Atzealdea

Dantzazubia-basoa

Egitasmoaren izena : Dantzazubia-basoa

Eragilea : Dantzaz elkartea

Telefonoa
629889826
Kontaktua
Fernando Sáenz de Ugarte

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Dantza
Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Gaztelania
Ingelesa
Musika
Gorputz hezkuntza
Etika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Taldearen eta norberaren balioa,  Elkartasuna, kooperazioa eta kolaborazioa; Sorkuntzaren eta artearen garrantzia hezkuntzan eta bizitzan, dena dantza eta sorkuntzaren medioz, eta gai konkretu baten inguruan: errefuxiatuak historian zehar
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
3000€ (BEZa barne)
Jardueraren deskribapena:

DANTZAZUBIA-BASOA Dantzazen ekimena da, koreografia-sorkuntza herritarrei oro har hurbiltzeko eta Dantzazeko Sortze Koreografikorako Nazioarteko Zentroaren sormen-prozesuetan sartzeko. Gainera, BASOA ekoizpena oinarria hartuta, aukera paregabea dugu errefuxiatuen gaia lantzeko, eta historia garaikidean murgiltzeko.

 

DANTZAZUBIA-BASOAk Dantzazeko dantzarien eta parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleen arteko sormen-prozesu bat ezartzen du. Prozesu horretan, dantzaren bidez gai zehatz bati heldu nahi zaio (errefuxiatuak, iraganean eta gaur egun), eta horri buruz hausnartu, gorputza eta gorputz-adierazpena etengabe bizi ditugun mezu, sentimendu, emozio eta sentsazioen igorle gisa ulertuta.

Lan pedagogiko berezia eskatzen du, zeharkakoa, sortutako koreografia batean oinarritua (BASOA), ikasleek beraiek sortuko dituzte haien pieza koreografiko propioak saio bateko bost saioetan, Dantzazeko dantzariek lagunduta eta koordinatuta.

Irakasleek, ahal den neurrian, obraren elementuak beren jakintza-arlo guztietan integratzea bilatzen da, aurreko atalean zerrendatu ditugun konpetentzia eta materiak lantzeko.

Gainera, azken emanaldi/erakusketan Dantzazeko BASOA ikuskizuna eskeiniko da ikastetxean bertan, ikasleek egindako pieza koreografikoekin batera. Modu horretan dantzarako publiko berriak sortzen ditu eta beste segmentu batzuetara iristen da, dantza garaikidea gazteei gerturatzean, eta piezak ikastetxeetan bertan erakustean, senideek, irakasleek eta publiko orokorrak goza ditzaten dantza konpainia profesional batekin, eta ikasleek egindako koreografiekin.

Bitartekaritza planteatzen da aste batez, ikastetxean lan eginez zuzenean, haien espazioetara moldaturik, ordubete egunero ikasgeletan, astelehenetik ostegunera, koreografia-konposizioko tailerrak egiteko, eta 2 ordu ostiralean, entseguak eta aurkezpenak egiteko. Azken erakustaldia ikastetxean bertan, eskola-orduetan, hezkuntza-komunitatearentzat, solasaldia eginez eta azken iritziak eta sentsazioak trukatuz.

Irakaslegoarekin aldez aurretiko lana egingo da, on-line lana burutzeko, dena ondo koordinatzeko, eta gainerako irakasgaietan zeharka lan egin ahal izateko.

Gainera, material pedagogiko gisa erabiltzeko, oso tresna baliotsua eskaintzen dugu: BASOTIK ITSASORA filma, BASOArekin batera ekoiztutakoa, LARART proiektuaren barne (www.larart.eus)

 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Orokorrean, moldatuko gara ikastetxe bakoitzean dauden kondizioetara, baina hona hemen behar ditugun baliabideak:

  • Espazioak gelarekin sorkuntzak egiteko: gelatan bertan izan daiteke egitea (mahaiak eta aulkiak mugituz), baita erabilera anitzeko gelak, musika gelak, kirol gelak…

  • Espazio handi bat azken aurkezpena egiteko: polikiroldegia, edo patioa bera izan daiteke

  • Musika gailuak konpainiak eramango ditu, bai saioetarako, baita azken emanaldirako

     

Eta baldintzak:

  • Gelarekin aritzen diren irakasleek gurekin batera aritzea aldez aurretik, dena ondo koordinatzeko etahaien plangintza pedagogikora moldatzeko.

  • Familiak informatzea eta gonbidatzea (pandemiak ahalbidetzen badu) azken aurkezpenera

  • Gela bat baino gehiagorekin aritzea ezinbestekoa da.


 

Oharra: COVID-19ren eraginaz, izan daiteke metodologia aldatzea, talde murriztuagoekin aritzea, streaming bidez egitea… Egoera garatzen den arabera moldatzeko prest gaude, eta streaming bidez egin behar bada, beharrak aldatuko lirateke.

Jarduerari buruzko txostena:

4/ Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

Gure oinarri artistikoak honakoak dira:

  • BASOA: Josu Mujika koreografoarena, Iñaki Salvador musika konposatzailea eta Xabier Sukia idazlea.

  • BASOTIK ITSASORA: Beñat Gereka film zuzendaria, aipatutako hiru sortzaileekin batera elkarlanean

  • DANTZAZ: 20 urte daramatza goi mailako dantza garaikidean sorkuntzak eta ekoizpenak egiten, kalitate handiko koreografoak eta dantzariak enplegatuz. Nazioarteko 130 dantzari eta 70 koreografo pasa dira guregandikan, 56 ekoizpenak egiteko, Europa osoan biran dabiltzatela, urtero 60 emanaldi eginez. https://vimeo.com/channels/dantzazproductions

     

5/ Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

Gure 20 urteko ibilbidean garatutako metodologian elkarlanean oinarritzen gara: ikastetxearekin amankomuneko proiektuak egiten ditugu, non gure proposamenak bilatzen du bere lekua plangintza pedagogikoan. Azken finean helburua zera da: sorkuntza koreografikoko prozesu bat eta prozesu pedagogiko bat uztartu eta koordinatu.

Dantza eta gorputza ez dira oso garrantzitsuak gure gauregungo hezkuntz sisteman, eta DANTZAZUBIA-BASOArekin nahi dugu dantzarentzako lekua izatea, gorputzaren lengoaiari garrantzia ematea, eta horren bidez, beste bideak arakatzea hezkuntz munduan, beti mundu horretan protagonistak direnokin: irakasleak eta ikasleak.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

DANTZAZ izan da aintzindaria Gipuzkoan dantza sentsibilizaziorako eta mediaziorako. 2002tik ari da egitasmo ezberdinak egiten Gipuzkoako ikastetxeetan, akademiekin, hainbat talde eta eragileekin, dantza zabaldu eta garatzeko.

Gure “Firi-Fara” kanpaina 2005-2015 artean egin zen eta 10.000 ikasle inguru, ia Gipuzkoako ikastetxe guztiek parte hartu zuten (https://vimeo.com/70296157)

2014an hasi ginen beste metodologiak aplikatuz, eta Deba Garaiko Arizmendi Ikastolarekin aritu ginen Dantzagela egitasmoa garatuz, ikastolaren kurrikulumean sorkuntza koreografikoa uztartzeko (https://vimeo.com/98536507)

Donostia 2016an garatu zen “Mugalariak” programari esker, egitasmo ezberdinak egin ahal izan genuen, mugaz bestaldeko ikastetxeen eta Gipuzkoako ikastetxeen indarrak batuz sorkuntza koreografikoak egiteko gure ekoipen batean oinarriturik: Txoriak/Mikel Laboa: https://vimeo.com/205438573, eta Gizon Haiek (Judit Argomaniz) https://vimeo.com/205437288

Eskarmentu guztietan oinarrituta dago gure proposamena DANTZAZUBIA-BASOA