Atzealdea

Dantzan.com, dantza sustatu eta hedatzeko elkartea

Dantzan.com, dantza sustatu eta hedatzeko elkartea

Dantzan.com

Herria: Gipuzkoa

Web orria: https://dantzan.eus/

E-posta: dantzari@dantzan.com

Gaia: Dantza

Dantzan.com

Dantzan elkartea 2002an sortu zen dantzan.eus (dantzan.com hasieran) webgune eta hedabidea kudeatzeko. Gaur egun euskal dantzaren inguruko informazioa, albisteak, bideoak, agenda eta bestelakoak sareratzen dituen dantzan.eus webguneaz gain, dantzaren lotutako beste zenbait jarduera burutzen dira elkarte honetatik, besteak beste:   

-    Euskal dantza irakasleen formaziorako jarduerak antolatu eta eskaintzen ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantzan Ikasi programaren bidez.   

-   Gipuzkoako Dantzagunearen kudeaketan parte hartzen dugu Dantzaz elkartearekin eta Eragin enpresarekin batera osatzen dugun Ondare2.0 Aldi Baterako Enpresa Elkartearen bidez.   

-   Euskal dantzaren artxibora begira Eusko Jaurlaritzaren ekimenez burutzen ari den euskal dantzaren ikusentzunezko artxiboen digitalizazio programan parte hartzen dugu Eresbilen bitartez.  

-   Hainbat dantza ekitaldiren antolaketa eta kudeaketan parte hartzen dugu, hala nola Gipuzkoako Urrezko Dominaren ezpata-dantza Gipuzkoako Diputazioaren eskariz eta Ikerfolk elkartearekin elkarlanean edo Gaztemundu Dantzan programa, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, besteak beste