Egitasmoaren izena : EGIA

Eragilea : B-EGIA ZINEMAGINTZA ELKARTEA

Telefonoa
620187467
Kontaktua
Nuria Casal

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikusentzunezkoak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Ingelesa
Teknologia
Etika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Sormena, aniztasuna, genero berdintasuna, lankidetza,  ekintzailetza, erantzukizuna.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
1.210 € (BEZa barne)
Jardueraren deskribapena:

Jardueraren helburua ikasleei beharrezko baliabideak ematea da, ikus-entzunezko kontakizun dokumentala beren kabuz egiten ikas dezaten. Jarduera euskaraz egiten da, edukiak eta tailerrak nahitaez ingelesez edo frantsesez lantzen dira (aukeran), eta bost (5) saiotan antolatzen da, eskola-orduetan.

  1. Sarrerako saioa (50 min) Lehen saioan, bi film labur dokumental ikusi eta aztertuz, ikasleek narratiba dokumentala zer den jakingo dute, eta horretaz gozatzen ikasiko dute. Egiaren kontakizuna dibertigarria eta interesgarria izan daiteke.
  2. Mugikorra erabiltzeko tailerra eta kontakizunaren planteamendua (2 x 50 min) Tailer praktiko honetan, ikasleek mugikorreko kameraren erabilera ikasten dute, elkarrizketak egiteko eta narratiba dokumentaleko istorio txikiak osatzeko. Hezitzaileek bost lan gai proposatzen dituzte, gizarte-errealitatearekin lotuta: giza eskubideak, gizarteratzea, genero-berdintasuna, ingurumenaren babesa, etab. Taldeka banatuta, ikasleek gai horietako bat aukeratzen dute, kontakizunaren gidoia sortzen dute eta hori lantzeko funtzioak banatzen dituzte.
  3. Grabazio tailerra (2 x 50 minutu jarraian) Prestatzaileek lagunduta, ikasleek aurreko bi saioetan ikasitakoa erabiltzen dute, planteatutako kontakizuna grabatzeko. Ikastetxean eskuragarri dauden espazioak eta baliabideak erabiliz, talde bakoitzak laburmetrai dokumental bat (3-5 minutu) sortzen du azken saioan aurkezteko.
  4. Edizio tailerra (2 x 50 minutu jarraian) Prestatzaileek mugikorrerako software libreak aurkeztu eta azalduko dute. Software hoien bidez, ikasleek bideoaren eta soinuaren edizioa modu praktikoan deskubritzen eta ikasten dute, aurreko saioan grabatutako materiala editatuz.
  5.  Azkeneko saioa (50 min) Talde bakoitzaren lanak erakutsi, aztertu eta modu lagungarrian komentatzen dira.

OHARRA: 2 x 50 minutuko saioak jarraian izatea gomendatzen da.
Osasun-krisiak (COVID-19) berriro larritzearen ondorioz konfinatuz gero,
jarduera osoa baliabide telematikoez garatu daiteke.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
  • datak

Bost data ezarri behar dira jarduera-unitate bakoitzerako, eskola-orduetan. Bi data (hasierakoa eta amaierakoa) 50 minutuko saioetarako, eta hiru data (tarteko tailerretakoak) 100 minutuko saioetarako. 100 minutuko saio horiek jarraituak izatea gomendatzen da (elkarren segidako 50 minutuko 2 klase).

  • eskola orduak eta irakasgaiak

Saio horiek atzerriko hizkuntza (frantsesez edo ingelesez), plastika edo IKTetako orduetan egitea proposatzen da. Edukiera herritartasunerako hezkuntzarekin, hitzezko komunikazioarekin eta komunikazio digitalarekin, kulturarekin eta artearekin ere lotu daiteke (ikus 5. atala).

  • gela

50 minutuko lehen eta azken saioek proiektorea eta pantaila dituen gela bat behar dute. Proiekzio-gelarik ez badago, eta aurrez abisatuz gero, prestatzaileak arduratu daitezke pantaila eta proiektagailu eramangarriak eramateaz. Bigarren eta laugarren saioak (100 minutu) gela arrunt batean egiten dira. Hirugarren saioan (100 minutu), prestatzaileek eta ikasleek grabaziorako jolastokian (euririk egiten ez badu) edo gimnasion (euria egiten badu) zati bat eta espazio komunak izango dituzte eskura.

  • maiztasuna

Astean saio bat edo bi egitea proposatzen da, gehienez ere bi asteko tartea utziz saio batetik hurrengora.

  • mobila

Bigarren, hirugarren eta laugarren saioan, ikasle bakoitzak bere mugikorra
eramatea proposatzen da, hegaldi moduan mantenduz.

  • Irudi-eskubideak lagatzea

Beharrezkoa da ikastetxeak edo institutuak irudi-eskubideak lagatzeko orri bat sinatuta izatea jarduera zuzentzen zaien ikasleen gurasoen aldetik. Ikasgelako ikusentzunezko lanak institututik kanpo inolaz ere zabaltzen ez badira ere, orri honek legez ikaskideek grabatzeko aukera ematen die ikasleei. Orri hori eskuragarri ez badago, prestatzaileak arduratu daitezke kopia edo eredu bat institutura helarazteaz.

Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALARI BURUZKO
TXOSTENA

"Post-egia"ren garai hauetan, dokumentala edota ez-fikziozko zinema, begirada objektiboa defendatzen duen tresna informatiboa da. Gaur egun, tresna hau Euskal Herriko kultur espektroaren parte da: Oskar Tejedor, Fermin Muguruza, Lara Izaguirre, Maider Fernández, Maider Oleaga bezalako errealizadoreek; Zazpi t 'Erdi, Gariza Films, Señor y Señora bezalako produktoreek; eta Zinebi edo Donostiako Giza Eskubideen Jaialdia bezalako jaialdiek argi eta garbi markatzen dute kultur joera.


Hala ere, genero honen publikoan gazteak ez dira gehiengoa. Jarduera honen bidez, ikasleei horrelako narratibez nola gozatu ohartzen dira, eta telebistan edo zineman ikustera ohituta dauden fikziotik eta Internet bidez egunero kontsumitzen dituzten edukietatik bestelako formatu zinematografikoak ezagutzen dituzte.


Errealitatearekin eta, beraz, egiarekin lotura du ezaugarri zinema dokumentalak edo ezfikziozkoak. Hemen aurkezten den jarduerarekin, ikasleek kontakizun bat sortzeko estrategia narratibo eta artistikoak aurkitu eta praktikan jartzen dituzte. Horrela, inguruan dituzten errealitateei modu kritikoan heltzeko tresnak eskuratzen dituzte.


Dokumentalak ikusle aktiboa eskatzen du, filmaren azken zentzua interpretatzen, osatzen eta definitzen duena.


Ez-fikziozko zinemak aukera ugari eskaintzen ditu. Errealitateko gai edo alde bati heltzeko aukera ematen du, harreman eta analogia berriak bilatuz, ezagutzan eta errealitaterako hurbilketa kritikoan sakonduz. Narratibak eraikitzen dira, beti egiarekin lotuta. Horrela, gertakari historikoetara, gure familia-historietara, gaurkotasuneko gaietara edo gai intimoagoetara hurbil gaitezke, eta horien guztien artean harreman berriak ezar ditzakegu.


IKTei esker, gainera, informazioa eta materialak (ikusizkoak eta entzunezkoak) eskuratu ditzakegu, gure narrazioan sartu eta eraldatzeko. Dagoeneko existitzen diren errealitateak eta materialak berrinterpretatzeko aukerak biderkatu egiten dira horrela.


Pieza dokumental bat egiteak, gainera, manipulaziorako mekanismoak hobeto identifikatzeko aukera ematen du (zentzu hertsian, narrazio orok barne hartzen ditugun elementuak manipulatzea dakar), eta, beraz, kontsumitzen ditugun ikus-entzunezko edukiak hobeto ulertzeko eta egiarekin dituzten loturak bereizteko tresnak ematen dizkigu.

 

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOARI BURUZKO TXOSTENA


Proposatutako jarduera indarrean dagoen hezkuntza-curriculumean zeharka sartzen da. Lehenik eta behin, ikasleen hainbat diziplina-gaitasun lantzen ditu: hizkuntza- eta literaturakomunikaziorako gaitasuna, teknologikoa, soziala eta zibikoa, artistikoa, kontzientzia eta kultura-adierazpenak. Bigarrenik, jarduera atzerriko hizkuntza, IKT edo plastikako eskolen ordutegian egitea proposatzen bada ere, zeharkako beste gaitasun batzuk ere lantzen dira: hitzezko komunikaziorako, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako gaitasuna, ikasten eta pentsatzen ikasteko gaitasuna, ekimenerako gaitasuna eta espiritu ekintzailea.


Kalitatezko emaitza lortzeko, ikasleek, alde batetik, behar bezala informatu behar dute landu nahi duten gaiari buruz (egiaren kultura eta informazio-bilketa), eta, bestetik, taldean lan egin behar dute, sormenez eta modu ekintzailean, beren mikro-kontakizuna nola garatu nahi duten jakiteko. Jarduera horrek, beraz, ikasle bakoitzaren inplikazioa eskatzen du, bakoitzak ahal duen neurrian, kide den taldean, eta bere irudimena eta sormena lantzea eskatzen dio, bai eta taldearen barruan lankidetza lantzea eta, horren barruan, autonomia lantzea ere, zeregin espezifiko baten arduradun den aldetik.


Prestatzaileek Informazioaren Teknologiaren eta ikus-entzunezkoen teknika praktikoak irakasten dituzte: nola grabatu elkarrizketa bat, zein formatutan grabatu daitekeen mugikorrarekin, eta egindako bideoak nola editatu aplikazio erabilerrazen medio. Horrela, gazteek egunero esku artean duten tresna bat modu profesionalagoan eta nobleagoan erabiltzen irakasten dugu: mugikorra.


Jardueraren hezkuntza-helburu nagusi gisa, ikasleek:

 

  1. Narratiba dokumentala zer den jakin eta horretaz gozatzen ikasten dute
  2. Dokumentala Euskal Herriko kulturaren barruan ezagutzen dute
  3. Talde-lana garatzen dute, eta hainbat balio lantzen dituzte, hala nola lankidetza, jakin-mina, sormena, malgutasuna, autonomia, ekintzailetza, erantzukizuna eta gardentasuna.
  4. Beren intereseko gai sozial bati buruz informazioa bildu eta ikasten dute. 

Bigarren mailako helburu tekniko gisa, ikasleek:

  1. Egiaren inguruan pentsamendu kritikoa garatzen dute.
  2. Gailu mugikor bakoitzaren aukerak ezagutzen dituzte.
  3. Mugikorrarekin grabatzeko teknika desberdinak ikasten dituzte.
  4. Mugikorrerako ikus-entzunezko postprodukzioko aplikazioak praktikatzen eta erabiltzen dituzte.
  5. Mikro-kontakizun dokumental txiki bat sortu, grabatu, editatu eta ekoizten dute.
  6. Gailu mugikorraren erabilgarritasun profesionalagoa eta nobleagoa aurkitzen dute.
  7. Gozatu eta pozik ikusten dituzte beren kezka kultural batzuk.

Jardueraren metodologia saioaren arabera aldatzen da (atzerriko hizkuntzan: ingelesa edo frantsesa):

 

  1. Ikasgelan (proiekzio-gelan): prestatzaileek narratiba dokumentalerako sarreraaurkeztuko dute (15 minutu), gero ikasleek bi film labur dokumental, bat umorezkoaeta bestea dramatikoagoa ikusi eta azalduko dute (35 minutu).
  2. Taldeko tailer praktikoa: mugikorraren kameraren erabilera. Aurkikuntza eta sakontze tailer praktikoa, doikuntzak ikastea (35 min), dokumentuak grabatzek teknika, ikasleen arteko elkarrizketa-jolas gisako entsegua, ekintzak grabatzea, "Ikuspuntua" azaltzea (65 min).
  3. Taldeko tailer praktikoa: kontakizun bakoitzerako beharrezkoa den ikusentzunezko materiala grabatzea, aurkitutako arazoetarako prestatzaileen laguntza, erabaki kritikoak hartzeko laguntza (100 minutu).
  4. Taldeko tailer praktikoa: ikus-entzunezko postprodukzioko aplikazio errazak ikastea mugikorrean eta aurreko saioan grabatutako materialaren posprodukzioa (100 min).
  5. Ikasgelan (proiekzio-gelan): ikasleek egindako lanak pantailan ikusten dute (20 minutu). Emaitzei, akatsei eta balizko konponbideei buruzko iruzkina/eztabaida (30 minutu), zer ikasi dugun.
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Prestatzaileak B-Egia Zinemagintza Elkarteko kide dira. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, nun fikziozko eta dokumental ikus-entzunezkoak garatzen dituzte, eta gizarte eta ingurumen gaien inguruan.


Cesare Maglioni (Italia, 1977) dokumentalista eta ikus-entzunezko errealizadorea da lanbidez, eta sarritan hitzaldiak ematen ditu eskola, ikastola eta ikastetxeetan (8-18 urte) edo helduekin, ingurumen-gaiei eta ikus-entzunezko errealizazioko ikastaro profesionalei buruz.


Nuria Casal, Informazio Zientzietan lizentziatua, fikziozko film laburren eta dokumentalen ekoizlea eta errealizadorea da.

Dokumentu osagarriak