Atzealdea

BACKSTAGE IKUSKIZUNEN ERAKETA

Egitasmoa: BACKSTAGE IKUSKIZUNEN ERAKETA

Eragilea : IÑIGITO TXAPELPUNK

Telefonoa
657738251
Kontaktua
IÑIGO ARRASATE LAUZIRIKA

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Gaztelania
Ingelesa
Musika
Zein balio sustatzen ditu
GENERO BERDINTASUNA, INKLUSIOA
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH1 - DBH2 - DBH3 - DBH4
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
1.500€ + BEZ (%21)
Jardueraren deskribapena:

JARDUERA HONETAN KULTUR SEKTOREAN IBILBIDE LUZEA ETA EZAGUNA DUTEN HIRU PERTSONAK PARTE HARTZEN DUTE.
LEIRE SALAMANCA: ARGIZTAPEN TEKNIKARIA
AXULAR ARIZMENDI: SOINU TEKNIKARIA
IÑIGO ARRASATE (IÑIGITO TXAPELPUNK) MUSIKARIA, MUSIKAGILEA ETA MUSIKA-EKOIZLEA.

DESKRIBAPENA:

AXULARREK SOINU EKIPO BATEN OINARRIZKO FUNTZIONAMENDUA AZALDUKO DIE IKASLEEI, LEIREK ARGIZTAPEN EKIPO BATEN OINARRIZKO FUNTZIONAMENDUA AZALDUKO DIE IKASLEEI ETA IÑIGITO TXAPELPUNKEK ABESTI BAT OSATZEKO GEHIEN ERABILTZEN DIREN SORKUNTZA PROZESUAK AZALDUKO DIZKIE IKASLEEI.

AZALPENAK AMAITUTAKOAN, TALDEAK EGINGO DIRA BERTARATUTAKOEKIN. IÑIGITOK BERE ABESTI EZAGUNENETAKO BATZUK INTERPRETATUKO DITU, ETA IKASLEAK ARDURATUKO DIRA EKUALIZAZIOA EGITEAZ, SOINUAREN MAILA JARDUERA EGITEN DEN KOKAPENERA EGOKITZEAZ ETA ARGIAK ABESTIEN ERRITMOAREKIN UZTARTZEAZ. HORRETARAKO, TALDE BAKOITZA MAHAIZ MAHAI TXANDAKATUKO DA, ETA HAIEK ARDURATUKO DIRA TALDEAK MANIPULATZEAZ IKUSKIZUNEAN ZEHAR, LEIREREN ETA AXULARREN GAINBEGIRADAPEAN.

EKINTZA HAU EUSKERAZ BURUTUKO DA BERE OSOTASUNEAN, HIRU HIZLARIEN AMA HIZKUNTZA EUSKARA BAITA.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Jarduerak ikastetxean bertan egingo lirateke eta iraupena 2 ordukoa izango litzateke. Material guztia guk eramango genuke (Soinu eta argi ekipoa).

Gure kontura ordu bat beharko genuke ekimena prestatzeko ikastetxean bertan.

Jarduerari buruzko txostena:

ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALA

SOINUA ETA ARGIZTAPENA OSO KONPLEXUAK DIRA. IKUSKIZUN BATEN MAGIA SORTZEKO. TEKNIKARI PROFESIONALEK BERARIAZKO SOINU- ETA ARGIZTAPEN-IKASKETAK EGIN BEHAR IZAN DITUZTE.

JARDUERA HONETAN, IKASLEEK IKUSKIZUNETAKO SOINUAREN ETA ARGIZTAPENAREN OINARRIZKOA IKASIKO DUTE.

SOINUA

16 KANALEKO SOINU-MAHAI BATEAN 16 MIKROFONO KONEKTA DAITEZKEELA IKASIKO DUTE, ETA MIKROFONO BAKOITZARI BOLUMENA BIDERATU ETA MANIPULATU AHAL ZAIOLA. BOST KIDEKO TALDE BATEK: BATERIA, BAXUA, BI GITARRA ETA ABESLARI BATEK 8 MIKROFONO BEHARKO LITUZKE BATERIARENTZAT, 2 MIKROFONO GITARRENTZAT (GITARRA BAKOITZEKO BAT), MIKROFONO BAT BAXUARENTZAT ETA MIKROFONO BAT ABESLARIARENTZAT.


PA EGOKITZEA

IKASLEEK IKASIKO DUTE IKUSKIZUN BATEN "PA" AGERTOKIAN JOTZEN ARI DEN TALDEAREN SOINUA ATERATZEN DEN BOZGORAILUAK DIRELA, ETA PA-TIK ATERATZEN DEN SOINUA KONTZERTUETAN PUBLIKOAK ENTZUTEN DUEN SOINUA DELA.

MONITOREAK EKUALIZATZEA

MONITOREAK MUSIKARIEK BEREN INTERPRETAZIOAK ENTZUTEKO ERABILTZEN DITUZTEN ERREFERENTZIAZKO BOZGORAILUAK DIRA. MONITOREEN SOINU OREKATUA IZATEAK MUSIKARIEI LAGUNTZEN DIE EMANALDIAN ZEHAR GUSTURA EGOTEN. MUSIKARI BAKOITZAK EKUALIZAZIO BAT ETA BOLUMEN MAILA BATZUK ESKATZEN DIZKIO TEKNIKARIARI, ENTZUTEN DUEN SOINUAREKIN BAT EGITEKO.

ARGIZTAPENA

16 KANALEKO ARGIZTAPEN-MAHAI BATEAN 16 FOKU EDO EFEKTU-SISTEMA KONEKTA DAITEZKE (ARGIZTAPENA, KE-MAKINA) ETA SOINU-MAHAI BATEAN BEZALA FADERREK (BOLUMENAK) AUDIOKO MIKROFONO BAKOITZAREN BOLUMEN-MAILA KONTROLATZEN DUTE, ARGI-MAHAIAN FADERREK ARGIZTAPEN-ELEMENTU BAKOITZAREN ARGI-INTENTSITATEAK KONTROLATZEN DITUZTE.

IKASLEEK KONPOSATZEKO MODUAK ETA IÑIGITOK ERABILTZEN DUENA IKASIKO DITUZTE. NAHI DUTEN IKASLEEK IÑIGITOREKIN ZUZENEAN KORUAK ABESTUZ PARTE HARTU AHAL IZANGO DUTE. EMANALDIA AMAITUTAKOAN, IÑIGITOK ESANGO DIE EA ONDO EGIN DUTEN, ETA NORBAITEK ABESLARI IZAN NAHI BADU, ESANGO DIO ZER EGIN BEHAR DUEN DENOK DAUKAGUN INSTRUMENTUA HOBETZEKO ETA HEZTEKO... "AHOTSA".

ESPARRU PEDAGOGIKOA

EMAKUMEAK SEKTOREAN DUEN PRESENTZIA KOMENTATUKO DUGU, ETA IKASLEAK SOINUAN, ARGIZTAPENEAN, MUSIKA-TRESNEN IKASKUNTZAN, KONPOSIZIOAN ETA MUSIKA-EKOIZPENEAN HASTERA EDO ESPEZIALIZATZERA ANIMATUKO DITUGU.

JARDUERA HONI ESKER, IKASLEEK GUTXIK EZAGUTZEN DUTEN IKUSKIZUN BATEN ZATIA MODU ERRAZ ETA DIBERTIGARRIAN IKASIKO DUTE.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

IÑIGITO TXAPELPUNK: Euskal Herriko eszena musikalean ezaguna den euskal musikaria da, ETSAIAK taldean hasi zuen bere ibilbidea 17 urte besterik ez zituenean, 2000. Urtean TXAPELPUNK taldea sortu zuen. MCD taldean ere ibilia izan da abeslari bezala eta egun musika munduaz gain, umeentzako ipuin liburu musikatuak idatzi eta sortze lanetan dabil.

LEIRE SALAMANKA: Euskal Herriko eszena musikalean aski ezaguna da argiztapen lanei dagokienez. Euskal Herriko eta estatu mailako talde askoren argi teknikaria izan da: Etsaiak, , Barrikada, M-Clan, …

AXULAR ARIZMENDI: Euskal Herriko eszena musikalean aski ezaguna da soinu lanei dagokienez. Euskal Herriko eta estatu mailako talde askoren soinu teknikaria izan da eta egun grabazio estudio propioa du, non Euskal Herri eta estatu mailako talde askok bertan grabatu duten.