Atzealdea

Artea Antzezten

Egitasmoaren izena : Artea Antzezten

Eragilea : Borobil Teatroa

Telefonoa
656759557
Kontaktua
Anartz Zuazua

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Kreatibitatea, irudimena, garapen emozionala, historia eta artearen ezagutza
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
2.700 € (BEZa barne)
Jardueraren deskribapena:

Jarduera honen helburua jakinmina eta motibazioa sortzea da, artelan bat modu dinamiko, poetiko eta pratikoago batean begiratzen ikasten dugun bitartean. Antzerki begirada bat alegia.

Ideia nagusia esperientzia eszeniko bat sortzea da, artelan bat abiapuntu bezala hartuta. Artelan hau, beraz, beste berri bat sortzeko basea izango da. Lehen artelan honetara gerturatzeak, ikasleek hau ulertu, disekzionatu eta lantzea eragiten du eta, era berean, berri bat sortu, hizkuntza berri batean eta berezkoa eginez. Ikasleei artelana hautatzeko aukera emango zaie. Margo, eskultura edo argazki lanak izan daitezke, besteak beste. Klasikoak edo gaur egunekoak. Konkretuak edo abstraktuak.

Forma azterketa egingo da: egilea zein den, garaia, estiloa, kolorea, forma, etab. Eta analisi kontzeptuala ere: bertan gertatzen ari dena, nortzuk diren konposatzen duten pertsonaiak, zer soinu edo musika izan dezakeen irudiak, pertsonaiek zer esaten ari ote diren, nondik sortzen den eszena hori. Koloreen eta formen dinamika aztertuko da eta honek bakoitzean sortzen duen emozioa.

Emozioa, etimologikoki mugimenduan jartzea esan nahi duen hitza. Artelana konposatzen duen materiala edo materialek sortzen edo pizten duten emozioa aztertuko da. Burdinez bihurrituta dagoen edo zurez eginda dagoen zerbait ez dira gauza bera. Hau da, elementu eta materialen poetika landuko dugu eta, horretan oinarrituta, koloreen eta formen barruan ezkutatzen diren pertsonaiak ezagutuko ditugu. Margolanaren konposizioak eszenaren gaia ezagutaraziko digu. Kolore bakoitzaren, forma bakoitzaren edo melodia bakoitzaren azpian emozio bat dago eta denak antzerki eszena bihurtu daitezke.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Ikastaroan parte hartzen duten ikasle kopuruaren arabera, espazio handiagoa edo txikiagoa beharko da. Minimoa, hala ere, mahai guztiak batu eta eszenatoki bat sortzeko aukera ematen duen gela bat izango da. Espazio guztiek korronte-hargune bat izan beharko dute. Jarduera garatzeko beharrezkoak diren gainerako materialak guk emango ditugu.

Jarduerari buruzko txostena:

Ikasleen behaketa gaitasuna garatzea dugu helburu, “zentzumen guztiekin” behatzen ikastea. Talde bezala, beste partaideen ikuspuntuak entzungo ditugu. Euren iritzia ekarpen handia suposatzen du eta bakoitzari buruz asko esaten du era berean.

Jarduera artistiko desberdinak erlazionatu nahi ditugu; kasu honetan, pintura, eskultura eta antzerkia. Formak, koloreak, pertsonai batek mihisean edo agertoki batean duen kokapena, ez dira kasualitatetik sortzen, ez daude hor zentzurik gabe, baizik eta margolari edo eskultoreak izan duen intentzio edo asmoarengatik.

Batzuetan zerbait ez zaigu gustatzen ulertzen ez dugulako (lan abstraktu bat adibidez). Lau hau eginda dagoen materiala aztertzerakoan, bere formak, tonuak, ehundura, etab, hobeto uler dezakegu lana bere osotasunean. Bere historia, artistaren asmoa, edota honen testuinguru historiko eta pertsonalak zer-nolako eragina duen irudikatutako lanean.

Gizartearen balio kulturalekiko estimua piztu nahi dugu ikasleengan, hauek maite eta errespetatzen ikasteko. Gaur egungo ikasleek, teknologia berriei esker, ia dena ikusteko gaitasuna dute. Baina benetan, zerbait ikusten ari dira? Kontsumo azkarra da, ezer aztertu gabe. Nola jakin dezakegu zerbait gustatzen zaigun ala ez aurretik segundo bat gelditzen ez bagara, ukitu edo usaintzeko momentu bat hartzen ez badugu, konparatzeko beste ezer ez badugu?

Ikastaroak bi ordu eta erdiko sei saio izango ditu bi hilabetetan zehar banatuta. Goizez edo arratsaldez izan daiteke. Ikasle kopurua ezingo da 25 baino gehiago izan.

Talde lana da ikastaro hau interesgarria egiten duena. Pertsona bakoitzaren ikuspegia baliozkoa da, garrantzitsua da. Lanari buruz gauza pila bat ematen dizkigu eta taldea artistikoki eta kulturalki elikatzen du.

Saio bakoitza beroketa batekin hasiko da ikasleak harkor egoteko prestatzeko. Aztertuko den lanaren irudia proiektatuko da eta baliabide desberdinak erabiliz lan egingo dugu.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

MANU MUNIATEGIANDIKOETXEA (Bergara, 1966), Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean Pintura eta Eskultura espezialitateetan.

Bakarkako erakusketak eskeini ditu Bilboko Rekalde Aretoa, Caja de Burgos Arte Zentroa, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea, La Conservera de Murcia edo Alzuzako Jorge Oteiza Museoa Fundazioa bezalako areto instituzionaletan eta “Muestra de Arte Joven, Pintura Mutante o Planes futuros” (Baluarte, Pamplona 2007) bezalako talde erakustaldi nabarmenetan ere.

Nazioarteko azoka garrantzitsuetan parte hartu du, hala nola, ARCO, FRIEZE ART FAIR, ART BASEL MIAMI BEACH edo CIGE (China International Gallery Exhibition). Caja Madrid-eko 2000. urteko “Primer Premio Generación”, Eusko Jaurlaritzako Gure Artea Saria 2000, 2001eko Endesa Beka eta 2005 Altadis Beka eskuratu ditu besteak beste.

Beste bilduma publiko eta pribatu aipagarri batzuen artean ondorengo lekuetan ditu lanak: Madrilgo Reina Sofía Museoan, Gasteizko ARTIUM Museoan, Iruñeako Nafarroako Unibertsitateko Museoan, CIFO Miamiko Fontanals Cisneros Fundazioan, Coruñako Unión Fenosa Bilduman, Valaddolideko Arte Garaikideko Patio Herreriano Museoan, Valentziako CAM bilduman, Altadis Bilduman, Caja Madrid Bilduman, Kutxa Bilduman, Caja Burgos Bilduman, Extremadurako Juntako Bilduman, Murtziako Autonomia Erkidegoko Bilduman, Arabako Arte Ederren Museoan, Banco de España-ko Bilduman, L'Oreal bilduman, Coca-Cola Espainia Fundazioan edota Iruñea eta Gasteizeko udaletxetan.

ANARTZ ZUAZUA (Donostia, 1973), ESCIVI-n irudia eta soinua ikaski zuen. Musika Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Antzerkia Antzertin (Euskal Herriko antzerki eikola), Madrileko W. Layton laborategian eta Pariseko J.Lecoq antzerki eskolan.

Aktore eta zuzendari bezala Euskal talde desberdinekin aritu da. Gorringo taldearen “Kutxidazu bidea Isabel” zuzentzen du, euskarazko antzerkian aurrekaririk gabeko publiko arrakasta izan zuena.

2006an "Xomorroak" lanagatik Max sarietarako izendatu zuten. Telebistan zenbait telesailetan aktore lanak egin ditu. Wazemank eta "DBH" telebistan zuzendu dituen programa arrakastatsuenak dira.

Zineman aktore bezala film desberdinetan aritu da. 2010. urtean “Él nunca lo haría”, bere lehen film laburra, zuzentzen du 40 sari baino gehiago lortuz. Besteak beste, Canal Plus France saria Montpellierreko zinemaldian edo Donostiako Giza Eskubideen Jaialdiko Gazteen Saria.

2012an Borobil Teatroa taldea sortzen du. Bere lehen lanak "Ali Baba eta 40 lapurrak" FETENeko interpretazio saria irabazten du. Ondoren, "On Egin", "GU, ez gaude bakarrik“, “Jokoz Kanpo”, "Roman eta Julieta” eta "Hansel & Gretel" estreinatzen ditu.

Hezkuntza alorrean, 17 urte baino gehiago daramatza antzerki ikastaroak ematen Gipuzkoako hainbat ikastetxetan. 2020an “Borobil Teatroa Estudioa” irekitzen da, Donostiako Gros auzoan kultur sustatzaile izateko asmoa duen lekua