Atzealdea

Dantzak sortu, gizartea eraiki

Egitasmoaren izena : Dantzak sortu, gizartea eraiki

Eragilea : Oihane Vicente Aguirrezabal

Telefonoa
617031659
Kontaktua
Oihane

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Dantza

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Giza eskubideak oro har (feminismoa, kultur aniztasuna, eskola jazarpena, aniztasun funtzionala, klima aldaketa, klase sozialak,...)
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
Ikastaro osoa guztira (4 tailer): 600 € (8 ordu) BEZ barne.
Jardueraren deskribapena:

Helburua da ikasleek dantza sorkuntza prozesu batean parte hartzea, gai sozialak abiapuntu izanik. Modu honetara, artea, kasu honetan dantza, gizarteko gaiak adierazteko edo diskriminazio sozialak salatzeko erabili daitekeela ikus dezakete. Dantzariek beraiek sortuko dituzte beraien dantza piezak.

Horretarako tailerra hiru fasetan banatuko da. Lehenengo fasean, Gorputz kontzientzia, kontzientzia espaziala, talde kontzientzia eta mugimendu kalitate ezberdinak landuko dira. Gainera, emozioen eta ideien adierazpenerako baliabideak ere landuko dira taldekako, binakako eta banakako dinamika ezberdinen bidez. Modu honetara, ikasleek dantza baliabide eta ideia ezberdinak hartuko dituzte ondorengo sormen prozesurako.

Bigarren fasean, sormen prozesu bat jarriko dugu martxan, non ikasleek taldeka dantza pieza bat sortu beharko duten gai edo kritika sozial bat adierazteko (genero berdintasuna, eskola jazarpena, arrazakeria, lgtbi fobia, aniztasun funtzionala, ....). Prozesu honetan, lehenengo gai sozial bat aukeratu eta horren inguruan hausnartuko dute. Ondoren adierazi nahi dituzten egoera, ideia edo emozioak aztertuko dituzte eta informazio guzti honekin beraien dantza pieza sortu.

Hirugarren fasean, eszenatokira igoko dira ikasleak beraien dantza piezakaurkeztera beraiek aukeratutako publikoaren aurrean. Ikasleek erabakiko balute ez dutela inon aurkeztu nahi, beraien erabakia errespetatuko litzateke.

Tailer bakoitzaren iraupena bi ordukoa izango da eta guztira 4 tailer egingo ditugu talde bakoitzarekin. Taldeko gehienez 20 pertsona egon daitezke.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Mugimendua eta dantza librea ahalbidetuko duen gela handi bat. Posible bada,
hirugarren fasea aurrera eramateko eszenatoki edo antzoki bat.

Musika entzuteko aparailuak eta interneterako sarbidea musika bilatzeko.

Jarduerari buruzko txostena:

Jarduera honek bi alderdi uztartzen ditu. Alde batetik alde artistikoa dago, dantzarena. Dantza modu irisgarri batean ikasleei gerturatzea izango litzateke helburua, dantza ez dela emakumeen eta gizon gutxi batzuen gauza eta dantza estiloak ez luketela egon behar sexuaren arabera banatuta. Horregatik oinarrituko gara dantza librean eta ez estilo jakin batean.

Mugimenduaren esperimentazio eta ikerketa indibidual eta kolektiboan oinarrituko gara, gorputz adierazpen eta dantza inprobisazioko dinamika ezberdinak erabiliz. Bakoitzaren mugimendu proposamenak baliatuko dira, adierazpen artistiko honetako edukia eratzeko.

Dantza sorkuntza honen oinarria prozesua izango da, dantza baliabide bat izango delarik euren ideiak adierazteko. Hau da, adierazpen artistiko bat izango da, euren esku jarriko dena, nahi duten bezala adierazteko barruan dituzten ideiak eta emozioak.

Alderdi sozialari dagokionez, tailer hauek asko lagundu dezakete kulturalki eratuak ditugun eskema mental mugatuak zalantzan jartzen. Sormen proiektu honen bidez, apurtzen saia gaitezke mutil eta nesken harremanen arteko paretak, adibidez. Eta eskola bakoitzaren errealitatea ezberdina izango denez, batzuetan gai sozial batzuk hartuko dute indar gehiago beste batzuk baino eta hori eskolaren beharren araberakoa izango da. Hortaz, interesgarriena izango da beraiek egunerokotasunean bizi dituzten alderdi sozial horien salaketa egitea, horien inguruan hausnartu eta ondoren erantzun artistiko bat ematea.

Guzti honetan nire papera, gidari, behatzaile aktibo eta laguntzailearena izango da. Lehenengo fasean, gidaria izango naiz, dantzak sortzeko baliabideak eskainiz, gorputzarekin eta mugimenduarekin jolas dezaten ikasleek. Bigarren fasean, sortzen ari diren dantza piezen kanpoko behatzaile eta laguntzaile papera izango dut.

Ikuspegi pedagogikoa

Kritika sozial edo diskriminazio egoera bat abiapuntutzat harturik, ikasleek beraien ideiak adierazi ahal izango dituzte dantzaren bidez. Garrantzitsuena ez da izango sortzen duten dantza pieza horren emaitza, baizik eta prozesuan zehar izandako bizipenak, zailtasunak eta ikasketak. Horregatik asko zainduko da prozesua eta honen jarraipen bat egingo dugu. Tailer bakoitzaren amaieran, ikasle bakoitzakadierazi ahal izango du nola sentitu den egun horretan, modu anonimoan edo publikoki taldearen aurrean.

Ibilbide honetan talde lana landuko dute ikasleek, arazoen aurrean irtenbide bat aurkitzen saiatu beharko dira eta taldekide guztien proposamenak onartuak izan behar dira, ondoren prozesuan zehar eta dantza piezak hala eskatzen duelako aldatu daitezkeen arren. Ikuspuntu honek aniztasuna lantzen lagunduko die, baita partaide guztien ahotsa eta iritzia berdin baloratzen ere. 

Dantza sorkuntza honen abiapuntua emango zaie ikasleei, gai sozial baten bidez edo diskriminazio egoera batean oinarrituta eta ondoren beraiek izan beharko dute iniziatiba, adierazi nahi dutena sortzekoa eta taldeari proposamenak egitekoa dantza pieza sortzeko. Sormen prozesu guztian lagunduko zaie baina ez zaie esango zer egin behar duten. Pertsona bakoitzaren sormena izango da prozesu guztian bidelagun.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Formakuntza

  • Dantza Mugimendu Terapiako Masterra. Universidad Autónoma de Barcelona. Bartzelona. 2019ko urtarrila.
  • Emakume eta gizonen Berdintasunaren Gaineko Masterra: Berdintasun Agentea. EHU. 2015eko ekaina.
  • Gizarte lanean Diplomatua. EHU. Vitoria-Gasteiz. 2006ko Iraila - 2010eko Otsaila 

Formakuntza osagarria

  • Euskal Dantzak: tradiziotik sorkuntzara. EHU. Bilbo. 2017Ko uztaila. 250 ordu.
  • Murgil zaitez Verdiniren filosofian. 2016Ko azaroa. Donostia 2016 egoitza. 9 ordu.
  • Que mi silla no te eclipse el espectáculo: La inclusión de personas con diversidad a través de la danza. 2016Ko iraila. EHUko uda ikastaroa. Miramar jauregia. 20 ordu.
  • Mintegia: Emakumeak euskal dantzetan. Ikerfolk. (3 ordu). 2013.
  • Dantza Garaikidea. 2015- gaur egun. Aretxabaletan Jeiki Dantza taldea. Hernani eta Zumaia.
  • Aretoko klaseak. Inprobisazioa, dantza garaikideko teknikak, kontakt, koreografiak.
  • Areto Dantzak. 2010-2016. Zumarraga eta Beasain. Dantzaki eskola.
  • Salsa, Cha-cha-cha, Merengue, Bachata, Tangoa, Samba, Rock & Roll, Balsa. 
  • Biodantza. 2013-2016. Urretxu.
  • Dantza Afrikarrak. 2012-2013. Zumarraga.
  • Genero Indarkerian Espezialista. INEFOC. (500 ordu). 2011.
  • Immigrazio teknikaria. Inmaculada Ikastetxea. (200 ordu). 2010.

Lan esperientzia

  • Neskak Mugimenduan ikastaroko dinamizatzailea. Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua. Legazpi. 2020ko urtarrila – martxoa.
    • Neska gazteei zuzendutako ikastaroa. Dantzaren bidezko jabekuntza prozesu bat abian jartzea, gure gorputzekiko sortuta ditugun sinesmenak aldatzea eta askeagoak izateko bidea, sormenaren eta gorputz adierazpenaren bidez lantzea.
    • Martxoaren 8rako dantza pieza bat sortu eta plazan aurkeztea. 
  • Emakumeak Mugimenduan ikastaroko dinamizatzailea. Urola Garaiko Emakumeen Etxea. Urretxu. 2019ko Urria- Gaur egun. Emakumeei gorputz adierazpen eta dantzaren bidezko, zaintza espazioak eskaintzea. Gorputzaren bidezko jabekuntza prozesuak martxan jartzeko, taldearen laguntzarekin.
  • Dantza eta Mugimendu Tailerra. Ezkioko Eskola. 2019ko Urtarrila - Gaur egun. Eskolaz kanpoko ekintza da. Gorputza adierazpen askea bultzatzen dugu, talde harremanak eta emozioak oinarritzat hartuz.
  • Euskal Dantzako irakaslea. Beheko Errota Musika Eskola. Eskoriatza. 2018ko Urria- Gaur egun.
  • Dantza eta Mugimendu Tailerra. Urretxu Zumarraga Ikastola. Urretxu. 2018ko Iraila Gaur egun.
  • Helduentzako Euskal Dantza Ikastaroa. Zelai Arizti Kultur Etxea. Zumarraga. 2018Ko Maiatza – Gaur egun.
  • Dantza eta Mugimendu Terapiako praktikak. Argixao Zentro Gerontologikoa. 300 ordu. 2017ko Iraila-2018ko maiatza.
  • Gorputz Adierazpeneko irakaslea. Gainzuri Ikastetxea. Urretxu. 2017Ko Otsaila eta martxoa. 5. eta 6. mailako ikasleekin, gorputza entzuten eta mugimenduak ulertzen hastea, mugimendu librea lantzea eta sormena bultzatzea. Aldi berean, enpatia, integrazioa eta konfiantza bezalako gaiak landuz.
  • Dantza eta Mugimendu Terapiako praktikak. Gainzuri ikastetxea. 300 ordu. 2016ko iraila - 2017ko maiatza. 4 eta 10 urte bitarteko haurrekin. Lehenengo fasean, behaketa eta bigarrenean esku-hartze zuzena, Dantza eta Mugimendu terapia saioak burutzea haurrekin. Lau saio indibidual eta talde bat.
  • Sormen Dantza Irakaslea helduentzako. Zumarraga. 2016Ko Urtarrila- maiatza. Gorputzaren eta bakoitzaren mugimenduen kontzientzia hartzea etataldearen bidez, bakoitzak bere dantza propioak sortzea. Inprobisazioa, margoak, irudimena eta erlaxazioa lantzeko teknikak erabiliz.
  • Euskal Dantzako Irakaslea. Irrintzi Dantza Taldea. Zumarraga. 2005eko urria- 2016ko ekaina.
  • Giza eskubideetako teknikaria. Giza Eskubideen Atala. Donostiako udala. 2015eko

uztaila-iraila.

  • Gizarte langilea. Aiztondo Mankomunitatea. 2015eko ekaina- Abendua.
  • Haurtzaroko teknikaria. Haur eta Nerabezaroaren Arrisku eta prebentzio ataleko teknikaria. Donostiako udala. 2015eko apirila.
  • Berdintasun agentea. Urola Garaiko Berdintasun Sailean praktikak. 2015eko urtarrila – martxoa.
  • Kulturaniztasun teknikaria. Donostiako udaleku Kultur Aniztasunaren Bulegoa. 2014ko ekaina – azaroa.
  • Gizarte langilea. Zumarragako udaleko Gizartze Zerbitzuak. 2014ko martxoa –ekaina.
  • Garapenerako lankidetzako teknikaria. Haurralde Fundazioa. 2013ko urtarrila –2014ko urtarrila.
  • Gizarte langilea. Donostiako Udaleko Adineko Pertsonen eta Ezgaitasuneko Saila. 2011ko uztaila –2012ko ekaina eta 2012ko iraila – 2013ko urtarrila.
  • Gizarte langilea. Donostiako udaleko Gizarte Zerbitzuak. 2011ko martxoa - apirila.
  • Animatzaile soziokulturala. Urretxuko Adineko Pertsonentzako Eguneko Zentroa eta Zumarragako Gure Txoko jubilatuen zentroa. Lahar Elkargoa. 2010eko iraila –2011ko otsaila.
  • Gizarte langilea. AGIPASE Gipuzkoako Guraso bananduen Elkartea.