Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Kultur sektorearen garapenean murgiltzea eta lanbide iraunkorra egitea gero eta zailagoa da. Artista eta kultur eragileek beren lana duintzeko egin beharreko etengabeko lanketa eta ekintza aldarrikatzaileak beti izan dira lanaren parte.
K bulegoan badakigu baldintza askorekin zerikusi duen lanketa konplexua dela eta interesgarriak iruditu zaizkigun irakurgai hauek partekatu nahi ditugu zuekin.
Kulturaren Euskal Behatokiak bere ikerlanen artean dituen bi dokumentu hauek aukeratu ditugu.
Egin dugun hautaketan artisten profesionalizatzeari begira eman beharreko pausu eta lanketak daude. Irakurketarako tarte bat bilatzera animatzen zaituztegu, gure lanketen inguruko hausnarketa tarte moduan, egiten duguna nola kudeatu eta klabe iraunkorretan lantzea helburu duen hausnarketa tarte bat izan dadin.
Karrera artistikoen profesionalizazioa izeneko azterlanaren helburua, prestakuntza amaitzen denetik karrera artistikoa sendotzen den arte, sortzaileen profesionalizaziorako bidea ikertzea da. Premisa horretatik abiatuta, hainbat gai argitu nahi izan dituzte; adibidez, ea gaur egungo tresnek errazten ote duten garapen autonomorako bidea, edo ez ote duten betikotzen testuinguru ezegonkor bat, ozta-ozta bizimodua ateratzen uzten duena.
Artistentzako eta kultura-arloko profesionalentzako etorkizuneko aukerak txostenak arte-lanaren berariazkotasuna aztertzen du; hain zuzen, lanaren behin-behinekotasuna eta kolektiboaren heterogeneotasuna direla-eta, egungo legegintza testuinguruan sartzeko zailtasunak. Arazo horrek zenbait diskriminazio dakartza zergen, gizarte-babesaren eta lan-babesaren ikuspuntutik; hortaz, legeria berriaren beharra justifikatuta dago. Jarraian, Artistaren Estatutu Berriaren proposamenaren edukia laburbiltzen da eta egin daitezkeen aurrerapenen arloan EAErako dauden aukeren berri ematen da. Begirada osatzeko, nazioartean atzemandako elementu esanguratsuenak aztertzen dira.
Ondoren Joan Moreyk, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Arte Ederrak Sustatzeko Zuzendariordetza Nagusiak antolatutako formazio batean eskainitako lan dokumentua aurkezten dizuegu, Herramientas de profesionalización para artistas, bertan artisten profesionaltasunaren inguruan agertzen diren klabeak garrantzitsuak iruditu zaizkigulako. Ikus-entzunezko artista profesionalizatzeko berariazko prestakuntza-materiala da, nahiz eta bertan agertzen diren ideiak kontutan hartzekoak diren artearen beste arloetan ere.