Atzealdea

BELARDOren komiki tailerra.

Egitasmoaren izena : BELARDOren komiki tailerra.

Eragilea : Iñaki Martiarena Otxotorena

Telefonoa
688801999
Kontaktua
Iñaki Martiarena

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikus-arteak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Konzentrazio baliabideak eskeini. Komunikazioa eta espresio grafikoa landu. Baloreak trasmititu.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
275 €
Jardueraren deskribapena:

BELARDO komiki pertsonaia oinarri hartuta, ikasgelan komikiaren lengoaia zer den ikasiko dugu.
Ikasleak TIRA bat egingo du. Marrazkia erabiliz, komikiaren lengoaia eskeiniko dugu.


Helburuak:


Hitzezko zein marrazki bidezko hizkuntza ezagutu eta barneratu.
Komunikazioa tresna berriak eskeini.
Espresio grafikoa landu.
Norberaren ahotsari arreta eskeini.
Adierazpena bultzatu.
Autoestimoa indartu.
Gelan konzentratzeko baliabideak eskeini
Kontsumo arduratsua. Sormena, kontsumoari alternatiba gisara aurkeztu
Gure sormen potentziala indartu.
Pedagogia positiboa.
Grafika ez-sexista: eredu grafiko patriarkalak ezbaian jarri.
Esperientzia atsegina igaro.
Baloreak transmititu: ingurumenaren errespetoa, elkartasuna, osasun egoeraz ohartu, etab..
Norberaren errekurtso komunikatiboak aberastu.
Kritikotasuna bultzatu eredu grafiko desegokiekiko
Ikastetxeko eta etxeko eremuetan eragin positiboa bultzatu.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Behar teknikoak. Bi modutara marraztu dezake Mattinek:


Tradizionala: papera eta errotulagailuz, arbelan edo kaballete batean itsatsita.
Digitala: Ordenagailu eramangarri bat eta tableta grafikoa erabiliz. Monitore bati atxikia.
Ikasleek hauxe erabiliko dute:

  • A·3 paper zuria.
  • Arkatza beltza
  • Errotulagailu beltza.Eding 1200
  • Txorroskiloa.
  • Borragoma

Lekua. ikasgelan edota ikastetxeko balioanitzeko gelan, liburutegian, etab.
Kontutan hartuko dugu mogikortasunean behar bereziak dituzten ikasleak, eremu eta sarbide
egokitua eskeiniz.


COVID 19: Osasun segurtasuna kontutan hartuz, segurtasun neurri guztiak zorrotz jarraituko
ditugu.ONLINE moduan ikastaroa ematea ere plantea daiteke.
GETARIAKO Udal LIburutegian 2020 ekainan, ONLINE moduan eskeini genuen.
Iñaki Martiarena autoz edota garraio publikoaz joango da ikastetxera. Garraio publikoa lehenetsiko
da.
Ingurumenarekiko ahalik eta errespetu gehienez jokatuko dugu: materiala ongi zainduz, materiala
berrerabiliz, etab.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO KULTURALARI BURUZKO TXOSTENA

Alfabetatze bisual bat proposatzen da. Tresna grafikoak eskeini.Ikusmena eta begirada kritikoa eragin. Norberaren burua gizartean kokatzeko marko bat proposatu, kontsumotik haratago.
Sormenari garrantzia eman.Ondare grafikoa gorde, berritu eta berrikusteko proposamena.Egitura narratiboak barneratu.Komikiak beste adierazpide artistikoekin duen harremana adierazi: ikusentzunezkoarekin, musikarekin, etab…Zubi lana hitza eta irudiaren artean.
Komikigintzak eta orohar sormenak gizarteko hainbat alorretan eragiteko potentziala erakutsi.

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA

HEZIBERRI 2020 eredu pedagogikoa kontutan hartuko dugu. DH1 eta DBH2 mailetara zuzenduta
dago egitasmoa.


Hizkuntza eta literatura-komunikaziorako konpetentzia landuko da.Hitzezko eta idatzizko testuak egokiro erabiltzea, bizitzako hainbat alorretan.Literatura hezkuntza garatu ere bai, nork
bere mundua eta ingurukoa hobeto ulertzeko.


Arterako konpetentzia
Hainbat arte eta kultura adierazpen ulertzea eta kritikoki baloratzea, garai eta erabilera askotarikoak. Faktore estetikoak pertsonengan eta gizartearengan duten garrantziaz ohartaraztea.
Artearen hizkuntza ezagutu eta bere kodeak erabili mezu artistikoak ezagutzeko.Haien bitartez komunikatu eta adierazi.Ekimena, sormena eta irudimena erabili.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

FORMAZIO AKADEMIKOA

Informazio Zientzietan Lizentziatua EHU


IBILBIDEA ( Laburpena)

Sormen lantegiak liburutegi eta kultur etxeetan 2020
NEKATOENEA artisten egonaldia 2018 Kamishibai egitasmoa sortzeko beka.
Irakurketa eta ilustrazio tailerrak ikastetxe, areto eta liburutegietan 1990- 2019
MUXUAK sentikaria Ainara Maia Urrotzekin 2018-2020
IRUDIPUINAK jendeaurreko saioa. Ixabel Agirresaroberekin 1998 ezkeroztik.
RIIRU XOL egonaldi artistikoa SENEGALen.Estanpazio lantegia. Mikelazulo Elkartearekin. (2003)
DANA LANBROTUTE IKUSTOT (1999)sentikaria hainbat idazle eta musikariekin.
Euskaldunon Egunkariko langilea, diseinu eta ilustrazio lanak eginez (1990 2003)
Hainbat komunikabide eta aldizkarietan kolaboratzaile:
AIZU, Argia, BERRIA, NAPARTHEID, Irutxuloko Hitza (1990-2003)
ERAKUSKETAK ( Egin berriak)
ALKIZA FAGUStora (2020)
TABAKALERA Musika Musuka (2017)
Kaxilda ( Donostia) 2019


SARIAK (Batzuk)

Komikia, Eusko Jaurlaritza 1990
Portugaleteko Komiki lehiaketa
Euskadi Saria ( 2017 finalista)


ARGITARATUTAKO LANAK ( Azken urteetakoak)

Amona Tomaxaren abenturak Ixabel Agirresarobe ( Noaua 2019)
Belardo.Ba al zatoz? Iñaki Martiarena (Berria 2019)
Muxuak Ainara Maia Urrotz ( Zortziko 2018)
Altza Porru. Askoren artean ( Argia 2017)
Denboraren joan etorrian. Altzako Historia Mintegia ( 2017)
Zarrakamalda. Iñaki Martiarena "Mattin" (Txalaparta, 2016).
Txoriak ezkutatzen zuena Ainara Saez, Iñaki Martiarena "Mattin" (2015).
Haixe adina. Edad del pavo. Kristina Enea Fundazioa, Iñaki Martiarena
"Mattin" (2014-2015-2018-2019).
Sua itzali, hiria piztu. Donostia Sutan 1813-2013 Elkartearekin batera (2013)

Dokumentu osagarriak