Atzealdea

ARTFORMERS Talks Program topaketa.

ARTFORMERS Talks Program topaketa.

Asmoz Fundazioak hainbat hitzaldi eta sinposio antolatu nahi ditu proiektu artistikoen komunikazio digitala hobetzeko, artearen eta kultura garaikidearen profesionalei zuzenduta.

-ren irudia ARTFORMERS Talks Program topaketa.

Maite Alonsok koordinatuta, kultur sektoreko eta berrikuntza digitaleko profesionalek osatzen dute ARTFORMERS Talks Program topaketa.Teknologia arte garaikidearen ekosistemara hurbiltzean sakonduko da, baita Internetek ingurune fisiko eta birtualean duen eraginean ere.

 

HELBURUAK

  • Gipuzkoako Artista eta kultur-eragileen kulturalen profesionalizazioa ahalbidetzea gaitasun digitaletan oinarrituriko difusio praktikak integratuz: kontestu garaikidean potentzialak izatea eta hauen nazioartekotzeko sarbidea erraztea.
  • Arte garaikidea irisgarria ez den segmentuetara iritsi ahal izatea eta partaidetza bultzatzea.
  • Eragile artistiko-kulturalen arteko saretzea, ezagutza eta elkarlana sustatzea belaunaldi artekotasuna eta zeharkakotasunarekin
  • Gipuzkoako Artista gazteak sustatzea eta proiektu berrien hazkundean laguntzea.
  • Euskal Herriko jarduera artistiko-kulturala homogeneizatzea, Gipuzkoa aktibatzea.
  • Bitarteko digitalen arloan, Gipuzkoako kultur-eragileen errealitatea eta beharrak

 

HARTZAILEAK

Gipuzkoan interes edo izaera profesionala duten Industria kulturaleko agenteei zuzenduta dago (banakakoak naiz kolektiboak) eta bi sektore hartzen ditu bere baitan: egonkortuak eta hasi berriak batetik, eta proiektuak digitalki sustatu nahi dituzten artista eta sortzaileak bestetik. Esate baterako: Artistak, dantza taldeak, musika taldeak, komisarioak, galeristak, diseinatzaileak, zinegileak, literatura- egileak, etab

 

Informazio gehiago:

https://asmoz.org/eu/producto/artformers/