Atzealdea AURKEZTU ZURE PROPOSAMENAK: KULTURA ESKOLA KATALOGOA

AURKEZTU ZURE PROPOSAMENAK: KULTURA ESKOLA KATALOGOA

Bidali zure proposamena martxoaren 31 arte. Bi eratara egin ahalko duzue, telematikoki formulario elektronikoa online izapidatuz, edo presentzialki eskaera eredua betez eta Donostiako Gipuzkoa Plazan dagoen informazio eta erregistro bulegora bertaratuz. Horretarako informazio guztia Kultura Eskolaren webgunean aurkituko duzu

AURKEZTU ZURE PROPOSAMENAK: KULTURA ESKOLA KATALOGOA

Martxoaren 31 bitarte jasotzen diren proposamenak programako hurrengo deialdian ikastetxeei eskainiko zaien katalogoari gehitu ahal izango zaizkio, 2026-2027 ikasturtean garatu beharreko jarduerak aukeratu eta programatu ahal izan ditzaten.

Hala ere, egun horretatik aurrera, katalogoak irekita jarraituko du, kultura- eta arte-eragileek etorkizunean egingo diren deialdietan sartzea eska dezaten uneoro.

Gipuzkoako bigarren hezkuntzako (12-16 urte) ikastetxeei zuzendutako Kultura Eskola programak hainbat arlotako (antzerkia, dantza, musika, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, literatura eta kultur ondarea, zirkua) sortzaile eta eragile kulturalen proposamen artistiko-kulturalak biltzen ditu.

Informazio gehiago

 Bide telematikoz: formulario elektronikoa online izapidatzea eta  eskaera eredua