Atzealdea Blanquita Carraquela

Blanquita Carraquela

Rap, spoken word, hip-hop

Herria
Donostia

[Kutxa Kultur Musika 2020-2021 programak, “Katapulta Tour Gipuzkoa 2021′′ zirkuitorako aukeratutako artista.]

Donostian musika talde bat sortzeko asmoz, 2012 urtean hasi zen Asier Beramendi lehen kantuak idazten, Salamancan, itzulpengintza gradua ikasten zuen bitartean.

2014 urtean, Suedian bizi zelarik, Eraul deituko zen taldearen lehen maketa grabatu ahal izan zuen. Kutxa Kultur Fundazioaren egonaldi artistikoen laguntzari eta maketako kantu batek izandako arrakastari esker —Etxea—, txikitako lagun zuen Julen Idigorasekin —Skakeitan, Rinconada— seikotea osatu eta proiektuaren oinarriak finkatu zituen.

Eraul taldearen Iraultza diska —Deierri Records / Gran Sol—, Haritz Harreguyren estudioetan grabatua, estatu osoan ekoiztutako 2017 urteko bostgarren americana diskarik onena izendatu zuen Mondo Sonoro aldizkariak, Donostia Festibala eta Tibidabo Live Fest bezalako jaialdietan kontzertuak eskaintzera eraman zituena, Bilboko Kafe Antzokia, Donostiako Gaztestena edota Tabakaleran emandako zuzenekoez gain.

Egun, Blanquita Carraquela izenarekin dihardu Asierrek konposizio berriak aurkezten. Betidanik entzun eta maitatu dituen blues, soul eta, batez ere, americana doinuak alde batera utzi gabe —betiere popez jantzirik—, elementu berriak txertatu dizkio doinu berriei: musika elektronikoan ohikoagoak diren elementuak —sintetizadoreak, erritmo kaxak eta modulatutako ahotsak— eta baxua edota teklatua bezalako instrumentuak. Ondorioz, kantugile soilik ez, bere kantuen produktore bilakatzen da Asier eta spoken word, rap eta hip-hop estiloen inguruan egituratzen du proiektu berria, arreta hitzetan jarriz. Ikuspegi berri honetatik, euskara eta ingelesa baztertu gabe, gazteleraz idazteari ekin dio ere.