Atzealdea Celia Freijeiro

Celia Freijeiro

Aktorea

Aktore eta ekoizle espainiarra, Vigon jaioa. 18 urterekin, AEBetan urtebetez ikasi ondoren, Madrilera joan zen, eta han egin du lan geroztik.

Antzerkiaren garrantziaz uste osoa zuenez, taula gainean hasi zuen bere ibilbide profesionala. Nabarmentzekoa da Paloma Pedreroren El color de agosto antzezlanean egin zuen lana, protagonista eta ekoizle izan baitzen bertan, eta horri esker emakumezko aktore onenaren kategorian finalista izan baitzen Valle-Inclán eta Mayte antzerki sarietan.  2013an, Antoni Arauden Los Cenci lana estreinatu zuen protagonista gisa Teatro Español antzokian. Lan horri esker ere finalista izan zen Valle-Inclán sariketan. Halaber, protagonista izan zen W. Shakespeareren Mucho ruido y pocas nueces antzezlanaren bertsio batean, eta Almagroko Antzerki Klasikoaren Jaialdian epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen horregatik. Gaur egun Maria Velaskoren Taxi Girl obraren ekoizpena prestatzen ari da; lan horrek 2018ko Max Aub antzerki saria jaso zuen, eta hurrengo denboraldian aurkeztuko da.

Zineman, protagonista eta ekoizle izan zen Sonia Sebastianen De chica en chica filmean. Orobat, protagonista izan zen Jose Luis Cuerdaren Todo es silencio filmean ere (Manuel Rivasen eleberriaren itzulpena).

Telebistan, berriz, hainbat ekoizpenetan parte hartu du, esaterako, Big Bang Mediaren Homicidios telesailean, El Terraten Pelotas komedian eta Bambú Produccionesen Seis hermanas ekoizpenean.

Egin duen azken lana Leticia Doleraren Vida perfecta telesaila izan da (Movistar Plus katearentzat), zeinak telesail onenaren eta ex aequo interpretazio onenaren sariak eskuratu baititu 2019ko Canneseries nazioarteko jaialdian.