Atzealdea

ARTISTA LIBURUA: EZAGUTZA ANITZEN GORDAILUA

Egitasmoa: ARTISTA LIBURUA: EZAGUTZA ANITZEN GORDAILUA

Eragilea : ARTELIBURU 21

Telefonoa
605706391
Kontaktua
Eluska Kortajarena

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikus-arteak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Gaztelania
Ingelesa
Natur zientziak
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Ingurumena errespetatzea eta zaintzea, materialak baloratu, birziklatu eta zaintzen ikastea, bizikidetza, aurreiritziak gainditzea, ezaugarri pertsonal edo sozialek eragindako diskriminazioak gaitzesten ikastea, malgutasunjarrerak eta elkartasuna gailentzen ikastea, taldeko jardueretan parte hartuz, interesa eta tolerantzia azaltzea.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Gela batentzako 8 saioetako ikastaroa (2 irakasle): 700€ (BEZa salbuetsita)

Jardueraren deskribapena:
Honako hau, aukeratutako ikasgaian jasotako ezagupenak, ikasleek beraiek sortutako Artista Liburuan irudikatu edo islatu ditzaten  proposamena da. Adierazpide artistiko plastiko bat da Artista Liburua (genero artistiko garaikidea). Artelan bat da bere horretan, forma eta eduki ugari izan ditzakeena. Bere garrantzia diziplina artistiko eta kultura guztiak agertzeko gaitasunean datza: liburuaren ofizio eta arte guztiak, zientzia, historia, musika, eskultura, argazkigintza, literatura, poesia, eskultura, pintura, ekoizpen elektronikoak eta abar luze bat, bakarka edo konbinatuta.
Artista Liburu formatu ezberdinak irakatsiko zaizkie ikasleei, honek eskaintzen duen sormen askatasunaren bitartez, ikasleek barneratutako
ezagutzak islatu ez ezik, emozioak, sentsibilitatea eta sena agerian jartzeko erreminta ezin hobea lortuz.
Artista Liburua, gelan ikasitako eta landutako jardueren gordailu bilakatu nahi da, hau da, ikasgaian landuko diren ekintza ezberdinen  bateratzailea.
Lanketa hau guztia, ikasgaiaren irakaslearekin batera egingo da. Ikastaroa ordu beteko (ohiko klase baten iraupena) 8 saioetakoa izango da.
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
Ikastaroa plastika gelan, ikasgelan edo eta behar izanez gero, ikastetxeko beste areto batean (liburutegi, gela balioanitza…) emango genuke.
Materialei dagokionez, ikasleek beraiek izan beharko lituzkete: arkatza, ezabagoma, zorrozkailua, boligrafoa, errotulagailuak, margoak, guraizeak,
kola…
Gainontzeko materialak, hala nola, koadernaketarako jostorratzak, haria, papera, kartulina, kartoia eta kola berezia guk jarriko ditugu.
Ikastaroa euskaraz den arren, erdaraz ere eman genezake.

 

 

Jarduerari buruzko txostena:

ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALA

Artean elementu nagusi bezala azaleratu da artista-liburua. Ez da bakarrik testu bat, artista batek ohiko inprimaketa-teknika batez dekoratutako orrietan inprimatutakoa. Artista batek edo gehiagok guztiz sortutako objektu bat da, ez duena zertan konbentzioen mugen araberakoa izan. Izan daiteke halakoa, edo muzin egin diezaioke mugetako bakoitzari. Baliteke testurik ez izatea, ezta paperezko orririk, aurrealderik edo liburuarekin lotu ohi dugun beste berezkotasunik ere.
Antzinako buztinezko oholtxoetatik hasi, miniaturiko kodizeetatik igaro eta gaur egungo liburu elektronikoetaraino, ideiak idatziz edota marrazki bidez gordetzeko eta transmititzeko tresna bat baino ez da liburua, eskuz erabil daitekeena.
Ez dio axola ideia horiek zizelkatuz edo bide elektronikoz idatzi diren, ezta erabilitako euskarria harria, papera edo pantaila likidoa den.
Adierazpide artistiko plastiko bat da Artista Liburua. Arte-lan bat da bere horretan, forma eta eduki ugari izan ditzakeena. Bere garrantzia diziplina artistiko eta kultural guztiak agertzeko gaitasunean datza: liburuaren ofizio eta arte guztiak, zientzia, musika, eskultura, argazkigintza, literatura, poesia, eskultura, pintura, ekoizpen elektronikoak eta abar luze bat, bakarka edo konbinatuta.
Artista liburuak, arteak berezkoa duen bezala, eboluzionatu egin du. Bertan,prozesu, gai, ideia eta kontzeptu ezberdinek bat egiten dute. Guzti honek, ekintzen erregistro-garraiatzaile ezin hobean bilakatzen du liburua.

ARLO PEDAGOGIKOA

Ikastaroaren helburu orokorrak:
- Artista Liburuak adierazpide artistiko plastiko bezala duen garrantzia azpimarratu eta ikasleei irakastea, ikasgaiko curriculumean txertatuaz.
- Esplorazioaren, jolasaren eta esperimentazioaren bitartez, era naturalean ikastea.
- Artista Liburuak eskaintzen digun sormen askatasunaren bitartez emozioak, sentsibilitatea eta sena agerian jartzea.
- Plastikak eta ikus-mintzairek, bizipen, sentimendu eta ideien adierazpide gisa duten garrantzia baloratu, inhibizioak gainditu eta norberaren oreka eta ongizaterako lagungarri direla konturatzea.
- Sormena eta komunikatzeko aukerak aberastea, Artista Liburuaren inguruko kodeak, terminologia eta prozedurak erabiliaz.
- Artista Liburuak ikertzeak eskaintzen duen adierazpen-aukerez jabetzea, sormen-prozesuak suposatzen duen hobetze ahalegina baloratuaz.
- Originaltasuna lantzea. Konponbide ezberdinak bilatzen ikastea.
- Ingurumena errespetatzea eta zaintzea.
- Materialak baloratu, birziklatu eta zaintzen ikastea.
- Berezko ahalmenen garapena.
- Aurreiritziak gainditzea.
- Beste pertsonekin harremana landuz, ezaugarri pertsonal edo sozialek eragindako diskriminazioak gaitzesten ikastea.
- Taldeko jardueretan parte hartuz, interesa eta tolerantzia azaltzea.
- Malgutasun-jarrerak eta elkartasuna gailentzen ikastea.

Ikastaroaren helburu zehatzak:

- Artista liburu bat zer den ikastea.
- Artista liburu bat egitea, lehen ideiatik azken emaitza arte.
- Ikastolaz kanpoko ezagutzak klasean txertatzea.
- Bizitza errealeko adibideak gelara eramatea.
- Artista Liburua, gelan ikasitako eta landutako jardueren gordailu bilakatzea.

Ikastaroaren programa:
- Liburuak historian zehar izan dituen forma eta materialak azalduko dizkiegu.
- FANZINEA: Adibideak erakutsi / Jostorratza eta hariarekin Fanzine bat egingo dute ikasgaian jasotako ezagupenekin. Bertan hizki, marrazki, iritzi, argazki, komiki eta abar jarriko dituzte. Posible izanez gero, honen fotokopiak egin eta beste ikaskideekin partekatuko lirateke.
- LIBURU KOLEKTIBOA: Ikasleak 4naka jarriko dira. Bakoitzari A3 bat emango zaio eta hori tolestu behar du liburuxka bat egiteko. Liburuaren
alde bat orrialdeak izango dira eta bestea kartela. Bakoitzak liburuaren orri bat egin eta besteari eman behar dio. Ikasgaian jasotako ezagupenak islatuko dituzte bertan, ahal izanez gero, ikasgaiaren irakasleak talde bakoitzari jarriko dien gai baten inguruan idatziaz eta marraztuz. Ezingo dituzte paperaren bestaldera pasatzen diren margoak erabili.
- AKORDEOI MODUKO LIBURUA ETA TOLESDURAK: Akordeoi moduko liburuak nola egiten diren erakutsiko diegu. Baita hiru tolesdura mota
ezberdin erakutsiko dizkiegu ere. Ikasitako eraikuntza bat aukeratu eta bertan, marraztu, margotu, idatzi, itsatsi eta abarren bidez, ikasgaian
jasotako ezagupenak txertatuko dituzte.
- AZKEN PROIEKTUA: Ikasitako forma ezberdinak Artista Liburu bakar batean txertatu, honek, tapa bereziak izango dituelarik. Ikasgaiaren
irakasleak emandako gai batzuen artean bat (edo bat baino gehiago konbinatuz) aukeratu beharko dute, honen inguruan beraien Artista
Liburuari gorputza emateko. Nahi dituzten teknika ezberdin guztiak erabiliko dituzte.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

arteliburu21
Arte eta kultur elkarte bat da, irabazi asmorik gabekoa eta 2013-an jaio zen (helbidea Donostian du, Buenavista 30). Helburua, berriz, orokorrean, liburuaren arte eta ofizioak ezagutu, aztertu, esperimentatu, ekoitzi eta zabaltzea da. Eta zehazki, arte koadernaketa eta artista liburuaren inguruan dagoen guztia da. Informazio gehiago: www.arteliburu21.com

Maialen Arocena
Maialen Arocenak, Donostian bizi den Irungo artista plastikoa da. Bilbon egin zituen Arte Ederretako ikasketak 2008 eta 2013 artean, non arte
grafikoetan espezializatu zen.
Txikitatik, bidaia-koadernoekiko zaletasunak bultzatuta, artista-liburuaz eta koadernaketaz interesatu zen eta bere liburuak sortu ditu eta baita Artista Liburuarekin lotutako hainbat tailer eman ere.
Hainbat ekimenetan parte hartu du eta Irungo Udalarekin, Bitamina faktoriarekin, Tabakalerarekin, San Telmo museoarekin eta Gaztelekuarekin, lan egin du besteak beste.
arteliburu21 elkartearekin batera, "Liburu abenturazaleak" mugaz gaindiko proiektu kolektiboan parte hartu zuen eta ekimen horren barruan,
Tabakaleran artista-liburuaren eta esku hartutako liburuen hastapentailerrak eman zituen.
San Telmo museoan, Nagore Legarretarekin batera, koadernaketa intentsiboko tailer bat eman zuen, “argazkia liburu” fenomenoaren
jardunaldietan.
Horretaz gain, Kutxa Kultur Plazan, bere obra erakutsi eta zuzenean lan egiteko aukera izan zuen.
Egun, Zurriola-Arte Eskolako irakaslea da eta Artista Liburuari buruzko tailerrak ematen ditu, azkenekoa, Zurriola Ikastolako batxilergoko
ikasleentzako teknika grafikoen ikasgaian txertatutako 6 saioetako tailerra.

Eluska Kortajarena
Arte Ederretan lizentziatu zen 1998an. ARTEKO galerian langile zela (1998- 2015 artean), arteko TALLER, izeneko arte plastikoen irakaskuntza tailerra sortu zuen 2004ean. Gaur egun, bertako irakasle eta zuzendari izaten darrai.
2012an, Artista Liburuei buruzko tailerrak sustatzen hasi zen Luis Barrios Artista Koadernatzailearekin. Honela, 2013an, beste artezale batzuekin batera, arteliburu21 elkarte artistiko kulturala plazaratu zuen. Egun, zuzendaritza Batzordeko kide izanik, bere ardura da kudeaketaren zati handi bat eta, batez ere, haur, gaztetxo eta helduentzako heziketaprogramak jorratzea.
Zurriola-Arte Eskolako irakasle ere bada eta arte plastikoko tailerrak, Artista Liburuarekin zerikusia duten proiektuak zein tailerrak gauzatzen eta ematen ditu.
Hala nola:
- 2013 / Urmara Museoan tailerra, Alkiza
- 2016 / Energia_Olatuak 2016, Lauaizeta Ikastetxean tailerra · Urretxuko Kulturetxean tailerra.
- 2017 / Berako Herri Liburutegian tailerra · Igartubeiti Baserrian tailerra, Ezkio-Itxaso.
- 2018 / Bilboko Foru-Liburutegian tailerra · Zumalakarregi museoan tailerra, Ormaiztegi.
- 2013-2016 / Merkatuzar-en tailerrak, Errenteria.
- 2017-2019 / San Marko Gotorlekuan tailerra, Errenteria.
- 2015-2021 / Artista Liburuaren Topaketen barruan: Tabakalerako Kutxa Kultur gelatan, San Telmo Museoan, Koldo Mitxelenako Komikigunean emandako tailerrak.
- 2021 / Zurriola Ikastolako batxilergoko ikasleentzako teknika grafikoen ikasgaian txertatutako 6 saioetako tailerra.