800+BEZ = 968€ (BEZ-a barne) . Horren baitan, bi musikarien altak, dietak, garraioa eta soinu ekipo txikia (beharko balitz).

Jardueraren deskribapena:

Jarduera honen sustatzaileak, Esti Markez eta Iker Lauroba izango dira.

Ikerrek ibilbide luzea du musikan. Estik txikitatik jaso izan du musika etxean eta denbora gutxian bere tokia bilatu du euskal panoraman.

Bi artisten esperientziak, bizipenak eta musikarekiko ikuspegia ikasgeletara eraman nahi dituzte proiektu honetan.

Musika barrutik arakatzeko proiektua da, letren esanahia, harmonien zergatia eta melodien garrantzia aztergai izango dituena. Saioak 90 minutuko iraupena izango du.

Ikasleen parte-hartzea bultzatu asmoz, abesti batzuk abestu eta aztertuko dituzte eurekin batera.

Ikasleak, Iker eta Estirekin abestera gonbidatuko dituzte, eurek aukeratutako kanta bat aztertzeko aukera emanaz.

Aukeraketa egiterako orduan, justizia soziala, genero berdintasuna eta elkartasuna bultzatzen dituzten abestiak hautatuko dituzte.

Ondoren, harmonia eta estiloen nondik norakoak aztertuko dira, kanta ezagunetan hain barneratuta ditugun melodiak eraldatuz, estiloen artean nabigatuz, hauek abestietan duten paper garrantzitsua azaleratu asmoz.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Lekua: Ikasleen gela.

Baliabideak: Ordenagailua eta proiektorea.

Iraupena: Ordu eta erdi

Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

Ikasleek sormen prozesua gertutik bizitzea nahi dute, abestiak momentuan interpretatu, egokitu eta eraldatuz.

Euskal panorama musikalean gaur egun ezagunak ditugun hainbat artisten abestiak ikusi eta aztertuko dira, baina baita aurreko belaunaldietako abestiren bat ere.

Saioaren lehen atalean, Ikerrek eta Estik bizpahiru abesti abestuko dituzte bi ahotsetara. Ondoren, ikasleekin batera ezaugarriak aztertuko dituzte, melodia, letra, egilea… Musikaren pertzepzioa subjetiboa denez, abestiak mezu ezberdinak iradoki ditzake hartzailearen arabera.

Harmoniarekin jolastuko dute jarraian, akorde maior eta minorren arteko ezberdintasuna ikusteko, abesti berdina bi modutan nola aldatzen den ikusiko dute gitarraren laguntzaz.

Abeslariaren abesteko moduak ere garrantzi handia du entzuleak abestia sentitzeko orduan. Kasu honetan ere jolas berdina egingo da, Estik abesti bat abestuz eta Ikerrek abesti berdina, bakoitzak bere estiloan.

Amaitzeko, ikasleei hainbat abesti emango zaizkie aukeran, eta beraiek hautatutako kanta abestuz emango zaio saioari amaiera, beraiek ere abestera animatuz.

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

Aukeratuko dituzten abestiek, justizia soziala, genero berdintasuna, elkartasuna eta aniztasuna izango dituzte oinarri, gazteen artean, kontzientziazioa bilatu eta gizarte balioak lantzeko asmoz.

Garrantzitsua iruditzen zaie gazteek gaur egun entzuten dituzten musika estilo batzuetan helarazten diren gai eta letren inguruan hausnartzea.

Saioan zehar, ikasle guztien parte-hartzea bultzatuko da, abesti jakin batzuetako hainbat esaldi beraiekin batera aztertuaz.

Pertsona bakoitzak modu ezberdinean interpretatzen ditu abestiak eta letrak. Musikak, libreki sentitzeko askatasuna bultzatzen du eta hori jarri nahi da mahai gainean.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Iker Lauroba:

Iker Lauroba, Donostian jaio zen 1975ko Urriaren 12an.

25 urte inguru daramatza kontzertuak eskaintzen eta 25 disko baino gehiago grabatu ditu bere ibilbidean.

Lau urte daramatza Musikariak Ikastetxeetan ekimenaren barruan saioak eskeintzen, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan zehar.

Bi urte daramatza, “musika modernoaren konposizioa” izeneko proiektua eskaintzen Kultura Eskola Katalogoan.

Axular Lizeoan musika irakaslea da eskolaz kanpoko ekintzetan, gitarra, pianoa eta bateria irakatsiz.

Goazen telesailerako hainbat abesti sortu ditu urte guzti hauetan, baita telebistako saio batzuetarako ere.

Talde ezberdinetan jo izan du bere ibilbidean zehar (Lauroba, Izaro, Sara Azurza…)

Esti Markez:

Esti Markez, Aian jaio zen 1999ko Uztailaren 23an.

Esti Markezek, txikitatik izan du musikarako grina, etxean eta familian orduak ematen zituen kantari bigarren eta hirugarren ahotsak bilatzen.

Bi disko grabatu ditu orain arte, beste hainbat diskotan parte-hartu duen arren.

Azken bi urtetan, Musikariak Ikastetxeetan ekimenaren barruan saio ugari eskaini ditu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.