Atzealdea Donostia podcastingaren epizentroa izango da Parentesi Festibala dela eta

Donostia podcastingaren epizentroa izango da Parentesi Festibala dela eta

Parentesi Festibala, entzuteko kultura jaialdia podcastingaren ingurukoa da, eta ingurune digitalean kultura transmititzeko eduki, kanal, plataforma, formatu eta moduen lagin bat biltzea du helburu.

Donostia podcastingaren epizentroa izango da Parentesi Festibala dela eta

Ekimenak PODIUMen (nazio mailako podcasting plataforma handietako bat) eta EITBren lankidetza du. Festibalak bere egitarauari hasiera emango dio 2023ko Ondas Sarietarako izendatuak izan diren Artxipelagoa eta Arsénico Caviar podcastekin.

Kultura departamentuak martxoaren 2tik 4ra bitartean egingo den «Parentesi Festibalaren» lehen edizioa antolatu du. Parentesi Festibala, entzuteko kultura jaialdia podcastingaren ingurukoa da, eta ingurune digitalean kultura transmititzeko eduki, kanal, plataforma, formatu eta moduen lagin bat biltzea du helburu. Festibalak Podiumen -estatu mailako podcasting plataforma handienetako bat-, eta EiTBren kolaborazioa izango du. EITBk bere plataforma propioa merkaturatuko duela iragarri du.

«Parentesi Festibala» antolatzeko arrazoia izan da, podcast plataformak ugaritu egin direla, pandemiaren ondoren bereziki, eta askotariko edukietara sartzeko modu berri gisa kokatu direla. Horrela, kultura zabaltzeko ekosistema berri bat sortu da. Aurten, programa lelo honen inguruan eratu da: Muriel Rukeyzer idazlearen The speed of darkness liburuaren «The world is made of stories, not atoms». Lelo horren pean, jaialdiaren beraren ideia da podcastinga baliostea pentsamendu kritikoa sustatzeko eta baliozko kontakizunak transmititzeko bitarteko gisa.

"Parentesi Festibalak" bere playlista du Spotifyn, eta irekita egongo da astelehen honetatik edizio hau amaitu arte. Zerrendak aurten parte hartzen duten podcasten hainbat kapitulu biltzen ditu. Irudi grafikoak balioa eman nahi dio entzute aktiboari, eta Ricardo Felix Studiok (RFS) diseinatu du.

Festibala hainbat mahai-ingurutan gauzatuko da, hainbat gairen inguruan. Mahi-inguru horietan podcastaren talentu handiek hartuko dute parte, adibidez, Ainhoa Vitoria (Yoko Ona), Cristina Tapia (Harresi ikusezina), Iñigo Antsorregi (Korapiloak), Clara Tiscar i Castells (True Crime), Nuria Pérez (Gabinete de curiosidades) eta Inés Hernand eta Nerea Pérez (Saldremos Mejores), eta martxoaren 3an, ostirala, Kursaalen Live Show bat ere eskainiko dute.

Horrez gain, Ondas 2023 sarietarako izendatuta dauden podcast sortzaileek ere parte hartuko dute «Parentesi» festibalean: Ulu Mediako Oier Aranzabalek, Artxipelagoa podcastagatik 'Soinu diseinu onena' eta 'Podcast onena Estatuko hizkuntza koofizialean' sarietarako izendapena jaso du, eta Artsenico Caviarreko Beatriz Serranok eta Guillermo Alonsok, 'Elkarrizketa podcast onena' sarirako hautagaitza.

Jorge Carrión, 2022an «Solaris» podcastagatik Ondas sariaren irabazle izan zena,  Ecos podcast berriarekin izango da bertan, Ana Garriga eta Carmen Urbita, Hijas de Felipe arrakastatsuaren sortzaileez gain. Long Islandetik etorriko dira festibalean parte hartzera.

Lau mahai-inguruk osatuko dute lehen edizio hau. Hauxe izango da Parentesi festibalaren lehen edizioko programa:

Martxoaren 2a, osteguna (19:00)

Mahai-ingurua "Retomando el sonido de la cultura de divugación», Ana Garriga eta Carmen Urbita (Hijas de Felipe), Clara Tiscar i Castells (True Crime) eta Nuria Pérezekin (Gabinete de curiosidades). Moderatzailea Ylenia Benito kazetaria izango da.

Martxoaren 3a, ostirala (19:00)

"Euskalpodkastgintza", Ainhoa Vitoriak (Yoko Ona), Cristina Tapiak (Harresi ikusezina) eta Iñigo Antsorregik (Korapiloak) hartuko dute parte, eta Inés Azpiazu, Tobacco Days liburu dendaren zuzendari nagusi eta arduraduna izango da moderatzailea.

Martxoaren 4a, larunbata (12:00)

«Análisis del presente y futuro del podcast» hasiko da Jorge Carrión (Ecos), Inés Hernand eta Nerea Pérez (Saldremos Mejores) eta Oier Aranzabalekin (Ulu Media). Mahai-ingurua Maddalen Marzolek moderatuko du -Hunky Dory Laboratory egile lurrindegiaren eta kulturaren inguruko bestelako zentzumenen esperientzien laborategiaren bazkide sortzailea eta literaturari buruzko bideopodcasten egilea Instagramen-.

Arratsaldean (19:00), «Actualidad con perspectiva de género» mahai-ingurua izango da. Gonbidatuak Frank T (No hay negros en el Tibet) eta Beatriz Serrano eta Guillermo Alonso (Arsénico Caviar) izango dira. Leire Palacios kazetariak moderatuko du saioa.

Saio guztiak Koldo Mitxelena Kulturunearen areto nagusian egingo dira. Programa osoa hemen kontsulta daiteke: kmk.eus/parentesifestibala.