Atzealdea Barrikote eguna ospatuko da Igartubeiti Baserri Museoan

Barrikote eguna ospatuko da Igartubeiti Baserri Museoan

Matxoaren 9an ospatuko da, eta bezperako Emakumeen Nazioarteko Egunaren aitzakian, emakumeen jardunani buruzko ekintzak ere antolatu dituzte museoan.

Barrikote eguna ospatuko da Igartubeiti Baserri Museoan

Martxoaren 9an, Barrikote festaren XVI. edizioa ospatuko da Ezkioko Igartubeiti Baserri museoan. Festa hau ziklo oso baten emaitza da, prozesu luze baten azken uzta, Igartubeitiko sagardoa dastatzeko eguna, alegia. Hori dela eta, eta Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, jarduera hainbat antolatu dira jardunaldi gastrokultural hau ospatzeko:

  • 16:30. Emakumea landa ingurunean XVI. mendean ibilbide tematikoa Igartubeiti baserrian, Iraitz Agirre, antropologoa eta historialariaren eskutik.
  • 16:30. Sagar goxoa egiten ikasteko lantegia, 6-12 urte bitarteko haurrentzat. Arantxa Agirre, Gabiriko Katarain baserriko eta Bertatik Bertarako ekoizleak eskainia.
  • 16:00-17:00. Klima aldaketa eta emakumeak Photocool-a izango da, Agenda 21ean sustatutako ekimena, Uggasa, Urola Garaiko Garapenerako Agentziaren laguntzarekin.
  • 18:00. Barrikote irekiera, Bertatik Bertarako ekoizleek eta trikitilariek zuzenduta. Sagardoa eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa. Bertatik Bertarako saski baten zozketa burutuko da bertaratutakoen artean.

Ibilbide tematikorako eta lantegirako beharrezkoa da aurrez izena ematea, martxoaren 1a baino lehen. Horretarako, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi edo 943 72 29 78 telefonora deitu beharko da.