Atzealdea Bisita komentatua Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan

Bisita komentatua Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan

Azaroaren 9 eta 11an bisita komentatua artxiboan

Bisita komentatua Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Ondarearen Europako Jardunaldien 2023ko edizioa antolatu du datorren ostegunerako eta larunbaterako (azaroak 9 eta 11). Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikora bisita komentatua egingo da, eta helburua da azaltzea nola kontserbatzen den ondare dokumentala Gipuzkoan.

Ezagutu nahi duzu nola kontserbatzen diren dokumentuak artxiboetan? Artxiboek ondarea gorde, zaindu eta babesten dute. Ekintza honetan bisitariak Artxibo batean dokumentuak zaintzeko hartzen dituen neurriak eta nola zaharberritzen diren dokumentuak ezagutuko ditu.

Noiz?

Azaroaren 9an

  • 10etan euskaraz
  • 12etan gazteleraz

Azaroaren 11an

  • 10etan gazteleraz
  • 12etan euskaraz

Iraupena: ordu eta erdi

Non? Oñatin

Izen-emateak

943 41 50 60

ahpg-gpah@gipuzkoa.eus