Atzealdea Artxiboaren proiektuetako bat fruituak jasotzen ari da

Artxiboaren proiektuetako bat fruituak jasotzen ari da

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Donostiako Udalak Donostia 1936-1945 webgunea ezagutzera eman dute, non Donostiako errepresaliatuen izenak biltzen diren.

Artxiboaren proiektuetako bat fruituak jasotzen ari da

www.donostia1936.eus webguneak hainbat artxibo-iturritako informazioa zabaldu du: 1936-1945 bitartean, nolabaiteko eskubideen urraketa jasan izan zuten pertsonen ingurukoa, hain zuzen ere. 

Proiektu horren informazio-iturrietako bat Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa da. Izan ere, 2017-2018 bitartean, artxiboak Gipuzkoako espetxeen espedienteak deskribatzeko proiektu sakon hau aurrera eramateak aukera eman dio Aranzadi Zientzia Elkarteari modu zehatz batean ustiatzeko espedienteetako informazioa . Beraz, gure lanaren emaitza Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkeztutako webgunean dago.

Laster, gure artxiboaren webgunean, giza eskubideen urraketekin erlazionatutako informazioa eskuragarri egongo da hiritarrentzat: Donostiako auzokideen informazioaz aparte, gainontzeko lurralde historikoetako eta beste hainbat jatorritakoena.