Atzealdea Ciaboga aldizkariaren 3. zenbakia argitaratuko da bihar

Ciaboga aldizkariaren 3. zenbakia argitaratuko da bihar

1919ko irailaren 14an Oriok irabazitako Kontxako Banderaren kontakizuna egiten du aldizkariak

Ciaboga aldizkariaren 3. zenbakia argitaratuko da bihar

Bihar, irailak 6, ostirala, Ciaboga aldizkariaren 3. zkia. doan banatuko da El Diario Vasco egunkariarekin. Online bertsioan ere eskuragarri dagoen aldizkari honen argitalpena, #KONTXA1919 egitasmoaren baitan kokatzen da.

Aurtengo aleak 1919ko irailaren 7an eta 14an jokatu ziren Kontxako estropaden kontakizuna eskainiko du, garaiko dokumentuen, argazkien eta egunkarietako albisteen bidez. Aldizkariaren azalan Manuel Olaizola Orioko patroi mitikoaren irudia ageri da, berak irabazi baitzuen bere tripulazioarekin 1919ko Kontxako bandera, egunotan Museoan ikus daiteken bandera, alegia.

Gogoan izan, igandean, Museoko kanpaia entzun ahal izango dela Kontxako estropaden traineru irabazleen omenez.