Atzealdea DJ ikastaroa

Egitasmoaren izena : DJ ikastaroa

Eragilea : Dantz

Telefonoa
669256253
Kontaktua
Lander Agirreurreta Antelo
E-posta
lander@dantz.eu

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Teknologia
Musika
Zein balio sustatzen ditu
Inklusioa, berdintasuna (genero, arraza eta bestelako ohizko joeretan), parte hartzea, praktika, arazo azterketa eta konponketa, talde lana, teknologia, kultura eta espresio pertsonala dira.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH (1,2,3, eta 4) eta Oinarrizko Lanbide Heziketa
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

Guztira: 1573€ BEZ barne (1300€ + BEZ)

Jardueraren deskribapena:

Ikasleek DJaren mundua ezagutuko dute. Alde teknikoari garrantzi berezia emanez, DJ nahasketaren oinarriak landuko dituzte, non BPMak (abiadura) eta 4/4 erritmoa dira nagusi. Abestiak nahasten ikasiko dute eta honekin, bere DJ saioak lantzeko gai izango dira.

Jarduera 60 minutuko 4 saioetan banatzen da.

Lehenik eta behin DJ munduaren 15 minutuko kontextualizazio bat egingo da. Historia, ekipamenduaren eboluzioa eta tekniken inguruko sarrera labur bat aurkeztuz. Jarraian, erabiliko den materialaren sarrera bat egin eta gero, praktikan jarriko da ikasleen partetik ere.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

. Gela: Beste klaseetarako erabiltzen diren gela motarekin nahikoa da.
. 1,8m eta 90cm (gutxi gora-beherako) mahai bat.
. Entxufeak mahaitik gertu edo luzapen kable bat. Guztira gure materialak 5 entxufe toma behar ditu. Hala ere guk regleta daramagu bostak bat egiteko. .
. Iraupena: Ordu bat aldera duten klaseak izan behar dira gutxienez.


Ikasleek ez dute derrigorrez ezer eraman behar. Esango zaie nola eraman beraien musika erabili nahi izanez gero.

Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

   Kultura ez zen kultura izango musikarik gabe. Musika elektronikoa, estigma guztiak kanpo utzita, entzuten dugun gaur eguneko musikan oso presente dago. Dantz-en argi dugu gure aniztasuna arte eta kulturarekin, bat egiten sortzen ditugun ebentu guztietan eta barne, noski, gure musika elektronikako
klase ezberdinetan ere.
   Musika elektronikoa kultura gisa kontsideratzen da bere izate artistiko, adierazpen forma, gizartean duen inpaktua, komunitate globalaren eta sorkuntza teknologikoaren oinarrian dagoelako.

   Ikasleen sorkuntza kreatiboa eta pertsonala bultzatuz eta artistiko-kultural alorreko irizpideak kontuan izanda, eskolen DJ klaseak gauzatzeko aukeratutako moduak hauek dira:
. Kontzeptualak: Ikasleek musika elektronikoan eta DJ nahasketa tekniketan oinarritutako kontzeptuak ulertzeko eta aplikatzeko gaitasuna aztertuko da, abestien estruktura, tempoa, harmonia eta nahasketa teknika barne.
. Interpretatiboak: Ikasleek beren estilo eta ikuspegi artistiko propioa interpretatzeko eta adierazteko gaitasuna aztertuko da; musika hautapenaren, soinuak maniplulatzearen eta nahasketa erakargarrien sortzearen bidez.
. Artistikoak: Originaltasunaren balidazioa egingo da nahasketen eta musikaren aurkezpenean, baita estilo eta genero musikalen artean esperimentatzean ere.
. Narratiboak: DJ saioetan nahasten diren abestiekin istorioak kontatzeko edo emozioak eta mezuak transmititzeko gai gara, musika aukeraketa eta nahasketen eragilearen garapenaren bidez.
. Ekoizpenekoak: Ikasleek beren nahasketa eta musika saio konposaketa bereak egitearen gaitasuna baloratuko da.
. Historikoak: Musika elektronikoaren historia eta garapenaren ezagutza eta ulermenaren balioazioa egingo da, baita DJ kulturaren garapenean eragiten duten izen nagusiak, artistak eta gertaerak ere.

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

   Alderdi pedagogikoan, laburbilduz, lantzen diren balioak; inklusioa, berdintasuna, parte hartzea, praktika, arazo azterketa eta konponketa, talde lana, teknologia, kultura eta espresio pertsonala dira.
Inklusioa, Berdintasuna eta Partehartzea: DJ ikastaroak inklusiboak dira eta berdintasuna lantzen dute, guztien arteko parte hartze ingurunea sortzen da. Ikasle guztiek aukera izan behar dute beren gaitasunak garatzeko eta parte hartzeko.
Praktika: DJ ikastaroak lan praktikoa dute lehenengo klasetik. Ikasleek egiten ikasteko, praktikan jarriko dute teknologia berrien erabilera eta DJ-ing teknikak.
Arazoak aztertu eta konpondu: Ikas-zerrenda ikasten doazen eran, arazoak sor daitezke eta proaktibitatearekin kudeatu behar dituzte.
Kolaborazioa, Talde Lana: Ikasleek talde lanean ibiltzea sustatu behar da, elkarlana eta partekatzea bultzatuz.
Iraganeko Esperientziak Irakaskuntzan Sartzea: Irakasleek iraganeko esperientziak eta gaitasunak transmititzen ditu. Kasu praktikoak eta esperientziak erabili behar dira irakaskuntza-prozesua bultzatzeko.
Teknikak eta Teknologiak Irakasteko Estrategiak: DJ-ing teknikak eta teknologiak erabiltzeko estrategiak argi eta garbi irakatsiko dira. Irakasleek ahalik eta erabilera errazena eta efizientea eskaintzen dute ikasleek ulertu eta praktikan jartzeko.

Espresioa pertsonala eta kreatibitatea: DJ ikastaroetan kreatibitatea eta bakoitzeran espresioa lantzen dira, ikasleek euren estilo propioa garatzen eta beren musika gustu pertsonalak eta honen erreprodukzioa.
Etika eta Jarrera Profesionala: DJ ikastaroak etika eta jarrera profesionala sustatu behar dute, ikasleek industriaren ereduak eta praktikak ezagutu eta bertan aplikatzeko prest izan behar dira.
Kultur Industria: DJ ikastaroetan ikasleak kultur industria ezagutu eta lanbide-esparru horretan lan egiteko aukera izan dezaten informatuko da.
Aurkezpen eta Komunikazioak: DJ ikastaroetan, komunikazio eta aurkezpen ikasketa praktikan jartzen da. Ikasleek musikaren bidez ideiak argi eta garbi adierazi eta ikusentzuleekin harremanetan jartzeko prest izan daitezen.
 

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Dantz proiektuen laborategi eta marka kulturala da, eta musika elektronikoa du ardatz. 8 urteko ibilbidean, hainbat proiektu garatu dira, esaterako, nazioarteko 8 jaialdi eta 80 Dantz Point ekitalditik gora. Horregaitik, Dantz erreferentzia marka bilakatu da sektorean, eta artista eta eragileen komunitate handia sortu du estatuan eta nazioartean.
Dantz-ek ez ditu ekintzak Euskal Autonomia Erkidegoan soilik gauzatzen.
2022an Europara hedatu da eta proiektuaren nazioarteko zabalkundeari  hasiera eman dio.

2021etik DJ eta Musika Ekoizpen ikastaroak eskaintzen ditu ikastoletan eta helduentzat udaletxeko programa ezberdinekin eta gure egoitza bertan ere.
Profesionaltasunaren, lan onaren eta kalitate beraren, adibide gisa dugu Dantz, euskal erakunde guztien eta enpresa ugarien etengabeko laguntza eta lankidetza izanaz gainera.
LAGANT (Lander Agirreurreta Antelo) irakaslea, 20 urteko esperientzia du DJ bezala eta ia beste 20 musika ekoizpenean. Gipuzkoako eta nazioarteko musikategi ezberdinetan aurkeztu du bere proposamen artistikoa. Azken 3 urtetan DJ eta musika ekoizpena irakasten du ere haurrei, gazteei eta helduei. Irrati saioak egiten ere du esperientzia.