Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
GUZTIRA 1200€ (BEZa salbuetsita)
Debagoieneko Antzerki Plataformaren DAP FORMAKUNTZA lan-ildoaren barruan kokatzen
da proposamen hau. Honekin lortu nahi duguna da antzerkiaren bitartez nork bere burua
ezagutu eta eraldaketarako sujetu aktibo eta sortzaileak bideratzea gizarte kohesionatuago
eta enpatikoago bat lortzeko.
Halaber, zentroekin lankidetzan aritzeak helburu hauek betetzea ere ekarriko du:
-Antzerkia demokratizatzea eta irisgarri egitea.
-Antzerkitik hezkuntza zentroen erronkak erantzutea proposatuko ditugun dinamiken bidez.
-Antzerkiaren balio pedagogikoan azpimarra egitea eta hezkuntzarako erreminta klabe
bezala ulertaraztea.
-Gazteen barne zein kanpo gatazkak kudeatzen laguntzea.
-Gazteek emozioak sentitzeko espazioak sortzea eta horiek sorkuntzarako erreminta bezala
erabiltzea.
-Antzerkiaren bidez, norbere buruari izateko baimena ematea.
DAP FORMAKUNTZA adin tarte zabalago baten beharrei erantzuna eman nahi diogu eta
prozesu oso bat daukagu markatuta; baina orain Baliatu proposamenean zentratuko gara,
adin-tartea kontuan hartuta:
Baliatu egitaraua DBHko eta Lanbide hastapeneko ikasleei zuzenduta dago. Umeak ez
diren ikasle hauek, erabakiak hartzeko garaian daude eta hauek defendatzeko
beharra ere sentitzen dute. Arauekin arazoak edukitzeko garaia ere badute honakoa,
horrek ekar ditzakeen gatazka guztiekin. Honenbestez, horri begirako lanketak dira
Baliatu egitasmoaren bitartez landu nahi ditugunak.
Esan behar da, adin honetan kuriositatea dela oinarrizko ezaugarria eta ordura arte
ikasitakoa zalantzan jarri edota garrantziaren arabera sailkatzen dute eta paradoxa
sortzen da: aipatutako kuriositate hori sormena gauzatzeko, ikasten hasteko edo
harremanak hasteko lehen pausua den arren, axolagabekeria erakusten dute horren
ordez. Adin korapilotsua izanagatik heldutasunaren bidaia honetan zinez
garrantzitsua da.
Horregatik, garai horietan antzerkiaren presentzia ezinbestekoa dela deritzogu. Izan
ere, maila pertsonalean jaso eta eraldatzen den guztia lagunartera eramaten da eta
hortik gehiago zabaltzen da. Eta hor hasten da proiektu honen bidez zeharkatu nahi
dugun helmuga: eraldaketa soziala.
BIDERATZAILEA: Paper hau DAPen esku geratzen da, ikastaro hauek
bideratzeko trebatu den antzezle profesional bat da. Berak,
prestatzen du jarduna. Honez gain, talde bakoitzaren
tutorearekin koordinatzeko ardura ere berea da.
TUTOREAREN
PRESENTZIA:*
Beharrezkoa da legeak horrela eskatzen duelako; klasean
bizitzen dena bere ardura ere bada eta bideratzailearekin
batera gertatutakoaren jarraipena egiten du.
KOORDINAZIOA:* Bideratzaileak eta tutoreak, saio bakoitzaren ondoren,
bizitakoa partekatzen dute, proposamenak edota arriskuak
zerrendatu eta bideratzaileak bere jarduna taldera egokituz
doa.
HALABEHARREZKO
EGUTEGI ALDAKETA:
Bi aldeentzako, egutegia aldaketa eskaera bat behar izanez
gero, bi asteko aurrerapenaz egingo da.
ANTZERKIGINTZA
GELA:
Egurrezko lurra duen, 14m2 ko , gela diafanoa*
ANTZEZLANA:* Antzezlanaren aurkezpena egiteko, hala egiten bada,
aretoaren erreserba ikastetxearen ardura izango da.
*Alternatibak DAPekin koordinatutakoak izan beharko dira.
Jarraian, ikastaroaren bi planteamendu aurkezten dira.
IKASTAROA: BALIATU (Pentsatzeko eta adierazteko askatasuna. Bata eta bestea,
elkarrekin eginiko garapen pertsonala.)
MAILA: DBH - LANBIDE HASTAPENA
HELBURUA: Pertseberantziaren garrantzia, “orain eta hemen” bizitzea eta bakoitzari
bere bizitzako protagonista dela jakinaraztea.
IRAUPENA: 15 ordu 15 astetan banatuta.
ORDU KOPURUA LANKETA ESPEZIFIKOA
2 ordu Elkarren arteko eta funtzionamenduaren ezagutza
2 ordu Haurtzaroa agurtu
3 ordu Nork bere burua ikertu
5 ordu Bizipenak antzeztu
3 ordu Ikasleen ekarpenak
IBILBIDEA
-Elkar ezagutu, nork bere burua nahi duen arte azalerazteko aukera eman.
-Oroimena landuz, bizitakoa esker onez agurtu.
-Gorputzaren kontzientzia landu, barne eta kanpoko irakurketa.
-Ikasleengandik jasotakoa sailkatu.
-Gai desberdinak, era desberdinetan oholtzaratu.
o Harremanen garrantzia eta ahuleziak.
o Rol desberdinen bizipenak.
o Lidergoaren abantailak eta eragozpenak.
-Eskarmentuaren bizipenak jaso eta gorde.
IKASGAIAK
EKINTZAILETASUNA: Geldi dagoena, bertan geratzen da.
12-13 urteko gaztetxoek nagikeria erakusten dute hainbatetan eta hau da haien
erresistentzia nagusia. Zerbait egiteak lana suposatzen du eta hori muga-mugaraino
eramatea jakinmina asetzeko beste era bat da. Nagikeria horri aurre egiteko, ariketa labur
eta eraginkorrak dira egokienak. Ondoren, guztien hitzetan oinarrituz, ariketa berri batekin,
nagikeria murriztuz, ekintzailetza bultzatzen da.
LANTALDEA: Helburu berdin baten atzetik doazen espezialisten taldea.
Ikasgai honen barruan sartzen da: arduren banaketa, lidergoa, kohesioa eta asertibitatea.
Lantalde batek, bere jardunean, azpitaldeak eratu beharko ditu eta honela izango da,
lan-taldeko partaide bakoitzaren ideia guztiak batu arte.
Helburu desberdinak aukeratzen dituzte eta helburuetara heltzeko prozesuaren baitan
egiten dituzten lanketen bitartez, haien burua gehiago ezagutzen dute, askotan inoiz egin
gabeko lan edo ardurei aurre egin beharko dietelako, besteak beste. Horrela, rol
bakoitzaren zailtasunak ezagutuz taldean lan egiteko gaitasunak menperatzen hasten
dira.
BALIOZTATZEA: Energiaz bete eta gai sentitzea.
Nork bere burua balioztatzeko, besteen onarpenak asko laguntzen du eta pertsona
bakoitzak bere neurrian jaso eta transmititzen ditu onarpen hauek; horren kontzientzia
izateak samurtu egiten du balioztatzeko gaitasuna. Elkarri gauza politak esateko, aukera
asko ematen ditu antzerkiak eta halako ariketen bidez landuko da ikasgai hau.
ESPAZIOA eta DENBORA: Pantailaren ordez, gorputza eta begirada.
Adin honetan pantailei begira pasatzen dute eguneko ordu dezente, eta errealitatearekiko
duten pertzepzioa pantaila baten bitartez jasotakoa izaten da hainbatetan. Honek
espazioa eta denboraren kontzeptuak askatzea dakar eta errealitatea bizitzeko modu
askoz abstraktuago bat. Honek antsietatea, estresa… eragin dezake, eta momentu
bakoitza bere espazioan eta denboran kokatzean “denbora” geldotu egiten delako
sentsazioa pizten da, eta horrek gorputzak lasaitzen eta begirada aldatzen laguntzen du.
Hori ematen digu antzerkiak eta hori demostratzeko erabiliko dugu egitasmo honetan.
TEKNIKA
-Haien jakinmina uztartu, elkarrekin hausnartu eta nork bere iritzia atera.
-Antzerkian erabiltzen ditugun hainbat ariketa eginez oroimena astindu eta barruak
zirikatuz elkarrizketa bultzatu:
o Ariketa fisikoak:
§ Gorputzaren memoria mugitzen dutenak.
§ Taldean lan egiteko jarduna gogora dakartenak.
§ Nork bere gorputzaren kontzientzia, onarpena eta balioztatzea.
§ Jasotzen duten informazioaren antzezpen ariketak.
§ Informazioaren aspektu desberdinak begiratu.
o Ariketa psikikoak, idatziz naiz elkarrizketa bidez jorratzekoak:
§ Ariketa fisikoen hausnarketak.
§ Dauzkaten jakin-minak jasotzeko ariketak.
§ Jasotzen duten informazioa antzerki formatura pasatuta, Informazioa aspektu
desberdinak begiratu.
-Denbora oro ahalik eta era pertsonalenean egingo dugu lan, ikasle bakoitzaren egoera
eta idiosinkrasia kontuan izanik.
OHARRAK
ANTZERKIA:
Komentatutako berezitasunak kontuan izanik, egitasmoa antzerkian oinarritua egon arren,
ez da aurkezpenik proposatzen. Honen bidez ere, erakutsi nahi da antzerkia egiteak ez
duela zertan beti eszenatoki batean eduki behar amaiera.
Beraz, ikasleek dakartzaten zalantza eta jakin nahiak antzeztera mugatuko gara eta
honek dakartzan onurak biziko dituzte: pertsonaien roletatik ikuspuntu berriak ezagutuko
dituzte, gatazkak konpontzeko aukera desberdinak frogatuko dituzte eta naturaltasun osoz
bat-batekotasuna haienganatuko dute. Interpretazioak ematen duen aberastasun
handiena jasoko dute.
IKASTAROA: BALIATU (Zure erabakiek zure etorkizuna eraikitzen dute)
MAILA: DBH - LANBIDE HASTAPENA
HELBURUA: Antzerkiaren osotasuna jasotzea, sormena kudeatzea, energia
bideratzea eta prestutasuna garatzea sormen lan bat jendearen aurrean
aurkezteko.
IRAUPENA: 15 ordu 15 astetan banatuta.
ORDU KOPURUA LANKETA ESPEZIFIKOA
2 ordu Elkarrezagutza, prozesuaren azalpena eta ikerketa taldeak eratu
2 ordu Ikerketa lana eta istorioaren fusioa
5 ordu Sormen entseguak
3 ordu Norberak bere papera jaso eta interpretazioa landu
3 ordu Aurkezpena prestatu, entseatu eta baliabide guztiak martxan jarri.
IBILBIDEA
-Lan-taldearen prestaketa eta antolaketa. (Bideratzailearen ardura)
§ Prozesu guztiaren azalpena, garrantzia eta bizipena helarazi.
§ Taldeen eratzea eta rol desberdinen banaketa.
§ Martxan jarri.
-Ikasleen ikerketa lana. (Irakaslearen ardura).
§ Ikasleek dauzkaten orduen antolaketa.
§ Baliabideak jarri.
§ Bideratzailearekin koordinazioa.
-Antzezlanaren neurria ikasle, irakasle eta bideratzaileak kalibratuko dute.
-Istorioa sortu, entseatu eta oholtzaratzea. (Bideratzailearen ardura)
§ Batutako datuak eta asmatu beharreko istorioaren fusioa.
§ Istorioaren garapena.
§ Pertsonaia eta lanen banaketa, entseguak eta aurkezpena.
-Oholtza eta aurkezpen bat gauzatzeko baliabide teknikoak. (Udaletxea)
-Aurkezpenaren gonbidapenak eta publizitatea, ikastetxea eta udaletxearen esku geratzen
da.
-Egindako antzezlanaren biziraupena. (Ikastetxearen esku geratzen da)
IKASGAIAK
PROFESIONALTASUNA: Partaideek sormen profesional baten bilakaera bizi
behar dute.
Sormen talde osoa antzezlanean murgilduta sentitzeak garrantzia izango du.
Bakoitzak, ibilbide osoan zehar, bete ahal izango dituen ardurak jaso eta beteko ditu, eta
bide horretan perfekzioa eskatuko zaie. Horretarako pizgarria amaierako txalo zaparrada
irabaztea izango da. Aurkezpenaren neurria ere, ibilbidean egiten den lanak markatuko du
eta honenbestez, aurkeztuko den antzezlanaren tamaina egiten den lanaren araberakoa
izango da.
ERRESPETUA: Inplikazioak eragiten duen gogoaren desberdintasunak
jasatea.
Lantalde batean aritzean kontuan izan beharreko ikasgairik garrantzitsuena da
batak bestea motibatzea, perfekzioa eta garaiz ibiltzera bultzatzea; Baina hau dena
bidean haserreak jota ezer hautsi gabe. Horretarako, barkamena, eskerrak, animoak,
piropoak eta zorionak opatzeko ohitura nagusitu egin behar da sormen taldean.
Aldi berean, besteak egindako lana, gustukoa izan ala ez, baliogarria dela onartzen
jakiteak bere garrantzia izan behar du. Elkarrenganako errespetu horrek, taldearekiko
maitasuna eragiten du eta maitasun horrek, kide bakoitza alaitasunez zipriztindu eta
sormena, neurri horretan haziz doa.
PERTSEBERANTZIA: Desira bati eutsi, jarraitu eta lortu arteko borroka
Jendartean dagoeneko barneratuta daukagu gauzak momentuan eta ahalegin
gabe lortzeko joera. Horrela denean, egoa igo egiten da eta beste inor baino argiagoak
sentitzeko joera dugu, baina jasotakoak garrantzi handia galtzen du.
Ikerketa lan bat egitean, sormen lanean bezala, desirak lortzeko prozesua azkartu nahi
izaten denean bidean zintzilik geratzen dira elementu asko eta lortzeko irrika dominatu
ezean, desira ahultzen doa. Egitarau honetan, ikerketa eta sormen lana, unean unekoa
da, orain eta hemen lema kontuan izanik, momentua disfrutatuz etorkizuna eraikiko da.
14-15 urteko gaztetxoek instantea bizitzeko joera izaten dute, dena momentuan, ti-ta,
aurretik dagoen lana eta ondorengo ondorioak kontuan hartu gabe. Bideratzaileak
prozesuak berez ematen dituen une goxoak azpimarratzen ditu, amaierara iristeko grina
baretu eta pertseberantzia irakatsiz.
TEKNIKA
-Haien jakinmina uztartu, elkarrekin hausnartu eta nork bere iritzia atera.
-Antzerkian erabiltzen ditugun hainbat ariketa eginez oroimena astindu eta barruak
zirikatuz elkarrizketa bultzatu:
o Ariketa fisikoak:
§ Gorputzaren memoria mugitzen dutenak.
§ Taldean lan egiteko jarduna gogora dakartenak.
§ Nork bere gorputzaren kontzientzia, onarpena eta balioztatzea.
§ Jasotzen duten informazioaren antzezpen ariketak.
§ Informazioaren aspektu desberdinak begiratu.
o Ariketa psikikoak, idatziz naiz elkarrizketa bidez jorratzekoak:
§ Ariketa fisikoen hausnarketak.
§ Dauzkaten jakin-minak jasotzeko ariketak.
§ Jasotzen duten informazioa antzerki formatura pasatuta, Informazioa aspektu
desberdinak begiratu.
-Denbora oro ahalik eta era pertsonalenean egingo dugu lan, ikasle bakoitzaren egoera
eta idiosinkrasia kontuan izanik.
OHARRAK
ANTZERKIA:
Antzezlana ikasleek sortzen dute, haiek erabakitako formatuan eta ikertzen ibili diren gai
baten inguruan oinarriturik. Gai hori ikastetxearen edo tutoreen laguntzarekin eta
lankidetzarekin ere erabaki daiteke.
Taldeka arituko dira eta antzezlan osoko ardura guztiak haien artean banatuko dira:
entseguen zuzendaritza eta zehaztasun guztiak, jantziak, attrezzoa, eszenografia,
musikak, kartela, publizitatea eta teknika.
Hala ere, garrantzitsua izango da urte honetan parte-hartzen duen entitate antolatzaileek
euren apurra ematea, lantalde guztiak babestuta egote aldera: udaletxeak azpiegituran
eta logistikan lagundu behar du eta ikastetxean gaia jorratzeko ikastorduak eta irakasleen
laguntza.
IURGI ETXEBARRIA GUTIERREZ (Aretxabaleta, 1973)
Basauriko antzerki eskolan diplomatua eta hainbat antzerki ikastaro jaso ditu hainbat
alorretakoak (gorputz adierazpena, clown, zirkoa…). Kukubiltxo antzerki taldeko kide izan
zen urte luzez eta telebistan ere jardun izan da. Azken urteetan, aldiz, formaziora bideratu
du bere jarduna; izan ere, 20 14. urtean IUFALA!! proiektua jarri zuen abian (BALIATUren
aitzindaria) LHko ikastetxeetan eskola ordutan antzerkia txertatzeko asmoz. Eskola hauetan
eman ditu antzerki eskolak azken 7 urteetan jarraian: Luis Ezeiza HE, Almen Ikastola,
Kurtzebarri HE , Erguin HE, San Martin HE, Lanbide Hastapena eta Txantxiku
ikastola. 5.LH eta 6.LH mailatan.
OLATZ PAGALDAI RUIZ DE EGINO (Eskoriatza, 1979)
Arte Dramatikoan diplomatua Getxoko antzerki eskolan. Honez gain, hainbat profesioonalen
eskutik ikastaro anitz ere jaso ditu (performancea, manipulazioa…).
Euskal Herri mailan antzerkilari dihardu talde hauekin: Deabru Beltzak, Eidabe, Kontakatillu,
La PAI, Ene Kantak...
Antzezteaz gain, antzerki eskolak ematen ere eskarmentu handia du: Eskoriatzan,
Arrasaten, Gasteizen, Arabako hainbat herritan... Ikastaroak adin-tarte zabalari
eskainitakoak izan dira, eta horretan badu esperientzia: Haurrekin, gazteekin, helduekin,
behar bereziak dituzten pertsonekin…