Atzealdea

ARRAKASTA BATEN GAKOAK

Ostirala, 23.04.2021 , 18:00
Gaztelera
Descargar PDF

ARRAKASTA BATEN GAKOAK

Urte gozoak dira ikus-entzunezkoetarako Gipuzkoan. Gure lurraldeko talentua disziplina guztietan nabarmentzen ari da: zuzendaritzan, interpretazioan, gidoi arloan, ekoizpenean … Eta hemen sortutako serie eta filmek arrakasta dute nazioarteko lehen mailako jaialdi eta plataformetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak omenaldia egin nahi dio sektoreari, Goya, Feroz eta Forqué sarietan lortu dituen azken errekonozimenduen harira.

Ekitaldi honetan protagonistetako batzuk elkartuko dira, eta arrakasta horren arrazoiei buruzko ikuspegia emango digute, bai eta Gipuzkoako eta Euskadiko ikus-entzunezkoen hurbileko etorkizunari buruzko iritzia ere.

Ane Gabarain, Diego San José, Koldo Zuazua

GONBIDAPENA LORTU