Atzealdea Debako Praileaitz kobazuloan beste ekinaldi arkeologiko bat

Debako Praileaitz kobazuloan beste ekinaldi arkeologiko bat

Aurtengo helburua da Behe Paleolito garaiko aztarnak azaldu ziren guneak zabaldu eta handitzea

Debako Praileaitz kobazuloan beste ekinaldi arkeologiko bat

Aranzadi Zientzia Elkarteko Xabier Peñalver eta Eloisa Uribarri arkeologoen zuzendaritzapean beste urte bat gauzatzen ari dira Praileaitz kobazuloan egiten diren indusketa arkeologikoak. Lanak aurrera eramateko Foru Aldundi honetako diru-laguntza izan dute.

Behe Paleolito garaiko garrantzi handiko aurkikuntzak izan dira aztarnategi honetan; ildo horretatik jarraituz aurtengo helburua lanaren eremua zabaltzea da, horrela, orain dela 150.000 urte dituen okupazioaren testuingurua hobeto ezagutuko baitute.