Atzealdea 20 antzezlan, Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan

20 antzezlan, Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan

Antzerkigintza hiritarren artean hedatzeko helburuarekin aurkeztu dute Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa. Otsailetik apirilera 20 emanaldi ikusi ahal izango dira.

20 antzezlan, Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan

Antzerki munduko saio esanguratsuenetakoak bildu dituzte 2019ko Eibarko Antzerki Jardunaldien egitarauaren barruan. Estreinaldietarako tartea izango da, hainbat konpainia esanguratsuek beren obrak lehen aldiz eskainiko baitituzte Euskal Herrian. Aurpegi ezagunak ere ez dira faltako, baita etorkizun handiko taldeak ere.

Aurten, antolatzaileek aipamen berezia egin nahi izan diote Eibarko Unibertsitate Laboralari. Sortu zeneko 50. urteurrena ospatzen da ikasturte honetan, eta hain zuzen, bertan sortu ziren Eibarko Narruzko Zezen Antzerki Taldea eta Antzerki Jardunaldiak.

Sarrerak, larunbatetik aurrera

Otsailaren 2an jarriko da martxan emanaldi guztietarako aurre salmenta. Hilaren 4ra arte 10:00etatik 14:00etara bitarte erosi ahal izango dira, Teatro Coliseo Antzokian. Otsailaren 4tik aurrera, berriz, astelehentik ostiralera 17:30etik 19:30era izango da zabalik antzokiko lehiatila. www.kutxabank.es webgunetik ere erosi ahal izango dira. Funtzio bakoitza hasi baino ordubete lehenago ere, dagokion antzokiaren leihatilan eskuragarri izango dira.

Otsailak 27 eta 28, eta martxoak 7 eta 24ko emanaldietarako sarreren prezioa 15 eurokoa da. Martxoak 9, 23 eta 30 eta apirilak 7rakoek, berriz, 5 euroko salneurria dute. Gainontzeko emanaldietara joateko 12 euro ordaindu beharko dira. Coliseoaren Laguna txarteldunei murriztapena dagokie 5 euro baino gehiagoko sarreretan, baina txartela aurkeztu beharko dute.

42. Eibarko Antzerki Jardunaldiak

  • Otsailak 26, asteartea: Concha Velasco: La intérprete y el productor. 19:00etan, Teatro Coliseo Antzokia
  • Otsailak 27 eta 28: El funeral: 20:30, Teatro Coliseo Antzokia
  • Martxoak 1, ostirala: XVII. Arte biziaren espresioa. 17:00etatik aurrera, Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean
  • Martxoak 6, asteazkena: Erritu (Kukai Dantza & Sharon Fridman). 20:30ean, Teatro Coliseo Antzokia.
  • Martxoak 7, osteguna: La luz oscura (Producciones el brujo). 20:30ean, Complejo Educativo Antzokia.
  • Martxoak 9, larunbata: Pérez, el Ratoncito, no nace, se hace (Titiriguiri). 17:00etan, Teatro Coliseo Antzokia.
  • Martxoak 10, igandea: Hozkailua (Artedrama). 20:30ean, Complejo Educativo Antzokia.
  • Martxoak 14, osteguna: Solitudes (Kulunka Teatro). 20:30ean, Teatro Coliseo Antzokia.
  • Martxoak 15, ostirala: Un poyo rojo. 20:30ean, Teatro Coliseo Antzokia.
  • Martxoak 17, igandea: Nazioarteko Magia Gala (Fábrica de magos). 17:00ak eta 20:30ak, Teatro Coliseo Antzokia.
  • Martxoak 19, asteartea: Mestiza (Emilia y Yagüe Producciones). 20:30ean, Complejo Educativo Antzokia.
  • Martxoak 21, osteguna: Ele!. 20:30ean, Teatro Coliseo Antzokia.
  • Martxoak 22, ostirala: Ludo Circus Show. 20:30ean, Teatro Coliseo Antzokia.
  • Martxoak 23, larunbata: Aquí en la tierra (Teatro el Mayal - ULE). 20:30ean, Complejo Educativo Antzokia.
  • Martxoak 24, igandea: 7 años (Producciones Teatrales Contemporáneas). 20:30ean, Teatro Coliseo Antzokia.
  • Martxoak 27, asteazkena: El desguace de las musas (La Zaranda, Teatro inestable de ninguna parte eta Teatre Romea). 20:30ean, Teatro Coliseo Antzokia.
  • Martxoak 28, osteguna: Lurrak. 20:30ean, Teatro Coliseo Antzokia.
  • Martxoak 30, larunbata: Martinaren Parke fantastikoa (Producciones maestras). 17:00etan Teatro Coliseo Antzokia.
  • Apirilak 1, astelehena: Comedia Aquilana (Nad dàmores eta Compañía de teatro clásico). 20:30ean, Teatro Coliseo Antzokia.
  • Apirilak 7, igandea: La comedia de Carla y Luisa (Narruzko Zezen). 20:30ean, Complejo Educativo Antzokia.