Atzealdea DIEGO SAN JOSÉ

DIEGO SAN JOSÉ

Gidoilaria

Zinema eta telebistako gidoigilea, komedian espezializatua. Bere karrera Vaya SemanitaEl IntermedioQué vida más triste edo La noche de José Mota umore programetarako idazten hasi zuen.
2009an izan zen bere lehen sarrera zineman Borja Cobeagarekin batera, elkarrekin Pagafantas idatzi baitzuten, Malagako Zinemaldian Gidoi Berri Onenaren saria jaso zuelarik. Cobeaga-rekin batera No Controles (2011) eta historiako filmik kutxagileena, 8 euskal abizenak (2014) ere idatzi zuen, eta hurrengo urtean, 8 katalan abizenak (2015), haren sekuela izan zena. Zineman ere Tenemos que hablar (2016) eta Fe de etarras (2017) estreinatu ditu.

Bere azken estreinaldiak Súperlopez (2018), Gidoi Egokitu Onenaren izendapena jaso zuena Goya sarietan, Vota Juan seriea (2019) eta Vamos Juan (2020) izan dira.