Atzealdea

Artea eta Aisialdia, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko

Artea eta Aisialdia, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko

Herritarrei ondarea beste modu batera ezagutzera emateko jardunaldiak Gipuzkoako udalerri askotan ospatuko dira, eta horretarako ehunen bat ekitaldi antolatuko dira.

-ren irudia Artea eta Aisialdia, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko

María José Telleria Kulturako zuzendariak Ondarearen Europako Jardunaldien edizio berri bat aurkeztu du. Europako Kontseiluak sustatu eta Foru Aldundiak antolatzen ditu.

Edizio honetako gaia “Artea eta aisialdia” izango da, eta goiburu horren azpian antolatu asmo dira ehun jarduera inguru, Gipuzkoako hainbat herritan gauzatuko direnak. Jarduera horietan, eragile ugarik parte hartuko dute, helburua izanda publikoak, oro har, aukera izatea ohi ez bezalako modu batean ezagutzeko makina bat baliabide, zerikusia duena ondarearekin, artearekin eta aisialdiarekin.

Egitarauaren barruan, hainbat ekintza sartuko dira: alde baterako erakusketak, bisita eta ibilbide gidatuak edo antzeztuak, erakusketa fisikoak eta birtualak, jolas tradizionalak, tailerrak, jardunaldi gastrokulturalak, eta abar. Era berean, prentsaurrekoan parte hartu du Ane Rotaetxek, programaren koordinatzaileak, baita ekitaldien antolakuntzan lankide izango diren kultur eta kirol eragile batzuek ere.

“Oraingo honetan, asmoa da azpimarratzea ondareak eta arteak alderdi asko dituztela entretenimendu iturri gisa, eta horiei esker gizakiak bere eguneroko bizimodutik ihes egin dezakeela, kulturaren zati batez jabetuz, eta bihurtuz egile, ezagutzaile, babesle eta protagonista”, azaldu du Telleriak.

Aurten, publikoari eskatuko zaio esploratu ditzala aisialdiak ondarearekin zerikusian dituen osagai ukigarriak eta ukiezinak. Gaia, zabala da, eta hainbat arlo ukitzen ditu, ikus-arteak ez ezik, baita ere zinema, zirkua, feriak, dantza, jaiak, jolasak, irakurketa, musika, fotografia, irratia, telebista, antzerkia, turismoa, eta kirola.

Telleriak kultur eragileei iradoki die aisialdirako leku erakargarriak esploratu ditzatela, eta informazioa eman diezaiola publikoari ondareak eta horretaz gozatzeko gaitasunak eskaintzen dizkigun alderdi ludikoei buruz. Ezagutu eta gogoratu dezatela atzoko eta gaurko zein formak eta lekuk ematen diguten aukera artearekin eta sorkuntzarekin entretenitzeko.

Zenbait ondarek, inspirazio iturri gisa, aukerak ematen dizkigute giza sorkuntzaren adierazpenetara hurbildu eta horietaz gozatzeko. Alde batetik, ondare honek: antzerkia, opera eta kontzertuak, dantza, txotxongiloak, mimoak, kaleko ikuskizunak, magia, eta lotutako eskulangintzak; eta bestetik, ondare honek: ipuinak eta narrazio herrikoiak, kirola historian zehar, eta literatura.

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko aldundiak elkarlanean ari dira, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, jardunaldiek Euskadi osoan izango duten eragina indartzeko, ahaleginak optimizatzeko eta esperientziak trukatzeko. Jardunaldi hauek Europako Kontseiluak sustatuak dira, eta Gipuzkoan Foru Aldundiak antolatuak, lurraldeko eragileekin lankidetzan.

Jardunaldi hauen xedea da ondareari balioa ematea, Gipuzkoako herritarrei ohi ez bezalako beste modu batean gerturatuz, gai komun batekin, eta egun jakin batzuetan. Ekintzak irailetik azarora bitartean izango dira.

“Gerturatze horrekin lortu nahi dena da ondarea kontserbatu beharraz sentsibilizatzea, gizarte kohesioari laguntzen dion elementu bat baita, kidetasun sentimendua indartzen duena, Gipuzkoari berezitasuna ematen diona, gure oraina ulertzen eta interpretatzen laguntzen diguna eta, aldi berean, rol nagusi bat betetzen duena gure gizartearen garapen ekonomikoan”, esan du Kulturako zuzendariak.

ONDAREA, PLAZARA!

Laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldietara batuko da Gipuzkoa. Ekitaldi kultural hauek batzen dituen programaren helburua herritarrak ondareak duen garrantziaz sentsibilizatzea da.

Programaren barruan bisita gidatuak, hitzaldiak, mintegiak, tailerrak, erakustaldiak, erakusketak eta kontzertuak egin ohi dira, urrian ospatzen diren ekitaldi hauen bitartez jendeak Gipuzkoako historia eta kultura ezagutzeko aukera izan dezan.

Urtero gai bat ardatz hartuta ekitaldi kultural ugari egiten dira. Aurten hautatutako gaia honako hau da: "artea eta entretenimendua”. Ondarea plazara!” esloganaren pean, publikoak ondare entretenigarrienak topatuko ditu.

Gure aisialdia ez da bakarrik gure eginbeharretaz alde egiteko erabiltzen degun denbora, gure nortasuna definitzen du baizik: futbol talde bateko kideak gara, zinefiloak gara, mendizaleak gara, antzerki zaleak gara edo txantxalariak. Erromerietara joaten garen gendea gera, plazan dantzantzea gustatzen zaigun gendea mus-era jolasten degun gendea gera edo kontzertuetara gerturatzen garenak. Gauza hauen guztien atzean ondare material eta immaterialak aurkitu ditzakegu, gure kultura eta ohiturak definitzen dituztenak.

Azken finean, teloia ez litzateke irekiko eszenatoki, testurik, jantzirik eta aktorik gabe. Ondarearen Europako Jardunaldiak aukera ezin hobeak dira gure ondare dibertigarria erakusteko. Ondarea ospatu dezagun!

KRONOGRAMA

  • Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai Aritzi Kultur Etxean Zumarragan
  • Maiatzaren 6an: Parte hartzeko deialdia eta proposamenak aurkezteko EPEA
  • Maiatzaren 14an: Parte-hartzaileek aurkeztutako proposamenaren bidalketa azken onarpenerako
  • Maiatzaren 25a: Behin betiko proposamenaren bidalketa eta zuzenketak

IDEIAK

Ondarearen Europako Jardunaldiak direla -eta, bolatokien historian zehar ibilaldi bat egin, leku hauetan txapelketak eginez. Ekitaldi honek jokoak eta bolatokien ondare historikoaren inguruan emandako azalpenak nahasten ditu. Jai popularren inguruko proiekzio zikloa: hala nola Tolosako inauteriak, herri-jaiak.. Kirol taldeen historia aztertu, iraganean lan egiteko lekuetara lotutak daudenak.